Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

F&B Zuzendaritza


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

Hotelen industriaren barruan, gero eta gogorragoa da lehia, eta bezeroen esperientzian balio erantsia lortzeko ezinbestekoa da joeren, negozio-ereduen, zaporeen eta tekniken araberako F&B estrategia bat izatea hotelaren salmenta-puntu guztietan. 

Beti hazten eta bere burua asmatzen ari den sektore batean, beharrezkoa da profesional espezializatuak izatea: hotelen negozioa ulertzen duten F&B managerrak, hotelaren potentzialtasun gastronomikoari etekin guztia ateratzeko gaitasun guztiak dituztenak.

Master hau F&B-aren arloko aditu bilakatzeko programarik osatuena da, elikagaien eta edarien saila zuzendu eta antolatzeko arduraduna izan zaitezen, berrikuntzan oinarritutako ikuspegi global eta integratzaile batekin, kalitatearen eta zerbitzuaren estandar handienak betez eta hotelaren gastronomiaren mozkinak maximizatuz.

60 ECTSrekin, programaren barruan sartzen da master-amaierako proiektu bat egitea, diseinuarekin lagunduko dizuten tutore espezializatu batzuen gidaritzarekin. Masterrean sartzen dira, halaber, hotelen sektoreko estatuko zein nazioarteko establezimendu onenetan egin beharreko praktikak.

Master classen bidez estatuan zein nazioartean erreferente diren gonbidatuek beren esperientzia azalduko dute eta egungo negozio-eredu onenak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko dute.

• Masterraren hurrengo ikasturtea 2024ko urtarrilean hasiko da
• Iraupena: 60 ECTS
• 5 hilabeteko prestakuntza + 3 hilabeteko curriculum-praktikak kanpoko establezimendu batean
• Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com 
• Mondragon Unibertsitateko titulazio propioa den masterra
 

10+1 arrazoi

ZERGAITIK EGIN BEHAR ZENUKE MASTER HAU? 

Beharrezko prestakuntza emango dizu turismoaren egungo errealitatea ezagutzeko. Horrela, ikuspegi jasangarri eta global batetik ulertuko duzu hotelen sektorea, oro har, eta sektore gastronomikoa, zehazkiago.

F&B-ko aditu onenekin eta HORECAren kudeaketaren alorreko irakasle espezializatuekin ikasiko duzu.

Modu praktiko eta aplikatuan ikasiko duzu, kasuen, erronken, dastatzeen, showcookingen eta zentzumenen pertzepzioko saioen eta ikasteko bisitaldien bidez.

Gainera, tutore adituak izango dituzu ondoan prozesu guztian, zure proiektuaren inguruko orientabideak emateko eta horren bideragarritasuna bermatzeko banakako tutoretza-saioekin.

Hotelen eta gastronomiaren mundu mailako erreferente diren kate nagusien eta Basque Culinary Centerren babesa duen master baten parte izango zara.

 

Erreferentziazko profesional aktiboen kasu praktikoak, horiekin esperientziak partekatzeko, gertuko formatu ireki eta dinamiko batean.

Berritzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko gaitasunak garatuko dituzu.

Ikaskuntza osatu ahal izango duzu F&B-ko sailetan kanpoko curriculum-praktikak eginda. 

Hoteleko jatetxeetako negozio-ereduaren joera berriak ezagutuko dituzu eta formatu errentagarri eta jasangarriak sortzeko gakoak emango dizkizugu.

Fakultateak antolatutako aparteko jardueren programan parte hartu ahal izango duzu (hitzaldiak, erakusketak eta kongresu espezializatu batzuk barne hartzen ditu).

Jauzi kualitatiboa egingo duzu zure ibilbide profesionalean, kualifikazio handiko F&B manager bihurtuta, egungo merkatuan zeure burua nabarmenduz.
 

Bideratua / Programa

NORENTZAT

    Sektorean kudeaketarako bokazioa duten gastronomiako graduatuak, baita beste diziplina batzuetakoak ere (turismoa, hotelen sektorea, enpresen kudeaketa...).

    Sukaldaritza edo jatetxe-zerbitzuetako tituludunak, edo ostalaritzaren alorreko lanbide-heziketa dutenak.

Gomendagarria da ikasleak esperientzia profesionala izatea hotelen sektorean, sukaldeburu, maître/jantokiburu edo hotel-zuzendari gisa.

* Saioetako batzuk ingelesez emango direnez, ingeleseko gutxieneko maila bat baloratuko da (B2, maila ertain altua).

GARATU ZURE LANEKO IBILBIDEA HOTELEN SEKTOREKO F&B-EN ETA FOODSERVICE-AREN ALORREAN

Master honetan honako gaitasun hauek eskuratuko dituzu:

    Sektore turistikoaren eta, zehazkiago, hotelen sektorearen egungo errealitatea ezagutzea, ikuspegi jasangarri eta globalarekin.

    Hotelentzat, oro har, eta F&B sailarentzat, zehazkiago, egokiak diren estrategiak garatzearen garrantzia ulertzea, tresna aproposak ikasiz, lehiaren arloko abantaila eta balio-proposamena sustatzen laguntzeko, negozioaren alor guztiei erreparatuko dien ikuspegi integral batekin.

    Ulertzea jatetxe-ereduen bilakaera, ezaugarriak eta tresnak, establezimenduaren eta estrategien araberako gastronomia- eta zerbitzu-eskaintza koherente bat sortzeko, bezeroaren espektatibak ere kontuan hartuz, egungo joeren ezagutzatik abiatuta.

    F&B sail baten kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren funtsezko alor guztiak ezagutu eta ulertzea; horrela, oinarritutako erabakiak hartu ahal izango dituzu teknika aurreratuak aplikatuz, estrategia onenak garatzeko gaitasuna zein proiektuak eta horien bideragarritasuna aztertzeko agertokiak sortzeko abileziak garatuz, desbideratzeak identifikatuz eta hotelaren araberako konponbideak proposatuz.

    Baliabideak, gaitasunak eta abileziak, norberarenak zein lantaldearenak, garatu eta sustatzen ikastea, talentua kudeatzeak eta mantentzeak duen garrantzia ulertuz.

Egungo ikasketa-planari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jaitsi programa:

LANBIDE-AUKERAK

Master honek parte-hartzaileak gaitzen ditu hotelen sektoreko enpresetan lan-arlo hauekin lotutako kargu eta funtzio hauetan aritzeko:

  Hotel-kateen lidergo korporatiboko lantaldearen parte izatea, batik bat F&B-ren, Operazioen eta Estandarren sailean, hainbat mailatan.

  Eskaintza gastronomikoaren buru izatea beste ostatu turistiko mota batzuetan.

  Antolatutako jatetxe-industrian lanean hastea, Jatetxegintza, Kalitate eta Berrikuntza Zuzendaritzan.

  HORECA sektoreko kontsultore eta aholkulari gastronomiko bihurtzea.

JAKINTZA-ARLOAK

  1. Hospitality eremua
  2. Kudeaketa estrategikoa
  3. Gastronomia, operazioak eta outletak
  4. Ekonomiaren eta finantzen kudeaketa
  5. Pertsonen kudeaketa

Egutegia

IRAUPENA: 60 ECTS. 

IRAKASKUNTZA ALDIA: 2024ko urtarrilak 15etik maiatzak 31ra

ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00ak arte.*

PRAKTIKA KURRIKULARREN ALDIA: 2024ko ekaina eta abendu artean (3 hilabete). 

Praktikak baliozkotzeko aukera du ikasleak, esperientzia profesionala duela egiaztatzen badu.

*Ordutegia astelehenetik ostegunera arte eta 15:00etatik 20:00ak arte bada ere, ikasteko bisitaldiak, dastamen gelak, marketing saioren bat, mintegi edo master class-en bat (salbuespen gisa) goizeko ordutegian edo finkatutako egunetan ez baizik eta asteko beste egunen batean eskaini ahal izango dira jarduerak hala eskatzen badu.

Metodología

Irakaskuntza/ikaskuntzaren prozesua kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:

 •   Azalpen-saio kontzeptualak: Saio horietan moduluaren irakasgai bakoitzaren funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte adituek

 •    Master Classa: Saio horietan zuzenean azalduko dituzte eredu edo esperientzia arrakastatsuak F&B-ko erreferentziako profesionalek, sukaldariek eta talentuaren kudeaketako, ekonomia eta finantzetako edo operazioetako adituek.

 •   Kasu praktikoen azterketak eta bideoak: Arrakasta motibagarrien eta porroten adibide praktikoak, sektoreko pertsona garrantzitsuen eskutik. Ikasleek ikasitako gakoak planteatuko dituzte, ikaskuntzaren fase bakoitzaren oinarri izango direnak.

 •   Erronkak: Kasu errealak, enpresa/taldearen arduradunek azaldutakoak, ikasleek landu ditzaten eta gero beren proposamena defenda dezaten.

 •   Dastamenaren ikasgelak: BCCren instalazioetan antolatutako dastatzeak, probaketak, tailerrak eta gastronomiarekin lotutako beste jarduera batzuk, programaren edukiak esperimentatu ahal izateko.

 •   Learning Journey: Jarduera gastronomikoak eta intereseko guneetara eginiko bisitak, irakasgaien edukiak argitzeko. 

Parte-hartzaileen eta BCCko profesional adituen eta koordinatzaileen arteko elkarbizitza.

MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA

Master-amaierako lana proiektu original bat egitean datza, masterreko irakaskuntza-aldian ikasitako ezagutzak, abileziak eta jarrerak integratuz, aplikatuz eta garatuz. Lan horrek, beraz, izaera integratzailea du, titulazioarekin lotutako eskumen orokor eta espezifikoen multzoa martxan jartzen duelako.

Proiektua banaka edo binaka egingo da, eta ikasleek, esleitu zaien tutorearen, masterreko zuzendaritzaren eta irakasleen laguntzarekin, hotelen sektorerako F&B proiektu bat idatzi, garatu eta aurkeztuko dute, kudeaketaren funtsezko alderdi guztiak kontuan hartuta. 

PRAKTIKALDIA

Masterra mundu profesionalera zuzendua dago, eta hortaz praktikaldi bat egin behar da enpresa batean (480 ordu, 19 ECTS kreditu).

BCCk hitzarmenak ditu sinatuta hotel-kate nagusiekin. Gure ikasleen eta gradudunek profilak oso balorazio positiboa du, gastronomiaren inguruan duten ikuspegi berritzailea dela eta.

 

Irakasleak

Antolakuntzaren aldetik, Batzorde Tekniko batek, Programa Zuzendari batek, ikasgaien programaren modulu nagusi bakoitzeko aditu-koordinatzaile batek, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta arloko irakasle adituek osatuta dago Masterraren egitura.

Era berean, saio bakoitzean, gonbidatuak izango ditugu, erreferentziazko profesionalak, eta profesional horiek beren eskarmentua transmitituko diete ikasleei, ikasleekin batera talde txikitan jardunez.

Onenekin ikasiko duzu!

Matrik. / Laguntzak

MASTERRAREN PREZIOA

Masterraren prezioa 11.030 eurokoa da, eta zenbateko hori honela ordaindu beharko da:

    150 € hautagaitza aurkeztean (osorik itzuliko da hautagaia onartua ez bada).

     2.720 € onarpena baieztatzean, plaza gordetzeko kontzeptu modura.

    Gainontzeko zenbatekoa  2.720 €-ko hiru kuotetan.

FINANTZAKETA-AUKERAK

Basque Culinary Center-en, ikasten jarrai dezazun laguntzen dizugu, masterreko azken 3 kuotak (masterraren % 60a) 12 hilabetetan finantzatzeko aukera eskainiz.

Prozesua oso erraza da. Ezagutu Basque Culinary Centerreko ikaslea izateagatik Sabadell Consumer Finance S.A.U.-k eskaintzen dituen finantzaketa-baldintza bereziak.

Informazio gehiago HEMEN.

 

DIRU-LAGUNTZA AUKERAK

Diru-laguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Tripartita fundazioaren bidez:

 

IKASLEA ENPLEGAGARRITASUNEAN LAGUNTZEA

Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.

Era berean, egonaldiak iraun bitartean, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa- eta lan-bekak eskatzeko aukera izango dute, eta horrela, hainbat departamentutan lan egin dezakete: I+G, operazioak, kafetegia, etab.

 

Onarpena / Baldintzak

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.

Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.

*Hautagaiek urte osoan zehar aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, nahiz eta izena emateko epea apirilean zabalduko den.

1.- BEHIN-BEHINEKO IZEN EMATEA

Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute on line, eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:
 •   Curriculum Vitae-a
 •   Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa
 •   NAN edo pasaportearen fotokopia
 •   Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna.

2.- AUKERATZEKO PROZESUAREN FASEAK GAINDITZEA

1. fasea: Prestakuntza eta eskarmentua egiaztatzea
Honako hauek balioetsiko ditu ikasleak onartzeko batzordeak:  
 •   Prestakuntza Hotelen eta/edo gastronomiaren alorrean.
 •   Laneko esperientzia Hotelen eta/edo gastronomian.
Ostalaritzan eskarmenturik ez duten ekintzaileei dagokienez, honakoak balioetsiko dira:
 •   Prestakuntza
 •   Laneko esperientzia
2. fasea: Egiaztatzeko elkarrizketa (Skype bidez)
Curriculumean eskainitako datuak egiaztatzeko xedean, banakako elkarrizketa bana egingo da hautagai bakoitzarekin.
Elkarrizketa horretan, era berean, hautagaiaren egokitasuna balioetsiko da, haren motibazioaren eta ikasteko helburuen arabera.
3. fasea: Norberaren motibazioaren eta gaitasunen balorazioa  
Ikasleak aukeratzeko batzordeak prestakuntza prozesu hau arrakastaz gainditzeko motibazioa eta gaitasun pertsonalak balioetsiko ditu. Horretarako, aintzat hartuko du aurkeztutako motibazio gutuna.
Aukeratzeko prozesuaren 3 faseak amaitzean azken puntuazioa lortuko dute ikasleek. Puntu gehien bildu dituzten 20 ikasleak onartuko dira.

3.- PLAZAREN ERRESERBAREN ORDAINKETA

Gutxi gorabehera hilabeteko epean jakinaraziko zaio hautagaiari Masterra egiteko egokia den ala ez, eta onartua den ala erreserban geratzen den jakinaraziko zaio era berean.
Onartuei eskatuko zaie matrikula egiteko plazaren erreserbaren zenbatekoa ordaintzeko.
Garrantzitsuak dira kontu hauek:
 •   Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da zabalik. Gehienez ere 18 ikasle onartuko dira.
 •   Ikasleak atzerritarrak badira, behin plazaren erreserba ordaindu eta gero emango dira matrikularen egiaztagiria eta bisatua izapidetzeko beharrezkoak diren erraztasunak oro.

Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com  

Alojamientos

Culinary House
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

BESTE ALOJAMENDU AUKERAK


Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.

Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes

EGOITZA LAIKOAK

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
fachada
estudio
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.

BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN


Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Europar Batasuneko, Norvegiako, Suitzako, Liechtensteingo eta Islandiako ikasleei ez zaie bisarik eskatzen Espainian bizitzeko.


Nazioarteko gainerako ikasleek epe luzerako ikasketa-bisa eskatu behar dute, 180 egunetik gora Espainian bizitzeko baimena emango diena.


Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatuetan eskatu behar dute bisa. Garrantzitsua da beharrezko dokumentazioaren berri izatea, lehenbailehen prestatzen joateko; izan ere, bi hilabete arteko epea dute agintariek bisa-ematea jakinarazteko.


Donostiara iritsi ondoren, ikasleek hilabeteko epea dute atzerriko ikasleen txartela izapidetzeko Donostiako Atzerritarren Bulegoan. BCCko ikasleen bulegoak emango die ikasleei izapide horren berri.


Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.

Deportes
Deportes
Deportes

Bizi Kostuaren Info

Ondoren, Donostiako BIZI KOSTUARI buruzko informazioa emango dugu.

Entretenimentua

Garraioa

Hiri-barruko autobusen sarea erabiltzea da hirian batetik bestera joateko modurik onena. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori.


www.dbus.es web-orrian ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio guztia eskaintzen du. Gainera, bi tokiren arteko autobus-ibilbidea ikusi eta iraupena kalkulatzeko aukera ere ematen du.


Ikasleek hileko garraio-bonoak erabil ditzakete, autobusaren kostua merkatzeko.
 

Eguneroko erosketak

Ostatua

Egoitzak eta ikastetxe nagusiak ere badira Donostiako ostatu-eskaintzan. Mota horretako ostatua nahi izanez gero, erreserba lehenbailehen egitea komeni da.


Hirian diren egoitza batzuei buruzko informazioa biltzen duen dokumentua duzu honako hau:


Behera kargatu: Ostatua Donostian

 


Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
  • Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
donostia Donostia Turismok utzitako irudiak


BCC Students

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.


IKASTURTEA: 2025ko urtarrilak 15etik- maiatzak 31ra
PRAKTIKA ALDIA: 2025ko ekainatik irailera de astelehenetik ostegunera 15:15etatik 20:15etara (CEST)
20 ikasle
11.030 €
Basque Culinary Center
Catalogo

F&B ZUZENDARITZA Masterra interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Masterraren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia