Aukera profesionalez betetako mundua. sektore nazional eta nazioarteko eskaerei erantzuten dien hezkuntza.
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan graduaren bidez, profesionalak trebatu nahi dira, sukaldaritza-enpresak, sukaldaritza-prozesuak eta zerbitzu gastronomikoak diseinatzeko, ezartzeko eta ikuskatzeko gai izan daitezen: jatetxeak zein elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko beste edozein enpresa.
Basque Culinary Centerreko ikasleen lanbideak hainbat eta askotariko aukerak eskainiko dizkie. Hala, ikasketak bukatutakoan, etorkizun handiko lanjarduera hauek bete ditzakete:
- Elikagaiak produzitu eta lantzeko teknikak eta sistemak identifi katu eta garatzea.
- Sukaldaritzako-enpresak kudeatzea, prozesu guztiak zuzenduz eta gainbegiratuz eta lan-taldea kudeatuz.
- Sukaldaritzaren arloko negozio-proposamen berritzaileak diseinatu eta garatzea.
- Aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzea, berrikuntza eta komunikazioa oinarri hartuta.
- Elikaduraren arloan ikertu eta berritzeko jardueretan parte hartzea.
Jarduera horiek ondorengo eremu profesionaletan
gauza daitezke: Sukaldeburua, Jatetxeko kudeatzailea,
Jatetxeetako zerbitzuen eta bezeroen arretarako
zuzendaria, Elikagaien enpresetako produkziozuzendaria,
Nekazaritzako elikagaien sektoreko eta
elikagaien industriako teknikari ikertzailea, Gastronomiaaholkularia,
Gastronomia-ekimen berrien kontsultore eta
sustatzailea, Komunikazio-teknikaria eta abar.
Jarraian duzu Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduaren katalogoa
Prestakuntza-nobedadeei buruz informatuta egoteko, gure buletinean alta ematera gonbidatzen zaitugu.
Ez huts egin gure Ate Irekien jardunaldietara