HURRENGO EDIZIOA: BAIEZTATZEKO
TURISMO GASTRONOMIKOA
Murgildu turismo gastronomikoan gaur egungo erreferenteen bitartez, eta hobetu zure etorkizuna profesional egingo zaituen ikastaro honekin.
Espezializazio-ikastaro hau turismo gastronomikoaren sektorean sartzeko programa ezin hobea da. Turismo gastronomikoa, datozen urteetan turismo-industriaren barruan erroka eta aukera handiz beteriko arloa da
AUSARTZEN ZARA TURISMO GASTRONOMIKOAN ESPEZIALIZATUTAKO PROFESIONAL IZATEN?
Programa hau, turismo gastronomikoa interesatzen zaien pertsonei dago zuzenduta:
- Turismoaren arloko profesionalak diren eta espezializatu eta karrera profesionalean aurrera egin nahi duten pertsonak: turismo-ikasketak egin dituztenak, gidak, bidaia-agentzietako langileak, turismo-jardueretako enpresak, etab.
- Sukaldaritzaren arloko profesionalak diren eta turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: hoteletako langileak, jatetxeetakoak, upeltegietakoak, elikagaien industriakoak, etab.
- Beste diziplina batzuetako profesionalak diren eta turismoa eta gastronomia gustatzen zaielako turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: Marketina, Komunikazioa, Kazetaritza, Ekonomia, Enpresa, Geografia eta abar ikasi duten pertsonak.
* Ikasgai batzuk ingelesez izango dira, horregatik Masterrean izen emateko B2 maila izan beharko da (erdi-maila altu bat).
Ikastaroak honako modulu hauek ditu:
| Moduluak | Izena | Ordua kopurua |
|---|---|---|
| M01 | Turismo gastronomikoaren hastapenak | 37,5 |
| M02 | Turismo gastronomikoaren plangintza estrategikoa | 37,5 |
| M03 | Turismo gastronomikoaren merkatua: profilak eta segmentuak | 37,5 |
| M04 | Turismo gastronomikoko produktuak eta esperientziak diseinatzea | 37,5 |
| M05 | Turismo gastronomikoaren marketina | 37,5 |
| M06 | Laburpen-lana: turismo gastronomikoko produktu edo esperientzia bat sortzea | 37,5 |
Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzia Fakultateko titulua.
Eskaeraren formularioaren bitartez, ikastaroari buruzko informazio zabala duen txostena lor dezakezu.
• IKASTAROKO ORDUAK: 225h
• ASTEKO DEDIKAZIOA: 12 ordu
• ZUZENEKO SAIOAK: Astean behin arratsaldetan 18etatik 19.30etara CET ordutegian
Ikastaroa hasi baino lehen 0 modulua egiteko aukera izango dezu, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun beharrezkoa den material guztia eguneko 24 orduetan eskuragarri izango da.
Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
• Basque Culinary Centerreko kudeaketa arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.
• Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.
• Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek masterclass eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.
Onenekin ikasiko duzu!
Yune Yamaguchi
"Japoniarra naiz eta Donostian bizi izan naiz 20 urte baino gehiagoz. Lana turismoan eta Japoniaren eta Euskal Herriaren arteko harremana sustatzen, gastronomiari dagokionez bereziki. Euskal Herriko eta Nafarroako gastronomiari buruzko liburu bat idatzi nuen, eta beste egile batzuekin kolaboratu dut, Euskal Sukaldaritzaren Entziklopediarekin barne. Ikastaro honek nire ezagutzak sakontzen eta turismo gastronomikoaren sektorean datozen erronketarako prestatzen lagundu dit. "

"Gida turistikoa naiz Done Jakue Bidean eta kultura- eta natura-turismoan espezializatutako turismo-enpresa batean. Ikastaro honetan, nire trebetasunak hobetu ditut goraldian dagoen eta aukera ugari dituen turismo-segmentu batean. Esperientzia hau mundu osoko eta hainbat sektoretako lankideekin partekatzea benetan aberasgarria izan da."

"Bai edukiak, metodologia erakargarri baten bidez emana, bai hizlarien aniztasunak, horietako asko ekintzaileak edo turismoan aditu ezagunak, oreka sendoa eman zuten. Era berean, ikastaroaren koordinazio bikainak, profesionaltasunari, dedikazioari eta prestutasunari dagokienez, prestakuntza hori esperientzia bikaina izatea bermatu zuen. Ikasi, ikertu eta partekatu egin nuen, eta ikastaroari esker, turismo gastronomikoaren arloan murgilduta nago orain. Gaur egun, turismo-aholkularia naiz, eta, zalantzarik gabe, horrek badu zerikusirik Turismo Gastronomikoko Esperientzien Diseinua ikastaroarekin."

Ikastaroaren inguruko prezioa 2.600 €-koa da.
Ordainketa modua hurrengoa da:
• 150 € eskaera aurkeztean.
• Zenbatekoaren %40, hau da, 980 €, onartua izana baieztatuta, plaza erreserbatzeko.
• Zenbatekoaren gainerakoa, 1,470 €, ikastaroa hasi baina lehen.
Prezioaren barruan hau dago:
• Prestakuntza-ingurunean sartzea.
• Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
• Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
• Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
• Alumni zerbitzuan sartzea ikastaroa gainditu ondoren.
markatutako eremuak beharrezkoak dira.