Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

6+1 Arrazoi < Itzuli

Ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten profil profesionalentzako eskaintza modularra, ikuspegi guztiz aplikagarria duena..

Metodologia

EREDU PEDAGOGIKOA

Basque Culinary Centerreko online ikastaroak gastronomia-sektoreko profesionalei orientatuta daude, eta ikuspegi oso praktikoa dute.

Motibatzaileak dira, erronkez eta jarduerez osatuak, eta egunerokoak zuzenean aplikatzeko modukoak dira oso; gogoeta egitea eta ulertzea bultzatzen dute, eta ezagutza partekaturantz daude orientaturik.

Gure online prestakuntzaren zutabeak aurrez aurreko prestakuntzan dauden berak dira:

    Ikaslea prestakuntzaren erdigunean. 

    Gaitasunak garatzeko prestakuntza eredua.

    Learning by doing metodologia.

 

NOLA IKASTEN DA?

Basque Culinary Centerreko ikastaroetan, ikasteko honako baliabide eta dinamika hauek aurkituko dituzu:

  Kalitatezko edukiak, diziplinartekoak eta garaikideak. Zu bezalako profesionalentzat berariaz diseinaturik, ikasten jarrai dezazun, eta egunerokoan guztiz aplikagarriak.

  Ikus-entzunezko baliabideak: zer pauso eman behar dituzun argi eta garbi erakusten dute, bai eta teknikak nola egin eta abangoardiako produktuen portaera ere.  

  Masterclass eta showcookinga  prestakuntza-gai bakoitzeko irakasle aditu eta erreferenteen eskutik. Nahi adina aldiz ikusi ahal izango dituzu

  Zuzeneko eskolak astean behin BCCko irakasle eta laguntzaileekin, masterclass eta showcookingen edukiez hitz egiteko eta horietan sakontzeko.  Grabatuta geldituko dira, dagokizunean ikusi ahal izan ditzazun

  Askotariko jarduerak eta erronkak: ariketa interaktiboak, testa, entregak, foroak eta abar (errezetak egitea, teknikak bideoan grabatzea eta ikasleen aurkezpenak, besteak beste)

  Tutorea: dinamizatzen eta motibatzen du, eta jardueren eta praktiken feedback pertsonalizatua egiten du, emaitzarik onena lor dezazun. Zure aliatua izango da ikaskuntza-prozesu osoan

  Ingurune profesional bateko ikaskideak: haiekin eztabaidatu, ideiak eman, ezagutza elkarri ezagutarazi eta inspirazioa hartzeko aukera izango duzu... azken batean, networking gastronomikoa egingo duzu!

  Ikaskuntza-plana, ikastaroaren helburuak eta zure arrakasta erdiestea bermatuta egon dadin. Astero gidatuko zaitugu, heldu beharreko jarduerak eta baliabideak egituratuz.

  Etengabeko ebaluazio-sistema, hau da, ez da azterketarik edo amaierako probarik egin beharko, ikaskuntza-planeko jarduerak eginez gaindituko da ikastaroa.

 

Ezinbestekoak

Basque Culinary Centerreko online ikastaroek honako baldintza hauek dituzte:

Tipo Requisito
Instalazioak eta materiala

Sukaldeko kurtsoetan, ahal bada sukalde profesionala

Bartender eta Cocetleriako kurtsoetan, ahal bada, coctelak egiteko toki profesionala

Ikastaroko tresnen eta produktuen zerrenda
Teknikoak Mugikorra edo tableta (testu-prozesadorea eta kalkulu-orria, nabigatzaile eguneratua, baita gutxienez 3Gko Interneteko konexioa ere)
Ordenagailua (testu-prozesadorea eta kalkulu-orriak, nabigatzaile eguneratua eta banda zabaleko Interneteko konexioa)
Grabaziorako tripodea (gomendatzen da)
Gaitasunak Gaitasun digitalak
Ikaskuntza kudeatzeko gaitasunak

 

FAQ

Basque Culinary Centerreko online ikastaroak guztiz online al dira?

Bai, online ikastaro bat egiten baduzu ez zara inola ere joan beharko Basque Culinary Centerren ikastegira. Prozesu osoa, matrikulatik ebaluazio eta ziurtagirira arte Interneten egin ahal izango duzu.

Osatu al dezaket espezializazio bat ikastaro modularrak eginez?

Espezializazio-ikastaro bateko ikastaro modular guztiak, proiektua barne, egiten badituzu, haren ibilbidea osatuko duzu eta ziurtagiria eskuratuko. Espezializazio-titulua lortzeko egin beharreko moduluak gehienez ere 3 urteko epean egin behar dira.

Espezializazio-ikastaroa zuzenean egiten baduzu, tokia bermatuta edukiko duzu ikastaro modular guztietan, eta ikastaroa % 25 merkeagoa izango da.

Ikastaroen zenbat edizio daude urtean?

Ikastaro bakoitzaren bi edizio egiten dira urtean: bat otsail-martxotik aurrera eta bestea irail-urritik aurrera.

Nola egiten da matrikula?

Matrikula izena online emateko formularioa betez egiten da. Ikastaro guztien webgunean dago eskuragarri. Izena online emateko formulario horrek matrikulazioa eta erosketa egiteko sistemara bideratuko zaitu. Zer pauso eman behar duzun jakinaraziko dizugu sistema horretan.

Zein dira erosteko baldintzak eta itzulketei buruzko politika?

Izena emateko prozesuan Basque Culinary Centerren ikastaroen eta masterren politika ekonomikoaren berri jasoko duzu. Dokumentazio horretan online ikastaroetarako baldintza guztiak ere badaude ezarrita. Gainera, ikastaroa hasi baino lehen, online ikastaroei aplikatuko zaizkien arau akademikoak igorriko zaizkio ikasleari.

Oso teknologia zaila al da?

Betekizun teknologikoen zerrenda argitaratuta dago eta gutxi batzuk baino ez direla ikus dezakezu. Izan ere, horrelakoa da gure teknologia: erraza.

Gure plataformak bideo-tresna oso ahaltsua du, guztia intuizioz eta erraz egin ahal izan dezagun. Konplikaziorik gabe!

Edonondik egin ahal izango al dut ikastaroa?

Edukiak ordenagailutik, tabletatik eta mugikorretik eskuratu ahal izango dituzu aplikazio baten bitartez. Jarduerak egiteko, halere, ordenagailua erabiltzea aholkatzen dizugu.

Horrenbestez, zure etxean, lantokian, garraiobide publikoetan... ikasi ahal izango duzu. Internet eta gailua non, han izango duzu ikasteko aukera!

Edonoiz egin ahal izango al dut ikastaroa?

Ikastaroek ikaskuntza-plana dute, egutegi finkatua eta asteroko entregak zehaztuta. Hortaz, zure plangintza egin dezakezu, aste horren barruan, nahi duzunean, baliabideak ikusteko eta jarduerak egiteko. Zuzeneko eskola da salbuespena, ordutegi eta egun zehatza baitu; grabatuta geldituko da, halere, nahi duzunean ikus dezazun.

Zer gertatzen da ikastaroaren zerrendako material edo produkturen bat lortzerik ez badut?

Lehenik eta behin, ikastaroetan, produktuen zerrenda bat edukiko duzu beti, eta batzuk izango dituzu aukeran. Bigarrenik, ikastaroko produktuen eta tresnen zerrendetan hiru motatakoak daudela ikusiko duzu: ezinbestekoak, gomendatuak eta gehigarriak. Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto, baina gutxi ere aski da!

Zer da 0 modulua?

0 modulua ikastaroko plataforma eta metodologia ikasteko modulu bat da; nahitaezkoa da BCCko online ikastaro bat lehendabizikoz egiten duten ikasleentzat. Ikastaroa hasi baino astebete lehenago, gutxi gorabehera, plataformarako sarbidea irekitzen da eta 0 modulua irakatsi; haren helburua ondoren ikastaroa berme guztiekin egin ahal izatea da.

Ikastaroetan, teoria asko al dago?

Ikastaroan garrantzitsua da testu eta argazkietan oinarritutako azalpen-atala; ikasle bakoitzak edukietan zer mailatan sakondu nahi duen erabakitzeko diseinatuta daude. Jarduera praktikoak ere egingo dira, eta teorikoek baino garrantzi handiagoa izango dute gehienetan, ikaskuntza esperientzia atsegina eta dibertigarria izan dadin.

Zertan datza atal praktikoa?

Funtsean, teknikak egin eta grabatzea, platerak kozinatu eta haien argazkiak egitea, geure errezetak irudikatu eta sortzea, platerak bideoz aurkeztea... Eta horrekin batera tutorearen feedback interaktibo eta azkarra ere jasoko duzu, hobetzea zalantzarik gabe ahalbidetuko dizuna.

Nola ebaluatzen da?

Bi ikastaro modularretan (edo moduluak) etengabeko eboluzioa dago ikaskuntza-planeko jarduerak, aurkeztu ondoren, zuzenduz. Jardueren ebaluazioak haztapena dute, eta nota zuzenean ateratzen da haztapen hori aplikatuz. Zure bilakaeraren jarraipena egin ahal izango duzu plataformako zure kontuari esker.

Espezializazio-ikastaroan, ikastaroko modulu guztien notetan, baita laburpen-proiektuko moduluarenean ere, oinarrituko gara amaierako nota zehazteko. Moduluen garrantzia kalkulatzeko, horietako bakoitzeko irakastorduak hartzen dira kontuan.

Zer gertatuko da ezin baditut jarduerak aurreikusitako denboran entregatu?

Basque Culinary Centerren online ikastaroek asteko jarduera-plan bat dute, beraz, ikasleak astero entregatu behar ditu aurreikusitako jarduerak. Aste batean ezin badu jarduera bat edo batzuk entregatu, ikastaro horren aurreikusitako azken entregaren datan egin dezake. Hasiera batean aurreikusitako dataren ondoren egindako entregek penalizazio bat izango dute notan.

Foroetan parte hartzeko edo taldean egiteko jardueretan, ez da atzerapenik onartuko, gelako dinamikari eragiten baitio.

Nolakoa izango da ziurtapena?

Ikastaroa gainditzean, Basque Culinary Centerren online ziurtapena emango da; paperezko ziurtapen baten balio bera du.

Zein da ikastaroko tutorearen eginkizuna?

Tutorea Basque Culinary Centerreko irakasle bat da. Programa oso ongi ezagutzen du, irakasle adituak eta gonbidatuak koordinatzen ditu eta lagundu egiten zaitu prozesu osoan. Edukiari buruz dituzun iradokizun, zalantza eta galdera guztiak bidali ahal izango dizkiozu, azkar batean erantzungo dizu eta. Tutorea zure aliatua da!

Zer gertatzen da laguntza behar badut lan-ordutegitik kanpo?

Kanpusean etengabeko laguntza-zerbitzu teknikoa duzu, urte osoan eta egun osoz zabalik; hara bideratu ahal izango dituzu plataformari buruzko galdera teknikoak. Hauek dira kanal irekiak: zuzeneko txata, telefonoa (doan, Espainiatik) eta ticket bat jartzeko aukera. Berehala erantzungo dizue!

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

KONTAKTATU, ENTZUTEN ZAITUGU!

  cursosonline@bculinary.com 

+34 683 395 126

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com