Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

PRESTAKUNTZA-JARDUERAK

1. PRESTAKUNTZA-JARDUERA: EKOIZPEN ZIENTIFIKOA (TESTU ZIENTIFIKOEN EKOIZPENA I ETA II)

IRAUPENA: 2 kreditu (50 ordu).
MOTA: nahitaezkoa.
HIZKUNTZA: gaztelania.
EDUKIAK:
Testu zientifikoen ekoizpena I (1 kreditu)

 •   Idazketa eraginkorraren printzipioak.

 •   Testu zientifikoen antolaketa: testu zientifiko baten egituraren analisia eta testu zientifiko baten idazketa.

Eskola magistralen eta banako lanen bidez landuko dira edukiak.

Testu zientifikoen ekoizpena II (1 kreditu)

 •   Aldizkaria hautatzea.

 •   Argitaratzeko idazkia prestatzea.

 •   Berrikusketa-prozesua.

 •   Nola berrikusi artikulu zientifiko bat.

2. PRESTAKUNTZA-JARDUERA: BERARIAZKO PRESTAKUNTZA

RAUPENA: 5 kreditu (125 ordu).
MOTA: nahitaezkoa.
HIZKUNTZA: gaztelania/ingelesa.
EDUKIAK:
Elikadura-zientzien alorreko ikerketa. Teoriak eta ikerketa-lerro nagusiak (5 kreditu)

 •   Ikerketa espezifikoko metodologiak gastronomiarekiko interakzioan.

 •   Ikerketako diziplinartekotasuna.

 •   Ikerketaren egungo egoera zientziaren eta sukaldaritzaren arteko interakzioan.

 •   Teorien eta ikerketa-lerroen aplikazioa zientziaren eta sukaldaritzaren arteko interakzioan.


Kudeaketa, gizarte eta kulturaren arloko ikerketa. Teoriak eta ikerketa-lerro nagusiak (5 kreditu)

 •   Gastronomiarekiko interakzioko ikerketa-metodologia espezifikoak enpresa-kudeaketaren, soziologiaren eta antropologiaren ikuspegitik.

 •   Ikerketako diziplinartekotasuna.

 •   Kudeaketa gastronomikoko eredu berriak eta gastronomiaren interakzioa soziologiarekin eta antropologiarekin.

 •   Teorien eta ikerketa-lerroen aplikazioa.

3. PRESTAKUNTZA-JARDUERA: PRESTAKUNTZA EZ-ARAUTUA

ZENA: Kongresuak, atzerriko egonaldiak, ikerketa-proiektuetan parte hartzea, etab.
RAUPENA: 3 aste (gutxienez).
MOTA: nahitaezkoa.
XEHETASUNAK ETA PLANGINTZA:
Doktoregaiak Mondragon Unibertsitatean edo beste erakunde batzuetan antolatzen diren ikerketarekin lotutako prestakuntza-jardueretara joango dira.
Modulu honen xedea da doktoregaia gaitzea ikerketaren prozesu konplexuan eman beharreko urratsei dagokienez eta, gainera, ospe oneko ikertzaileekin harremanetan jartzen laguntzea, bere ikerketa-prozesurako lagungarri izan daitezen.
Doktoregai bakoitzak prestakuntza ez-arautuko hiru jarduera egin beharko ditu nahitaez programan dagoen bitartean (bat ikasturte bakoitzeko arduraldi osoko doktoregaiek eta hiru bost urteetan zehar arduraldi partzialeko doktoregaiek). Egin daitezkeen jardueren adibideak:

 •   Kongresu espezializatuetara joatea.

 •   Ponentziak eta posterrak aurkeztea.

 •   Artikuluak idaztea eta berrikustera eta argitaratzera bidaltzea.

 •   Ikerketa-proiektuetan parte hartzea zenbait esparrutan (estatuan zein nazioartean).

 •   Ikerketa-kontratuetan parte hartzea zenbait esparrutan (estatuan zein nazioartean). /span>

 •   Unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzako praktikak egitea.

 •   Patenteak idaztea.

 •   Egonaldiak egitea kanpoko zentroetan.

 •   Beste unibertsitate batzuetako programetako ikastaroak egitea.

 •   Programaren batzorde akademikoak aldez aurretik onetsitako beste edozein gauzatzea.

Izena eman

Harremanetarako Formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

4.200€ el primer año y 3.150€ los años sucesivos - Bonificación del 50% para las tesis que se hagan en los centros tecnológicos asociados
Basque Culinary Center
Desarrollado por: GureMedia