Sukaldaritza tradizionala eta modernoa, sukaldaritzako ekoizpen- eta kudeaketa-sistemako teknika eta kontrol berriak ikasi eta hobetzeko.
Egin aurre produktuei lasaitasun osoz eta eskuratu emaitza bikaina lortzeko ezagutza teknikoa.
Bost hilabeteko programa, batez ere praktikoa: sukaldaritza-lantegiak eta benetako zerbitzua hilabete eta erdiz fakultateko jatetxean. Zure sukaldaritza-proiektuaren diseinua testatzeko eta zeure etorkizun profesionalerako gaitasunak hobetzeko aukera.
Masterraren hurrengo edizioa 2023ko otsailean abiatuko da. Izen emateak 2022ko uztailetik aurrera irekiko dira.
MASTERRA EGITEKO ARRAZOIAK
Zeure profil profesionala hobetuko duzu, teknika tradizionalen eta abangoardiakoen erabileraz jabetuz. Sukaldaritza klasikoaren eta modernoaren tekniken oinarri fisiko-kimikoak ikasiko dituzu. Produktuen ezaugarri gastronomikoak eta erabilerarik onenak ikasiko dituzu. Teknika sakon ezagutuz, hainbat sukaldaritza-estilotara egokitzeko aukera izango duzu. Hainbat arlotako ezagutza barneratuko duzu: sukaldaritza, ekoizpenaren kudeaketa, nutrizioa, trebezia pertsonalen garapena, etab. |
Metodologia praktikoaren bidez prestatuko zara: sukaldaritza-lantegiak, praktikak fakultateko jatetxean eta kanpo-praktikak BCC sareko jatetxeetan. Instalaziorik eta baliabiderik onenak izango dituzu eskura, ahalik eta ingurune errealenean. Maila handiko irakasleak izango dituzu, eta master class-ei esker, nazioarteko sukaldari gonbidatuak ere bai. Nazioartean erreferentziako ikastetxea den eta gastronomia bihotz duen BCCko kide izango zara. Gaitasunak hobetuko dituzu, zeure etorkizun profesionalak ezin hobeki garatzeko. |
SUKALDARITZAKO TEKNIKA ETA SISTEMA UGARI LANDUKO DITUZU, OINARRIZKO ESKARI GASTRONOMIKOEI EZ EZIK, ESKARI KONPLEXU ETA SORTZAILEEI ERE ERANTZUTEKO.
Masterra honako profil hau duten profesionalei zuzenduta dago:
• Sukaldaritzako Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.
• Gastronomiako karrera teknikoak.
• Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak, goian aipaturiko titulazioekin edo maila altuagokoekin pareka daitezkeenak.
• Sukaldaritzako sukaldariak, esperientzia profesionala egiazta dezaketenak, edota goian aipaturikoen pareko ikasketa arautu gabeak.
Masterrean sartzeko ez da beharrezkoa hautagaiek esperientzia profesionala izatea. 0-3 urteko esperientzia jotzen da egokitzat.
Programaren helburuak:
• Sukaldaritza-produkzioko eta elaborazioko teknika eta sistema ugari lantzea, oinarrizko eta eguneroko eskari gastronomikoei ez ezik, elaborazio konplexu eta sortzaileei ere erantzuteko.
• Lehengaien kontsumo-punturik egokiena antzematen jakitea. Elikagaien ezaugarri organoleptikoak xehakatzea, elkarren arteko uztarketa lortzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutzeko eta sukaldaritzan zer portaera izango duten jakiteko.
• Elikagaietarako teknikarik eta prozesurik egokiena eta berritzaileena identifikatzea, produktuaren ezaugarriak, gero izango duen erabilera eta bezeroen beharrizanak ezagututa.
• Talde-lanean aritzeko eta taldea zuzentzeko oinarrizko trebeziez jabetzea.
• Sukaldari garaikidearen balioak eta etikak barneratu eta horien arabera jokatzea; menuan diseinatzean, iraunkortasuna, alergenoak eta alderdi nutrizionalak kontuan hartzea.
• Gastronomiaren historiako gertaerarik garrantzitsuenak ezagutzea eta sektoreko joeretan eguneratuta egotea.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu programa hemen azpian*:
* Programak aldaketak jasan ditzake.
IRAUPENA: 60 ECTS.
IKASKETA ALDIA: 2024ko Otsailak 12 - Uztailak 12
ORDUTEGIA: 09:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera
PRAKTIKA ALDIA: 2024ko Abuztua - Urria
IZEN EMATEA: Izen ematea irekita egongo da plazak bukatu arte
Masterreko orduen % 75 praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotza, aktiboa eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.
Eskolen % 100 aurrez aurre izango da. Kreditu teoriko-praktikoen ehunekoa honela banatuko da: % 30 teorikoa eta % 70 praktikoa.
Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko. Ebaluazio etengabea izango da.
Nolakoa izango da masterra?
Lehen 15 asteetan, eskola teorikoetan eta bezerorik gabeko sukaldeko lantegi praktikoetan landuko dira edukiak. Hasierako asteak igaro ondoren lantegi praktikoari emango zaio hasiera eta benetako zerbitzua emango da BCCko jatetxean. Lehen bi asteetan, irakasleek diseinatuko dute lantegian landuko den menua, aurreko hiletan ikasitakoa finkatzeko. Hurrengo 4 asteetan, aldiz, ikasle-talde bakoitzak proiektu propioa abiaraziko du asteko lau zerbitzutan (asteartetik ostiralera).
Ikasle-talde bakoitzak menu gastronomikoa landuko du, kontzeptualki nahiz teknikoki, eta ondoren hainbat astetan gauzatuko du Basque Culinary Centerren publikoari irekita dagoen jatetxean. Taldeak tutoretzapean egongo dira baina ikasleak berak arduratuko dira kudeaketaz, hornikuntzaz, sukalde-taldeko eginkizunak zehazteaz, eszenaratzeaz eta abar. Zure proiektua inoiz baino egiazkoagoa izango da. Saiatu praktikan!
Enpresetako praktikak eskola-aldia eta master bukaerako proiektua bukatu ondoren izango dira. Hiru hilabete (480 h) iraungo dute. Batik bat jatetxeetan, catering eta ekitaldietarako enpresetan eta abarretan izango dira.
Eskolatik kanpo ere burutuko da ikasketa-prozesua. Zehazki, ikasteko bisitak egingo dira aurrez aurre ezagutzeko sukaldean erabiliko ditugun produktuen jatorria. Masterrean bisita teknikoak egingo dira lehen sektorea, produkzio-prozesuak, jatetxeak eta esperientzia gastronomikoak ezagutzeko.
Masterrak honako ikasketa-egitura izango du:
Diseinuko eta koordinazioko talde teknikoa
• Masterraren zuzendaria.
• Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-alorreko koordinatzailea.
• Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-irakaslea.
Irakasle taldea
• Masterraren koordinazioa eta irakasle titularra.
• Sukaldaritzako, gozogintzako eta okintzako irakasleak.
• Adituak zentzumen-azterketan eta sukaldaritza-kimikan.
• Adituak lehengaietan.
• Sukaldari eta gozogile gonbidatuak.
• Adituak kostuan, logistikan, talde-kudeaketan, etab.
• Sukaldaritza-irakasle titularraren laguntzailea.
• Laguntzarako coach-a.
Sukaldaritzako master class-a, Hitzaldiak, Mintegial eta Gastronomiako ekitaldiak
Masterreko ikasleek hainbat hitzaldian hartuko dute parte eta, gainera, erreferentziako gonbidatuak izango dituzte aurrez aurre Basque Culinary Centerrek sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruan antolatzen dituen mintegietan eta master class-etan.
Horretaz gain, eskoletan ere izango dira sukaldari gonbidatuak, produktu baten trataeran edo sukaldaritza-teknika batean adituak...
Masterrak 11.750 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:
Basque Culinary Center-en, ikasten jarrai dezazun laguntzen dizugu, masterreko azken 3 kuotak (masterraren % 60a) 12 hilabetetan finantzatzeko aukera eskainiz.
Prozesua oso erraza da. Ezagutu Basque Culinary Centerreko ikaslea izateagatik Sabadell Consumer Finance S.A.U.-k eskaintzen dituen finantzaketa-baldintza bereziak.
dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez:
ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.
Era berean, egonaldian zehar, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G, operazioak, kafetegia, etab.
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.
Onarpen Batzordea arduratuko da ikasleak hautatzeaz, honako hautaketa-prozesu honen arabera:
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.