Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

ABANGOARDIAKO PRODUKTUAK: GELIFIKATZAILEAK, LODITZAILEAK, EMULTSIONATZAILEAK ETA BESTE BATZUK

Abangoardiako sukaldaritzako testurizatzaileen funtzionamenduan sakontzeko ikastaroa.

Ikasi teknika eta/edo produktu bakoitza aplikatzen, elaborazioak diseinatzean zer ezaugarri lortu nahi den aintzat hartuta.

EZAGUTU GAKO GUZTIAK TEKNIKA BERRIEKIN HARRITZEKO!

 

Bideratua / Programa

Abangoardiako produktuei buruzko ikastaroa sektoreko profesionalentzat da, betiere ezagutzak handitu eta beren burua espezializatu ez ezik, testurizatzaileen erabileran oinarritutako abangoardiako produktu eta teknikak aplikatuz nabarmendu ere egin nahi badute.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:

  1. Testurizatzaileen hastapenak.

  2. Sailkapena, ezaugarriak, nola erabili, produktuak eta aplikazioak, hauekin: Abangoardiako loditzaileak, abangoardiako gelifikatzaileak, abangoardiako emultsionatzaileak eta aireztatzaileak eta abangoardiako produktu berriak.

  3. Loditzaile, gelifikatzaile, emultsionatzaile eta aireztatzaile ezberdinek sor litzaketen eragozpenak eta erabilera-arazoak.

  4. Laburpena: produktuen ezaugarriak konparatzea, produktuekin zer aplikazio egin ditzakegun, eta konbinatzen baditugu zer sinergia sor litezkeen aztertzea.

Gainera, ikastaroan ikasleak ikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko moduko elaborazio berritzaileak sormenez egiteko aukera bikaina.

Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.

Ibilbidea: Ikastaro modular hau abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko espezializazio-ikastaroaren ibilbidearen barruan dago. Ibilbide hau osa dezakezu dagozkion ikastaro modularrak eginez. 

 

Egutegia

    PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2019/09/24 - 2019/09/30*

    IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2019/10/01 - 2019/11/08  

    ASTEKO DEDIKAZIOA: 10-12 ordu  

    ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun. 

 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

•   Eduki garaikideak eta diziplinartekoak, zure egunerokoan aplikatu ahal izango dituzunak.  

•   Ikus-entzunezko baliabideak, pauso guztiak argi eta garbi erakusten dituztenak.  

•   Masterclass eta showcookinga, irakasle adituen eskutik.

•   Zuzeneko eskolak, astean behin BCCko irakasle eta laguntzaileekin.  

•   Askotariko jarduerak eta erronkak: ariketa interaktiboak, testa, praktikak bideoz ematea, foroak eta abarrak.  

•   Tutorea, dinamizatzeko, motibatzeko eta feedback pertsonalizatua emateko.

•   Ikaskideak, eztabaidatzeko ideiak emateko, ezagutza partekatzeko, inspirazioa hartzeko eta abar. 

•    Etengabeko ebaluazioaren barruan egin behar diren zereginen asteko plangintza. 

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

   Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

   Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

   Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroak 890 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da. 

Prezioaren barruan hau dago:

   Prestakuntza-ingurunean sartzea.

   Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

   Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

   Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

Prezioaren barruan hau ez dago:

   Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

Ezinbestekoak

Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

    Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

    Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.

 

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com