Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Presio Sukaldaritza: Hutsa eta Presio Altuak


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

PRESIO-SUKALDARITZA: HUTSA ETA PRESIO ALTUAK

Matrikula irekia. Plaza kopuru mugatua.

Ikastaro honetan, hutseko eta presio altuko sukaldaritza ezagutuko duzu, prozesuak elaborazio berrietan aplikatzeko.

ERABILI TEKNIKAK ETA MAKINAK, ETA LORTU ZAPORE ETA TESTURA EZINEZKOAK!

 

 

Bideratua / Programa

Ikastaro hau sektoreko profesionalei zuzenduta dago, hain zuzen ere, gehiago jakin, espezializatu eta hutsa, presio altuak eta baxuak aplikatuz beren buruak bereizi nahi dituztenei.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:

  1. Presio-sukaldaritzaren hastapenak.

  2. Presio-makinekin egostea abangoardian. Sailkapenak eta erabiltzeko moduak. 

    • Presio altuan egostea.

    • Presio baxuan egostea.

    • Presio kontrolatuan egostea.

    • GastroVaca.

    • Eltze espresa.

    • Ocoo

  3. Hutseko sukaldaritza garaikidea. Nola kozinatu aplikazio esanguratsuak hutsean. Nola erabili makinak.

    • Hutseko destilagailua.

    • Maria bainu termostatiko kontrolatua.

    • Huts-makina.

    • Liofilizagailua.

    • Konbekzio-labea.

    • Gastrovaca.

  4. Presio- eta huts-sukaldaritza erabiltzean izan daitezkeen eragozpenak eta arazoak

Gainera, ikastaroan ikasleak ikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko moduko elaborazio berritzaileak sormenez egiteko aukera bikaina.

Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.

Egutegia

 •   PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2023/12/22

 •   IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2024/01/09 - 2024/01/29

 •   ASTEKO DEDIKAZIOA: 10-12 ordu

 •   ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

* Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun. 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

 •  Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

 •  Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

 •  Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroak 360 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da. 

Prezioaren barruan hau dago:

 •  Prestakuntza-ingurunean sartzea.

 •  Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

 •  Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

 •  Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

Prezioaren barruan hau ez dago:

 •  Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

 

Ezinbestekoak

Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

 •   Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

 •   Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.

 

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Kolaboratzailea

Arcos
Desarrollado por: GureMedia