Doktorego-programa egin nahi duten hautagaiek webguneko online formularioaren bidez eman beharko dute izena: https://www.mondragon.edu/izen-emateak/izen-ematea/ikasi.
Epe bakarra: irailaren 15etik urriaren 30era
Izena emateak ez du tokia ziurtatzen doktorego-programaren barruan. Inskripzioa egin ondoren, doktorego-batzordeak hautagaiak baloratuko ditu, onartzeko irizpideen arabera, eta onartzeko azken erabakia jakinaraziko du hilabeteko epean.
Gaiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo hurrengo edizioan parte hartu nahi dutenentzat, gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honen bidez: doctorado@bculinary.com
Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
• Nortasun-agiria
• Sarbidea ematen duten ikasketen ziurtagiri akademiko ofiziala
• Ikasketetarako sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskatu izanaren agiriaren fotokopia
• CVa
• Ingeleseko akreditazioa eta, gaztelania ama-hizkuntza ez duten ikasleen kasuan, baita gaztelaniako akreditazioa ere
• Motibazio-gutuna
• Tesi-proiektua (bi orrialde gehienez ere)
• EEESko ikasketak egin dituzten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta, gainera:
• Eman zen herrialdean tituluak tituludunari doktorego batera sartzeko gaikuntza ematen diola ziurtatzen duen egiaztagiria.
Onartutako hautagaien kasuan, matrikula-epea abenduaren 1etik 5era bitartekoa izango da, urtarrilaren hasieran doktoretza hasteko.