LEHENENGO EDIZIOAREN HASIERA: 2026ko AZAROA
EMAN IZENA HEMEN - Izena emateko aukera 2026ko urrira arte edo plazak agortu arte
Lidera ezazu ardoaren eta edarien aro berria: Analisi estrategikotik arrakasta komertzial globalera.
Edarien sektorea dagoeneko ez da garai batekoa. Kontsumo tradizionalaren gainbeherak, merkataritza elektronikoaren hazkunde handiak eta NoLo kategorien gorakadak pasioa baino zerbait gehiago eskatzen dute: ezinbestekoa da inpaktu handiko estrategia.
Ardoaren eta Edarien Marketinari, Merkaturatzeari eta Negozioari buruzko Masterrak eraldatu egiten du edarien negozioa ulertzeko, garatzeko eta hedatzeko modua. Produktuaz ez ezik, hari errentagarritasuna ateratzen ikasiko duzu, datuak irakurtzen eta, ingurune ase eta lehiakor batean, kontsumitzailea konkistatzen.
Zergatik eraldatuko du zure ibilbide profesionala master honek?
Hemen hasten da zure jauzi profesionala. Presta zaitez Zuzendaritza Komertzialeko, Brand Manager, Esportazioko arduradun edo Aholkularitza Estrategikoko lanpostuak betetzeko.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IKASKUNTZA-HELBURUAK
Master honetan garatuko dituzun gaitasunak:
IRTENBIDE ETA APLIKAZIO PROFESIONALAK
1. Zuzendaritza komertziala eta salmenten kudeaketa (edarien sektorean)
2. Esportazioa eta nazioarteko merkatuen garapena
3. Marketina, brandinga eta komunikazio estrategikoa
4. Banaketaren eta txikizkako merkataritzaren kudeaketa
5. Aholkularitza estrategikoa komertzializazioan eta edarien merkatuetan
6. Ekintzailetza ardoaren eta edarien arloan
MASTERRA EGITEKO ARRAZOIAK
1. Edarien negozioaren ikuspegi estrategikoa eta integrala
Masterrak sektorearen ikuspegi osoa eta garaikidea eskaintzen du, marketina, komertzializazioa, produktua, kontsumitzailearen analisia, digitalizazioa, enpresa-estrategia eta merkatu-dinamikak integratuz. 360º-ko ikuspegia ematen du, ardoaren, destilatuen, garagardoaren eta NoLo edarien ekosistema osoa ulertzea eta ekosistema horretan jardutea ahalbidetuz, produktua, kanalak, bezeroak eta merkatuak konektatuta.
2. Zeharkako espezializazioa ardoetan, edari espiritudunetan, garagardoetan eta NoLo edarietan
Soilik ardoaren ingurukoak diren beste programa batzuen kasuan ez bezala, master honek modu holistikoan jorratzen du edarien mundu garaikidea. Sakon aztertzen ditu ardoak, edari espiritudunak, garagardoak, edari hartzituak, destilatuak, RTD eta NoLo edariak, ugaritu egiten baititu aukera profesionalak , eta endogamia sektoriala saihestu.
3. Eraldatzen ari den sektore batean komertzializazioa lideratzeko diseinatua
Edukiak zuzenean erantzuten die merkatuaren egungo erronkei: kontsumoaren gainbehera, kanalen berreraketa, kategoria berrien gorakada, marjinen gaineko presioa, digitalizazioa eta kontsumitzailean oinarritutako estrategia bereizgarrien premia. Merkatu konplexu eta oso lehiakor batean erabaki garrantzitsuak hartzeko prestatzen ditu ikasleak masterrak.
4. Modalitate hibridoa, bizitza profesionalarekiko bateragarritasuna errazten duena
Masterraren formatua konbinatua da: % 75 online eta hilabete presentzial intentsiboa Donostian. Egitura honi esker, malgutasunez, modu jasangarrian eta lanarekin bateragarri den eran egin daiteke aurrera prestakuntzan eta, amaieran, esperientzia murgiltzaile eta praktikoa egin daiteke, ikastegian bertan.
5. 2. mailako WSET nazioarteko ziurtagiria barne
Masterraren barruan sartzen da ardoei buruzko WSET 2 ziurtagiria eskuratzeko prestakuntza eta azterketa; mundu mailako egiaztagiri entzutetsuenetakoa da WSET. Horrek balio bereizgarria eta nabarmena ematen dio ikaslearen profil profesionalari, eta indartu egiten du haren enplegagarritasuna Estatuko eta nazioarteko merkatuetan.
6. Praktikan oinarritzen den eta benetako negozioari aplikatzen zaion ikaskuntza-metodologia
Programak barne hartzen ditu tailerrak, analisi sentsorialak, dastatzeak, negoziazioko roleplay-ak, merkatu-azterketak, salmenta-simulazioak, enpresa-erronken ebazpena eta ekoizpen-eremuetarako eta sektoreko enpresetarako bisitak. Modulu bakoitzak, benetako egoeretara eramaten ditu edukiak, ulermena eta ikasitakoa lehenengo egunetik aplikatzeko gaitasuna azeleratuz.
7. Nazioarteko klaustroa eta sektorean lider diren enpresekiko konexioa
Irakasle-lantaldea Master of Wine tituludunez, garagardo eta edari espiritudunen talde handietako zuzendaritzetako kidez, marketin globaleko arduradunez, banatzailez, inportatzailez, merkataritza elektronikoko adituz, ekoizlez eta nazioarteko kritikariz osatuta dago. Jarduneko profesionalekiko zuzeneko harreman horrek nabarmentasuna, gaurkotasuna eta balio handiko sare profesionala dakarzkio masterrari.
8. Erakundeen babesa eta ekosistema profesionala
Basque Culinary Center-ek eta EDA Drink & Wine Campus berriak prestigioa, nazioarteko aintzatespena eta enpresa-sare berezia ematen diote. Esperientzia balio bereizgarria da, kokalekuari, instalazioei, upategiak, ekoizleak eta adituak ezagutzeko aukerari eta komunitate gastronomikoarekiko loturari esker.
9. Merkatu global baterako funtsezkoak diren gaitasunak eta ezagupenak zureganatuko dituzu
Garatu itzazu Estatuko eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko funtsezkoak diren tresnak: kontsumitzailearen analisia, marka-diseinua, komunikazio digitaleko estrategiak, kudeaketa logistikoa eta finantzarioa, kanal anitzeko banaketa, negoziazio aurreratua, nazioarteko ikuspegia eta analisirako gaitasuna. Hurrengo mailara iritsi nahi duten profesionalentzako ezinbesteko skill set-a (gaitasun-multzoa).
10. Zuzeneko transferentzia ingurune profesionalera: praktikak eta Master Amaierako Proiektua
Sektoreko enpresetan curriculum-praktikak eginda amaitzen da masterra; praktika horietan, prestakuntza-prozesuan jaso dituzten ezagupenak, tresnak eta metodologiak benetako ingurune profesional batean aplika ditzakete ikasleek. Aldi berean, Master Amaierako Proiektua enpresa baten benetako erronka edo premia batetik abiatuta garatzen da; horrek aukera ematen du ikaskuntza egiazko proposamen estrategiko bihurtzeko.
Konbinazio horrek –praktika profesionalak eta proiektu aplikatua– ikasitako gaitasunen balioa nabarmentzeko, benetako inpaktua erakusteko eta ibilbide profesionalari ekiteko edo ibilbide horretan eboluzionatzeko aukerak izateko bidea eskaintzen du.
+1. Proiekzio profesionala bultzatzea eta erantzukizunezko roletara sarbidea
Ardo- eta edari-enpresetan zuzendaritza komertzial, marketin, esportazio, branding, banaketa, aholkularitza edo negozio-garapeneko lanpostuak betetzeko prestatzen ditu ikasleak masterrak. Duen ikuspegi estrategikoari, aditu-sareari eta ikuspegi globalari esker, ikasleei lidergo-roletara jotzen, proiektu berriei ekiten edo beraien profila erantzukizun eta espezializazio handiagoko arloetarantz bideratzen laguntzen die.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Master hau espezializatzea, eguneratzea edo beraien ibilbidea ardoen eta edarien sektoreko marketinerantz, komertzializaziorantz edo negozio-garapenerantz birbideratu nahi duten askotariko profesional eta profilei zuzenduta dago. Batez ere, honako hauei dago zuzenduta:
1. Mahastizaintzaren, ardogintzaren eta edarien sektoreko profesionalak, beraien arlo komertzialeko garapena bultzatu nahi dutenak
2. Lantalde komertzialak, salmenta-departamentuak eta banaketako, txikizkako merkataritzako eta esportazioko profesionalak
3. Hospitality sektoreko profil tekniko, gastronomiko eta profesionalak, beraien ikuspegia negoziorantz hedatu nahi dutenak
4. Edarien sektoreranzko trantsizioa egin nahi duten ekintzaileak, aholkulariak eta profesionalak
5. Edarien sektorean espezializatu nahi duten marketin, komunikazio eta estrategiako profesionalak
6. Hainbat arlotako graduatuak: gastronomia, enologia, komunikazioa, EAZ (ADE), nazioarteko merkataritza eta antzerakoak
IKASKETA-PLANA
1. MODULO: SENTSORIALITATEA ETA DASTATZE-TEKNIKAK
Modulu honek kontsumitzailearen sentikortasunean sakontzen du, haren kontsumo-lehentasunak ezagutzeko, eta edariak interpretatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko analisi sentsorialaren oinarri eta metodologietan barneratzen da. Dastatze mota ezberdinetan ere murgiltzen da, zentzumenen bidezko zure pertzepzio-gaitasuna areagotuz. Eta, azkenik, hiztegi espezifikoa deskubritzen du, eta esperientzia sentsorial guztia islatzeko hizkera propioa sortzera bultzatzen du ikaslea.
1. Analisi sentsorialerako eta kontsumitzailearen azterketarako metodologia
2. Dastatze-sistemak eta -teknikak
3. Kalibrazio sentsoriala eta dastatzeko gaitasunak garatzea
4. Hiztegi sentsoriala eraikitzea
2. MODULO: EDARI-MUNDU GARAIKIDEA: ARDOAK, GRADUAZIOA DUTEN BESTE EDARI BATZUK ETA NOLO EDARIAK
Modulu hau ardoaren, destilatuen, garagardoen eta eratorritako beste edari batzuen unibertso likido garaikideari eskainita dago erabat. Ikuspegi berri batetik, edariok osatzen dituzten lehengaien eta horiek prestatzeko erabiltzen diren tekniken bitartez, banan-banan aipatuko dira edarien osagaiak eta ezaugarri nagusiak. Historiaz, ekoizpenaz eta tipologiaz hitz egiten da, eta ikuspegi teorikotik eta praktikotik ezagutzen dira, dastatze eta bisita ugariren bitartez.
Modulu honetan, gaur egun gastronomiarekin lotzen diren graduaziodun edarien eta NoLo edarien mundu likido osoaren ikuspegi integral, holistiko eta hedatua aurkezten da.
1. LEHENGAIAK: FRUTAK I, MAHATSA
1.1 Mahatsondoaren laborantza (mahastizaintza: mahatsa eta bere barietateak, zikloak, lurzoruak, nekazaritzako jardunbideak, gaixotasunak...)
1.2 Ardoa (hartzitua)
1.2.1 Ardoaren historia eta balio kulturala
1.2.2 Kalitate-faktoreak
1.2.3 Ardogintza-teknika
1.2.4 Ardo tipologiak
1.2.5 Mahastizaintza eta ardogintzako eskualde nabarmenak
1.3 Ardoaren destilatuak (cognaca, armagnaca, brandya, etab.)
1.4 Mahatsaren destilatuak (grappa, uxuala, etab.)
2. LEHENGAIAK: FRUTAK II, SAGARRA ETA BESTE (sagardoa, calvadosa...)
3. LEHENGAIAK: ZEREALAK
3.1 Zerealaren laborantza eta tratamendua (garagarra, garia, zekalea, arroza, etab.)
3.2 Zereal hartzituak (garagardoa eta sakea)
3.3 Zereal destilatuak (vodka, ginebra, whiskia, etab.)
3.4 Zereal mazeratuak eta NoLo edariak
4. LEHENGAIAK: LANDAREAK (RONA, KAXASA, TEKILA, MEZKALA EDO PATATA-VODKA, ETA KOMBUCHA ETA ANTZEKO NOLO EDARIAK)
3. MODULUA: KONTSUMITZAILEA EDARIEN NEGOZIOAREN ERDIGUNEAN
Modulu honek graduazioko eta NoLo edarien sektorearen komertzializazioko eta marketineko erabaki estrategikoen erdigunean jartzen du kontsumitzailea. Diziplinarteko ikuspegi baten bitartez, kontsumitzailearen portaeraren dimentsio kulturalak, emozionalak, sentsorialak eta analitikoak esploratzen dira. Metodologia kualitatiboak, kuantitatiboak eta sentsorialak integratzen dira, kontsumitzaileen erosketa-erabakiak, lehentasunak eta esperientziak ulertzeko eta erabaki horiei aurrea hartzeko.
1. Kultura eta joera edarien merkatuan
2. Kontsumitzailearen ikuspegia, ikuspuntu kualitatibotik
3. Kontsumitzailearen ikuspegia, ikuspuntu kuantitatibotik
4. Kontsumitzailearen ikuspegia, analisi sentsorialetik
5. Pentsamolde aldaketa: produktutik kontsumitzailera
4. MODULUA: MARKETIN- ETA KOMERTZIALIZAZIO-IKUSPEGI ESTRATEGIKOA EDARIEN NEGOZIOAN
Moduluaren funtsa da enpresa-ikuspegi estrategikoa diseinatzea eta ezartzea, bereziki erreparatuz edarien sektoreko marketin-, komertzializazio- eta branding-estrategien definizioari, aplikazioari eta ebaluazioari, funtsezko aldagaiak integratuz –hala nola produktua, prezioa, banaketa eta promozioa–, eta enpresaren ikuspegiarekin bat datorren ikuspuntu jasangarri eta errentagarri batekin.
1. Negozio-planari buruzko ikuspuntu berria
2. Marketin-estrategiak
3. Branding-estrategia: Marka eraikitzea eta kudeatzea
4. Kanal anitzeko komertzializazioko estrategiak
5. Komunikazio-estrategiak
6. Marketin- eta komertzializazio-planen ebaluazioa
7. Estrategiarako tresna digitalak
5. MODULUA: MARKETINA ETA BEZEROEKIKO HARREMANA: EDARIEN BRANDINGA, KOMUNIKAZIOA ETA PROMOZIOA
Modulu honetan sakon aztertzen dira edarien sektoreko bezeroekiko harreman-estrategiak, markaren diseinua eta kudeaketa, komunikazio eraginkorra eta hainbat testuingurutara egokitutako promozio-ekintzak jorratuz. Tresna narratiboak, digitalak eta esperientzialak esploratzen dira, marken, banatzaileen eta azken kontsumitzaileen arteko lotura sendoak eraikitzeko, gastronomia, uztarketa eta hospitalitatea funtsezko elementu bereizgarri gisa integratuz. Ikasleek negozio-helburuekin bat datozen komunikazio- eta promozio-planak diseinatzen ikasiko dute, ingurune profesional eta dibulgaziokoetan markaren enbaxadore gisa jokatuz. Moduluak komertzializazioaren ikuspegi sortzaile, estrategiko eta etikoa sustatzen du.
1. Brandinga, edarien sektoreari aplikatuta.
2. Komunikazioa
3. Promozioa eta harreman publikoak
4. Marketinerako tresna digitalak
6. MODULUA: ARDOA, DESTILATUAK, GARAGARDOAK ETA NOLO EDARIAK KOMERTZIALIZATZEKO KANALAK ETA PROZESUAK
Modulu honek edarien komertzializazioak kanal eta merkatu ezberdinetan dituen dimentsio estrategiko, operatibo eta finantzarioak jorratzen ditu. Sektorearen ikuspegi integrala eskaintzen da, bere egitura, dinamikak eta banaketa-eredu tradizionalak eta hasiberriak aztertuz, Estatu zein nazioarte mailan. Ikasleak kanal bakoitzaren espezifikotasunak esploratuko ditu –banaketa handitik eta horeca kanaletik hasi eta zuzeneko salmenta eta formatu esperientzialetaraino–, eta testuinguru bakoitzera egokitutako estrategiak diseinatzen ikasiko du. Gainera, negoziazio-teknikak, finantza-plangintza eta esportazioko logistika ere sartzen dira; horrela, merkataritza-eragiketa konplexuak emaitzetara bideratutako ikuspegi global eta jasangarri batekin kudeatzeko trebatzen dira ikasleak.
1. Merkatuak eta komertzializazio-kanalak
2. Edarien negozioa Estatu mailan
3. Edarien nazioarteko merkataritza
4. Kudeaketa- eta finantza-eragiketak komertzializazioan
5. Negoziazio- eta salmenta-teknikak
6. Komertzializaziorako tresna digitalak
7. MODULUA: JOERAK ETA ENPRESETARAKO IRTENBIDEAK APLIKAZIO PRAKTIKOA
Modulu honen xedea da masterrean jasotako ezagupenak edarien sektoreko benetako testuinguruetan modu praktikoan aplikatzea. Enpresekin lankidetzan egindako erronken bitartez, merkatuaren analisian, estrategia komertzialen diseinuan, negoziazioan eta erabakiak hartzerakoan funtsezkoak diren gaitasunak garatuko dituzte ikasleek. Taldean lan egingo da komertzializazioarekin, berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin lotutako erronkei erantzuteko, edarien negozioaren ikuspegi globala eta zeharkakoa integratuz. Moduluak pentsamendu estrategikoa, sormen aplikatua eta bezero- eta kanal-profil eta enpresa-testuinguru ezberdinetara egokitzeko gaitasuna sustatzen ditu.
1. Edarien munduko esperientzien eta zerbitzuen kasuak eta joerak
2. Proiektuen metodologia (produktuak, esperientziak eta zerbitzuak)
3. Askotariko kasu eta sektoreetarako soluzioak (erronka)
8. MODULUA: CURRICULUM-PRAKTIKAK ENPRESETAN
Estatuko zein nazioarteko enpresetan egin ahal izango dira praktikak. Ikasleak koordinatzailearen aholkularitza izango du, aukerak ebaluatzeko, horiek bere espektatibetara egokitu daitezen. Garrantzitsua da kontuan izatea hiru hilabetez bete-betean eskaini beharko diela ikasleak bere denbora praktikei. Senior profila baldin baduzu, aurretiazko esperientziekin baliozkotu ahal izango dituzu praktikak.
Online aldia: 2026ko azaroaren 9tik 2027ko maiatzaren 23ra
Eskolak zuzenean: astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara (CET)
* Praktikak ikaslearen aurretiko lanbide-esperientziaren arabera baliozkotu daitezke
Masterra learning by doing metodologiaren bidez ematen da, praktikan, esperimentazioan eta elkarlaneko ikaskuntzan oinarrituta. Hurbilketa horrek aukera ematen du funtsezko gaitasunak eskuratzeko eta sektorearen ingurune errealean espezializatutako aplikazioetarantz aurrera egiteko. Curriculum-egiturak fase progresiboak biltzen ditu, eskola teorikoak, jarduera praktikoak eta errealitate profesionalari lotutako proiektuak konbinatuz.
ONLINE ALDIA
AURREZ AURREKO ALDIA
MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA
IRAKASLEEN LANTALDEA
Maila goreneko irakasle-taldea izango du masterrak, jarduneko profesionalez eta ardoaren, edarien eta enpresa-kudeaketaren arloetan espezialistak diren pertsonaz osatuta egongo dena. Klaustro anitz eta diziplina anitzekoa, hainbat arlotan adituak diren profilak dituena: ekoizpena, komertzializazioa, marketina, banaketa, kontsumitzailearen analisia, berrikuntza, estrategia eta sektorearen joera globalak. Estatuko zein nazioarteko irakasleen konbinazioak eta lider diren enpresetako eta profesionalen eta orain sortzen ari diren ahotsen presentziak prestakuntza zorrotz eta eguneratu bat bermatzen du, merkatuaren errealitatearekin konektatuta dagoena. Begirada- eta esperientzia-aniztasun horrek aberastu egiten du ikaskuntza, eta ardoaren eta edarien negozioari erabat aplikatutako ikuspegi zabal eta globala eskaintzen die ikasleei.
KOORDINAZIOKO LANTALDEA
Ana López-Cano Lamarain
Senior aholkulari estrategikoa eta LópezCano Consulting aholkularitza-enpresaren sortzailea
Ardoaren eta Edarien Marketinari, Komertzializazioari eta Negozioari buruzko Masterraren koordinatzailea (EDA Drinks & Wine Campus)
25 urtetik gorako esperientzia du ardogintzaren sektorean, eta posizionamenduko, komunikazio globaleko eta eraldaketa estrategikoko proiektuak lideratu ditu erreferentziazko upategi eta erakundeetarako. Esperientzia du marka-ikuspegian, negozio-estrategian, eta emaitzetara bideratutako nazioarteko ikuspegian.
Funtsezko postu exekutiboak bete ditu: Juvé & Camps taldearen Global Communications Managerra; Marketing Global Projects Managerra Errioxako Jatorri-deitura Kontrolatuaren Kontseilu Arautzailean, non nazioarteko kanpainak zuzendu eta proiektu globalak garatu zituen, Rioja Wine Academy kasu; eta komunikazio-, marka- eta enoturismo-arduraduna hamar urtez baino gehiagoz Muga upategietan; gaur egun sektorean erreferente diren ekimenetan ere parte hartutakoa da.
Inpaktu handiko proiektuetan kolaboratu du Institute of Masters of Wine, WSET Global, elBulliFoundation eta beste erakunde batzuekin batera, irizpide estrategikoa, gaitasun exekutiboa eta nazioarteko merkatuen ezagutza sakona eskainiz. Bere ibilbideak lidergo exekutiboa, ikuspegi globala eta, benetako eraldaketa jasangarriak bultzatzeko, marka, negozioa eta merkatua integratzeko gai den ikuspegi estrategikoa konbinatzen ditu.
Gaur egun, LópezCano Consulting zuzentzen du, upategietarako eta ardoaren eta edarien ekosistemako enpresetarako estrategian, posizionamenduan eta antolamendu-garapenean espezializatutako boutique enpresa. Ohikoa da Estatuko eta nazioarteko foroetan hizlari ikustea, eta modu aktiboan parte hartzen du berrikuntzarekin, ardoaren kulturarekin eta talentuarekin lotutako proiektuetan.
Masterraren koordinatzaile karguan, negozio likido globalaren ikuspegi integrala ematen du, ikuspuntu exijente eta garaikidea, eta sektorearen errealitatea goi-mailako prestakuntzarekin konektatzen duen esperientzia exekutibo sendoa.
IRAKASLEAK ETA KOLABORATZAILEAK
Honako hauek dira lehenengo edizio honetako irakasle eta kolaboratzaileetako batzuk:
Ikas ezazu adituekin, eta konekta zaitez nazioarteko sare batera: EDA Drinks & Wine Campus Ekosistema
EDA Drinks & Wine Campus Basque Culinary Center-en ekimena da, mundu osoan erreferente izango den unibertsitateko prestakuntza, ikerkuntza eta berrikuntza garatzea helburu duena.
Honako hauek osatzen dute:
Masterraren guztizko prezioa: 12.275 €
Ordaintzeko modua:
Master honek FUNDAEren hobaria jaso dezake zati batean, Espainian besteren kontura diharduten langileen kasuan. Jar zaitez gurekin harremanetan baldintzei buruzko kontsulta egiteko.
Masterraren prezioaren barruan sartzen dira:
Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazio ofizialarekin eta Espainian dauden bitartean estaldura emango dien kontratatutako mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko dute.
ALUMNI ZARA? EZAGUTU ZURE ONURAK
BCC Alumni komunitateko kide zarenez, gure programetan eta prestakuntza-jardueretan deskontu esklusibo batzuk egiteko aukera duzu. Hona hemen aurretik egin duzun prestakuntzaren araberako abantailak:
GRADUKO EDO MASTERREKO IKASLEA BAZARA
ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROETAKO IKASLEA BAZARA
Deskontua jasotzeko, master edo espezializazio-ikastaro bat egin nahi baduzu (online edo aurrez aurre), normaltasunez egin behar duzu izena emateko prozesua. Deskontuaren ehunekoa ikastaroaren azken ordainketa-kuotan aplikatuko zaizu, eta une horretan jakinaraziko zaizu. Izena eman ondoren, Alumni zarela jakinarazi dezakezu honako helbide elektroniko honetan: alumni@bculinary.com @alumni kontuarekin izena ematen baduzu, azken urrats hori ez da beharrezkoa izango. Prestakuntzaren prezioa ordainketa bakarrean ordaintzen bada, izena eman aurretik alumni@bculinary.com webgunearekin jarri behar duzu harremanetan izena emateko prozesuan sartu behar duzun deskontu-kodea eskatzeko.
NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA?
3 hilabete baino gutxiagoko ikastaro batean matrikulatutako ikasleek, gehienetan, ez dute bisarik kudeatu behar. Kontsultatu hemen herritarrek bisatua kudeatu behar duten edo ez duten herrialdeen zerrenda (jaitsi I. eranskinera arte informazioa aurkitzeko).
Nazionalitateagatik bisa behar bada, C motako bisa (Schengen) eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko.
Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duten agiri ofizialekin eta kontratatutako aseguru medikoaren frogagiriarekin bidaiatu beharko dute. Aseguru horrek estaldura emango die Espainian dauden bitartean.
KOLABORAZIOA FAKULTATEKO DEPARTAMENTUETAN
Fakultateko departamentuek argitaratzen dituzten lankidetza-bekak eskuratzeko aukera izango duzu: i+g, eragiketak, logistika, kafetegia, ekitaldiak, ikasleen bulegoa, etab.
Beka horiek bateragarriak dira Masterreko ikasketekin, eta ezagutza-arlo ezberdinetan gaitasunak hobetzeko aukera ematen dute.
DIRUA ITZULTZEARI ETA IKASTAROA EZEZTATZEARI BURUZKO POLITIKA
Kontsultatu politikari buruzko informazio xehatua, itzulketei eta ezeztapenei buruzko atalean.
Ardo eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Masterrak onarpen-prozesu bat du, hautagaiek ikasketa-plan zorrotz bat arrakastaz gainditzeko beharrezko maila akademikoa eta gaitasunak izan ditzaten.
Master hau unibertsitate-ikasketak dituzten profesionalei eta, unibertsitate-titulurik izan gabe, sektorean esperientzia egiazta dezaketen profesionalei zuzenduta dago.
Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak bi helburu ditu:
1. Hautagaiek ikasketa-plan berritzaile eta praktiko bati arrakastaz aurre egiteko behar diren maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela ziurtatzea.
2. Masterrak hautagaien prestakuntza-beharrei eta -kezkei erantzuten diela egiaztatzea.
ZURE ONARPEN-PROZESUA, URRATSEZ URRATS
1. INSKRIBATU
Izena online eman eta 150 €-ko tasa ordaindu. Azkenean ez bazara onartzen, ordaindu egingo da.
2. PARTEKATU ZURE PROFILA
Zure hautagaitzari buruz gehiago jakin nahi dugu: egindako ikasketak, ibilbide profesionala, zerk motibatzen zaituen eta prestakuntza-kezkak. Horretarako:
3. ZURE HAUTAGAITZAREN BALORAZIOA
Elkarrizketaren ondoren, zure hautagaitza aztertuko dugu eta bi aste inguruko epean emaitza jakinaraziko dizugu.
4. ZURE PLAZA ERRESERBATZEA
Zure hautagaitza onartzen bada, zure plaza formalizatu ahal izango duzu masterraren prezioaren % 25 ordainduz, ezarritako epearen barruan.
MASTERRAREN IZENBURUA
Prestakuntza-programa hau Etengabeko Prestakuntzako Master bat da. Titulazio hori lortzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-ikasketak izatea (lizentziatura, ingeniaritza, diplomatura edo baliokideak).
Kontsultak eta informazio gehiago: cursos@bculinary.com