Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

ABANGOARDIAKO SUKALDARITZA-TEKNIKAK

Ikastaro hau diseinatuta dago abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko ezagutzak ikuspegi berritzaile eta sortzailez eskura ditzazun. 

Ikastaroak 5 modulu ditu, baita laburpeneko amaierako proiektu bat ere, zuk egindako sorkuntzen berri eman dezazun.

SUKALDARITZA GARAIKIDEAREN TEKNIKA GUZTIAK IKASTARO BAKAR BATEAN! 

 

APROBETXATU: Erregistratu 2019/08/31 baino lehen eta 150 euroko inskripzio kuota aurreztuko duzu. (Eska ezazu zure kupoi deskotua hemen 'click' egiten)

Bideratua / Programa

Abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko ikastaroa sektoreko profesionalentzat da, betiere ezagutzak handitu eta beren burua espezializatu ez ezik, produktu eta teknika garaikideak aplikatuz nabarmendu ere egin nahi badute.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Espezializazio-ikastaroak 9 ECTS kreditu ditu, eta askotariko abangoardia-teknikez eta -produktuez osatutako ibilbide osoa.

Ikastaroak honako modulu hauek ditu:

Moduluak Gaia Orduak
M01 Abangoardiako Produktuak: Gelifikatzaileak, Loditzaileak, Emultsionatzaileak eta beste batzuk. 60
M02 Gazitzeko, Ketzeko, Marinatzeko eta Nixtamalizatzeko Aplikazio Garaikideak. 40
M03 Kriosukaldea: Nitrogeno Likidoa, Izotz lehorra eta beste batzuk. 30
M04 Presio sukaldea: Huts eta presio handiak. 30
M05 Ferrmentazioak. 40
M06 Laburpen-proiektua: Kreatibitatea Abangoardiako sukaldaritzan 25

Basque Culinary Center Gastronomia Zientzien fakultatearen titulazioa. 

 

Egutegia

    PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2019/09/24 - 2019/09/30 *

    IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2019/10/01- 2020/03/16  

    ASTEKO DEDIKAZIOA: 10-12 ordu  

    ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun Beharrezkoa den material guztia eguneko 24 orduetan eskuragarri izango da. 

 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

    Eduki garaikideak eta diziplinartekoak, zure egunerokoan aplikatu ahal izango dituzunak.  

    Ikus-entzunezko baliabideak, pauso guztiak argi eta garbi erakusten dituztenak.  

    Masterclass eta showcookinga, irakasle adituen eskutik.

    Zuzeneko eskolak, astean behin BCCko irakasle eta laguntzaileekin.  

    Askotariko jarduerak eta erronkak: ariketa interaktiboak, testa, praktikak bideoz ematea, foroak eta abarrak.  

    Tutorea, dinamizatzeko, motibatzeko eta feedback pertsonalizatua emateko.

    Ikaskideak, eztabaidatzeko ideiak emateko, ezagutza partekatzeko, inspirazioa hartzeko eta abar. 

     Etengabeko ebaluazioaren barruan egin behar diren zereginen asteko plangintza. 

Laburpen-proiektuak berariazko metodologia, ikaskuntza-plana eta ebaluazioa ditu, ikasleek beren sorkariak egin eta aurkez ditzaten.

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

   Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

   Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

   Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroaren prezioa 2.450 €-koa da (promozioa aplikatu gabe):

   150 € eskaera aurkeztean ( zenbateko osoa itzuliko da onartua izan ezean). Doako inskripzioa 31/08/2019 baino lehen.

    Zenbatekoaren %40, hau da, 920€, onartua izana baieztatuta, plaza erreserbatzeko.

    Zenbatekoaren gainerakoa, 1.380€, ikastaroa hasi baino lehenago.

DESKONTUA: Erregistratu 2019/08/31 baino lehen eta 150 euroko inskripzio kuota aurreztuko duzu.

 

Prezioaren barruan hau dago:

   Prestakuntza-ingurunean sartzea.

   Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

   Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

   Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

   Alumni zerbitzuan sartzea ikastaroa gainditu ondoren.

Prezioaren barruan ez dira hurrengoak barneratzen:

   Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

Ezinbestekoak

Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

    Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

    Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.

 

Ikastaro hau aurrez aurre ere egin daiteke

 

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com