Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

kasleari ikerketa-tekniketako prestakuntza aurreratua emateko xedea duten kualifikazioetarako MECES sailkapeneko 4. maila da doktoregoa. Maila horretako kualifikazioen ezaugarriak deskriptore hauek definitzen dituzte, ikasitakoaren emaitzen arabera.

1027/2011 EDaren konpetentziak

a) Ezagutzaren mugako ezagutza aurreratuak barneratzea eta metodologia zientifikoaren ezagutza sakon, zehatz eta arrazoitu bat duela frogatzea, nazioartean aitortutako ikerketa zientifikoaren alorrean, alderdi teoriko eta praktikoei eta metodologia zientifikoari dagokienez, ikerketa-arlo batean edo gehiagotan.
b) Ekarpen original eta esanguratsu bat egitea bere ezagutzaren arloko ikerketa zientifikoan, betiere ekarpen hori nazioarteko zientzia-komunitateak aintzatetsi badu.
c) Ikerketa-proiektu bat diseinatzeko gauza dela frogatzea, haren bidez egoera zehaztugabeen azterketa kritikoa eta ebaluazioa egiteko, hor bere ekarpenak eta ezagutza eta lan-metodologia aplikatuz ideia berrien eta konplexuen sintesi bat egiteko, horien ondorioa izanik lantzen ari den ikerketako testuinguruaren ezagutza sakonago bat.
d) Ikerketa-talde eta -proiektu berritzaileak eta estatu mailako zein nazioarteko kolaborazio zientifikoak abiarazi, kudeatu eta zuzentzeko nahikoa autonomia eskuratzea, nork bere gaiaren esparruan, diziplina anitzeko testuinguruetan eta, dagokionean, ezagutzaren transferentzia handiarekin.
e) Ikerketa-jarduera gauzatzean erantzukizun sozialaren eta zuzentasun zientifikoaren arabera jokatzeko gai dela frogatzea.
f) Bere gaian nazioartean izaten diren eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta ikerketa-jardueraren emaitzak askotariko publikoen aurrean ezagutzera emateko gauza dela justifikatzea.
g) Bere testuinguru zientifikoan frogatzea gauza dela aurrerapenak gauzatzeko alderdi kultural, sozial edo teknologikoetan, bai eta berrikuntza sustatzeko ere ezagutzan oinarritutako gizarte baten eremu guztietan.

99/2011 EDaren konpetentziak

a) Ikasketa-arlo bat modu sistematikoan ulertzea eta arlo horrekin lotutako abileziak eta ikerketa-metodoak menderatzea.
b) Ikerketa- edo sorkuntza-prozesu bat asmatu, diseinatu edo sortzeko, praktikan jartzeko eta erabiltzeko gaitasuna izatea.
c) Ikerketa original baten bidez ezagutzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna izatea.
d) Ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko gaitasuna izatea.
e) Bere ezagutza-arloari buruz komunikatzeko gaitasuna izatea, komunitate akademiko eta zientifikoarekin eta gizartearekin, oro har, bere nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren moduak eta hizkerak erabilita.
f) Ezagutzan oinarritutako gizarte baten barnean, aurrerapen zientifikoak sustatzeko gaitasuna izatea, testuinguru akademiko eta profesionaletan.

Harremanetarako Formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

€4,000 - with a 50% discount for theses that are completed in associated technology centres
Basque Culinary Center
Desarrollado por: GureMedia