Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

Izan zaitez profesional guztiz kualifikatua gastronomiaren eta elikaduraren alorrean ikerketa eta berrikuntza zientifikoen eta teknologikoen inguruan lan egiteko.

Etengabe hazten ari da gastronomiaren, elikaduraren eta sukaldaritzaren sektorea eta ikerketa tresna baliagarriak ezagutzen eta aplikatzen dituzten profesionalak behar ditu bere alderdi guztietan aurrera egin ahal izateko.

Unibertsitate Master honetan, gastronomia, ostalaritza eta elikadura sektoreari zuzendutako ikerketa espezialitateko lehen Master ofiziala izanik, gastronomiaren sektorean ikertzeko metodologiak ezagutuko dituzu eta haiek aplikatzen ikasiko duzu, negozio proposamen berritzaileak garatu ahal izateko diziplina anitzeko taldeak kudeatuz. Ezagutza aurreratuak eskuratuko dituzu, zientzia-teknologia oinarri egokiarekin produktu eta zerbitzu berriak garatzeko. Merkatua hobeto ezagutuko duzu eta negozio eredu berriak identifikatuko dituzu. Master honek irakaskuntzarako eta doktoretza ikasketetarako ateak zabalduko dizkizu halaber.

Zeure etorkizun profesionala produktu eta zerbitzu berrien ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean garatzeko nahiz irakaskuntzan jarduteko eta doktoretza ikasketak egiteko sarbidea duzu Master hau.

90 kreditu, Master amaierako proiektua barne enpresa batean, teknologia zentro batean edo unibertsitate bateko I+G unitatean, atzerrian egiteko aukerarekin.

Nazio eta nazioarte mailan erreferentziako irakasleak eta gonbidatuak, tituluaren alor desberdinetan irakaskuntza eta lanbide esperientzia handia dituenak.

• Iraupena: 90 kreditu. 2.250 ordu.
• 18 hilabete prestakuntza
• Izen ematea zabalik abenduaren 1ean!
• 2018ko urrian hasiko da masterraren hurrengo edizioa.
• Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com 

 

10+1 arrazoi

MASTER HAU ZERGATIK EGIN.

Gastronomiaren sektorean ikertzeko metodologiak ezagutuko dituzu eta haiek aplikatzen ikasiko duzu, negozio proposamen berritzaileak garatu ahal izateko.

Ezagutza aurreratuak eskuratuko dituzu, gastronomiaren eta elikaduraren sektorean produktu berriak garatzeko.

Gastronomian aplikatzeko zientzia-teknologia jakintza oinarri handia eskuratuko duzu, proposamen koherenteak eta iraunkorrak sortu ahal izateko.

Elikaduraren alorrean gaur egun dauden joerak ezagutuko dituzu, gastronomiaren, elikaduraren eta sukaldaritzaren sektorean ikerketa eta berrkuntza kudeatzeko.

Platerak eta menuak diseinatzen ikasiko duzu, alderdi sentsorialak eta estetikoak ezagutuz, eta baita dituzten nutrizio balioak ere.

 

Lehen mailako unibertsitateetako eta erakundeetako irakasle aditu hoberenengandik ikasiko duzu.

Nazio nahiz nazioarte mailan erreferentzia diren jatetxeetan, ikerketa zentroetan eta industrietan egingo duzu Master amaierako lana.

Teknologia zentroak, elikagaien industriako enpresetako I+G unitateak eta goi mailako sukaldaritzako jatetxeetako I+G taldeak ezagutuko dituzu.

Gastronomia biltzarretara joango zara eta biziki parte hartuko duzu Culinary Action bezalako Ekintzailetza ekimenetan eta negozio berrien sorreran.

Basque Culinary Center Espainian dagoen Gastronomia Zientzien Fakultate bakarreko kide izango zara, munduko chef ezagunenen aintzatespena eta laguntza duena.

Gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko profesional batek behar duen prestakuntza osoa eskuratuko duzu, eta negozio aukera berriak identifikatuko dituzu.

Bideratua / Programa

NORENTZAT

Produktu berriak garatzeko ikerketa bokazioa, eta gastronomiaren, elikaduraren eta sukaldaritzaren sektorearekin loturiko guztian interesa duten unibertsitate gradudunentzat eta lizentziatuentzat da Master hau.

Hainbat diziplinatako unibertsitate gradudunek eta lizentziatuek egin ahal izango dute, honako hauetakoak esate baterako:

Gastronomia, Nutrizioa, Elikagaien teknologia, Elikagai Prozesuen eta Produktuen berrikutza, Biokimika*, Farmazia*, Biologia*, Kimika*, Ingurumen zientziak*, Antropologia*, Soziologia Aplikatua*, Bioteknologia*, eta Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza*.

*Prestakuntza osagarria jasoko dute zenbait arlo espezifikotan.

HIZKUNTZA BETEBEHARRAK:

Masterra gaztelaniaz eta ingelesez emango da, eta horrenbestez, B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatu beharko dute ikasleek eta, ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek, ingeleseko mailaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa egiaztatu beharko dute.

IKASKETA PLANA

Masterreko ikasketa planak gaitasun globalak emango dizkio ikasleari eta osagarri gisa kanpoko praktikaldi bat; hartan egingo dute Master amaierako lana.

1º IKASTURTEA 60 ECTS INFORMAZIOA DESCARGATU
1º Seihilekoa 30  
 Produktuen eta Zerbitzuen Diseinua 6
 Gastronomiako Ikerketa Metodologia 6
 I+G-ri Aplikatutako Estatistika 6
 Negozio Eredu Berriak HORECA Sektorean 6
 Zentzumen Pertzepzioa 6
2º Seihilekoa 30  
 Gastronomiako Proiektuen Kudeaketa 6
 Enpresa Kudeaketarako Eredu Berrien Garapena 6
 Jakien eta Menuen Diseinua eta Arkitektura 6
 Gastronomiako Joeren Eragin Soziokulturalak 6
 Ezagutza Eskualdatzea 6
2º IKASTURTEA 30 ECTS INFORMAZIOA DESCARGATU
3º Seihilekoa 30  
 Praktikak Enpresetan 15
 Master Amaierako Lana 15

MASTERREKO GAIAK

 Oinarri Zientifiko Aplikatuak 18 ECTS
 Produktuen eta Zerbitzuen Diseinua 24 ECTS
 Ikerketaren eta Berrikuntzaren Kudeaketa 12 ECTS
 Soziologia Gastronomikoa 6 ECTS
 Praktikak Enpresetan 15 ECTS
 Master Amaierako Lana 15 ECTS

MASTER AMAIERAKO LANA

Masterraren bigarren urtean, ikasleak Master amaierako lana egingo du gutxienez 5 hilabetez (30 ECTS) enpresa batean, teknologia zentro batean edo unibertsitate bateko I+G unitate batean, Fakultateko irakasleen nahiz enpresako tutoreen laguntzarekin eta zuzendaritzarekin. Praktikaldi horretan lehen mailako gastronomia eta elikadura errealitatea ezagutzeko eta lantzeko aukera izango du ikasleak, egiazko proiektuak garatuz.

 

Egutegia

1. MAILA:

Aurrez aurreko prestakuntza Basque Culinary Centerren

2018ko urriaren 1etatik 2019ko ekainaren 28a arte.

2. MAILA:

Master amaierako lana enpresa edo unibertsitate batean. Ikaslearen jaioterrian egon daiteke hura.

2019ko Irailatik - 2020 urtarrilara

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera goizez.

MATRIKULA: Plazak bukatu arte zabalik egongo da matrikula epea.

Programaren barnean sartua dago ondoko ekitaldi hauetan parte hartzea:

    San Sebastián Gastronomika 2018

    Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa

 

Metodología

Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza ereduan oinarritua, Basque Culinary Centerren ereduan ikaslea eta haren prestakutza pertsonal, sozial eta profesionala dira protagonista nagusiak. Eredu bereziki praktikoa da, gaitasunetan oinarritua.

Nola ikasten da Basque Culinary Centerren?

    Eginez ikasten da

    Taldean lan eginez

    Egiazko proiektua eginez eta zuzenduz

    Ekintzailetza bultzatuz

    Autonomia eta erabakiak hartzea bultzatuz

 

Irakasleak

Tituluaren jakintza alorretan: ikerketa eta berrikuntza, estrategia, produktuaren -zerbitzuaren diseinua eta garapena, gastronomiaren kudeaketa eta soziologia, irakaskuntza eta lanbide esperientzia handia duten irakasle-doktoreek osaturiko irakaskuntza taldea du programa honek.

Honako hauek osatzen dute antolakuntza egitura: 

Masterreko koordintzailea:

  • Juan Carlos Arboleya

    Biokimika Fisikoan doktorea (East Anglia Unibertsitatea. Norwich, Ingalaterra) eta Ingalaterrako Institute of Food Research BBSRCn ikerlaria. AZTI-Tecnalia Elikadura Ikerkuntza Zentro Teknologikoan, Mikroegituren Karakterizatze eta Diseinu Laborategiko arduraduna izan da. Gaur egun, BCCko Gastronomia Zientzien Masterreko Koordinatzaile Teknikoa, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko Elikagaien Industria ibilbideko Koordinatzailea eta BCC Innovation-eko Zentzumenen Pertzepzio eta Kontsumitzailearen Lehentasunak espezialitateko Koordinatzailea da. Honetaz gain, Elsevier argitaletxeko International Journal of Gastronomy and Food Sciences aldizkariko argitaratzaileen buru da.

Masterreko Batzorde Teknikoa

Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Ikerketa Zentroko Irakaskuntza taldea:

  • Elena Urdaneta

    BCC Innovation-eko zuzendaria da. Farmazian doktorea da eta doktoratu ondoren egonaldia egin zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angeles eta Irvine-en. Ortiz de Landázuri Saria lortu zuen elikadura eta heste-fisiologiaren inguruko ikerketa proiektu bati esker. Hainbat proiekturen ikertzaile nagusia eta SIforAGE-eko zientzia koordinatzailea da.

  • Iñaki Alava

    Biokimikan doktorea da eta Bioteknologiaren inguruko proiektuetan esperientzi zabala dauka. Inasmet-en 10 urte baino gehiago egin ditu lan eta 3 doktorego-tesi zuzendu ditu. 4 proiektuetako ikertzaile nagusia izan zen eta Gipuzkoa Brain Research ekimena koordinatu du. 2011tik irasle eta ikertzaile bezala egiten du lan Basque Culinary Center-en  zientzia eta sukaldaritza gaietan.

  • Xavier Allirot

    Pertsonen Elikaduran doktorea. BCCko ikertzailea da 2013tik eta elikaduraren portaeraren inguruan ikertzen du. Nazioarteko proiektuetan egin du portaera, zentzumen, psikologia eta fisiología tekniketan. Gaur egun, sukaldaritzak haurren elikadura ohituretan duen eraginaren inguruan ikertzen ari da.

Lehen mailako unibertsitateetako eta erakundeetako irakasle adituak:

  • Turkuko Unibertsitatea

    (Finlandia)

    Anu Hopia

    Turkuko Unibertsitateko Functional Food Forum-eko Diseinu eta Elikagaien produktu berrien garapenaren taldeko zuzendaria da. Talde honetan, sukaldaritza esperiantzian inguruak duen eragina aztertzen dute. Momentu oro elkarlanean dago elikagaien industriarekin eta gastronomia munduarekin, eta horrela, bere produktuen garapenean oso interesgarria den triangulu bat sortzea lortzen du. Adibide gisa, musika, kolorea eta emozioak konbinatzen egiten dituen azterketak daude.

  • Wageningengo Unibertsitatea

    (Holanda)

    Betina Piqueras-Fiszman

    Betina Piqueras-Fiszman gaur egun, Wageningen Unibertsitateko Marketin eta Kontsumitzailearen Portaera Taldeko irakaslea da. Honetaz gain, urte askotan zehar Oxford Unibertsitateko (Erresuma Batua) Charles Spence taldean parte hartu du.

  • Sorbonneko Unibertsitatea

    (Frantzia)

    Christophe Lavelle

    CNRS-ko (Centro Nacional para la Investigación Científica) ikertzailea da eta Sorbonako unibertsitateaz (Paris, Frantzia) klaseak emateaz gain, beste unibertsitate desberdinetan ere ematen ditu. Herbe This-en laguntzailea da (Gastronomia molekular terminoaren aita).

  • Kopenhageko Unibertsitatea

    (Dinamarka)

    Jorge Ruiz

    Kopenhageko unibertsitateko elikadura zientzien sailean katedraduna. Erice-n (Sizilia) gastronomia molekuarraren inguruko bileretan parte hartu zuen 1999 eta 2002 urteetan eta honen ondoren, zientzia eta sukaldaritza arloan lan egiten duten talde europearretan parte hartu du. Arlo honetan, sukaldaritza prozesuen ikerketa zientifikoen inguruko proiektuak garatu ditu eta goi mailako jatetxeetako sukaldariekin lan egin du. Zientzia eta gastronomiari zuzendutako “INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía)” Espainiako ikerketa taldeen sareko koordinatzailea izan da.

  • Portugalgo Unibertsitate Katolikoa

    (Portugal)

    Ana Costa

    Elikadura, elikagaiek teknologia eta bioteknologian doktorea. Kontsumitzaileek erosketako momentuak kanpo informazioak barnekoaren aurka duen pisua aztertzen du. Hau da, nola inguruko pistek (produktuaren ezaugarriak, aukerak, produktuen antolaketa, salmenta puntuko informazioa) eta gizartearen eraginak (ohiturak, balore kulturalak, ahoz-ahokoa) kontsumitzaileen aurreko pentsamenduen efektua mugatu dezaketen (ideiak, jarrera eta gustuak), eta  norberaren helburu eta egitasmoak ere.

  • Nafarroako Unibertsitatea

    (Espainia)

    Juan Jose Goñi

    Ingenieritzan doktorea. Eremu hauetan aholkularia da: enpresa, gizarte, hezkuntza, osasun eta bereziki zerbitzu berrikuntzarako eredu eta sistemen ezarpenean. Kudeaketa berrikuntzaren inguruko proiektuak zuzentzen ditu konpetentzien antolakuntzan, balore bidezko kudeaketan, ezagutza eta elkarlaneko aktibatze tekniken ezarpoenean, eta erakundeen funtzionamentuaren hobekuntzan. Mondragon Unibertsitatean, EHU-UPVn eta Universidad de Navarran irakasle elkartu bezala egin du lan.

  • Valentziako Unibertsitate Publikoa

    (Espainia)

    Purificación García Segovia

    Zientzia eta Elikagaien Teknologian doktorea. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Elikadura eta Talde Handientzako Otorduen taldeko irakaslea da. Komunitate Elikadurara aplikatutako teknologia berriekin lotuta dauekn ikerkuntza esparruetan ibilitzen da. Adibidez, hutseko egosketa eta frijiketen inguruan hainbat publikazio eta doktorego-tesi aurkeztu ditu Gastrovac-en garapenaz gain. Gastrovac, gaur egun mundo osoko jatetxeetako sukaldeetan aurkitu dezakegun hutseko egosketa ekipamendua da. Journal Culinary Science and Technology aldizkariko zientzia eta sukaldaritza saileko argitaratzailea da eta Sociedad Española de Nutrición Comunitaria-ko kidea da.

    • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    • Tecnalia

  • Luis Huete

     

    Enpresa Kudeaketan Doktore eta unibertsitate ezagunetan irakasle. International Academy Management-eko errektore-ordea da eta Epikurean Hospitality (Tailandia) eta Altia Consultores (Espainia) enpresetako Administrazio Kontseiluetako kide da. Honetaz gain, Delaware-eko (Espainia) Aholku Batzordean parte hartzen du eta NMAC Arte Garaikidearen Fundazioko patronatuko kidea da. Espainiako management panoramaren inguruko hamar erreferentziazko liburu idatzi digu eta negozioen prentsako ohiko idazlea ere da. Hainbat kontseilari delegatuekin lan egin du sektore desberdinetako goi-mailako erakundeen egitura eta eraldaketa proiektuak zehazteko.

  • CSIC- CIAL

    Marta Miguel

    Izen handiko zientzialaria da eta ikerkuntzaren zati bat Mario Sandoval chefarekin egiten du. Horrela, testura berriak sortzea lortu du arraultzen proteina hidralizatuen bitartez eta lan hauek Madrid Fusión-eko azkeneko edizioetan aurkeztu ditu. CSIC-ek gizartera aplikatutako zientzia eta berrikuntza eredu gisa aurkeztu izan ditu. Berriki, “Bioactive Gastronomy” izeneko ikerkuntza taldea sortu du.

  • Tastelab

    Maruxa García Quiroga

    Zentzumen analisian doktorea (Universidad de Santiago de Compostela). Zentzumen ikerketan eta kontsumitzailearen pertzepzioan aditua da eta esperientzia zabala du analisi eta zentzumen pertzepzioen inguruko proiektuen irakaskuntza eta ikerkuntzan. Elikadura industria eta gastronomia sektoreko enpresekin zuzeneko elkarlana egiten du.

Nazio eta nazioarteko mailan erreferentziako gonbidatuak

Proiektuaren eta praktiken tutoreak

Ikasleen bulegoa

 

Matrik. / Laguntzak

Masterraren kostua guztira:

    9.200€ lehen ikasturtea

    3.050€ bigarren ikasturtea

Eta honako era honetan ordainduko dira:

    1.000€ ikaslearen onarpena baieztatzean, plaza gordetzeko.

    Gainerakoa zatika ordaindu ahal izango da hileko kuoten bidez.

*Zenbateko horrek aldaketaren bat izan dezake hurrengo edizioari begira.

Prezioan honako hau sartzen da:

    Material akademikoa

    Prestakuntza bisitak

    Saioak gonbidatuekin Masterrean

FINANTZATZEKO AUKERAK

Ikastegiak finantzaketa akordio bereziak ditu hainbat finantza erakunderekin (gehieneko finantzaketa aukera 6 urtekoa).

HOBARI AUKERAK 

Hobaria eskura daiteke (zati bat edo guztia) Tripartita Fundazioaren bidez:

MAISUTZETARAKO BEKAK ETA LAGUNTZAK 

Kontuan izanik titulazio ofiziala dela, legez Espainian bizi diren ikasleek aurkez daitezke beka edo laguntza publikoen deialdietara. Era berean, nazioarteko ikasleek finantzazioa eta bekak eskuratu ahal izango dituzte ikasketak atzerrian egitea bultzatzen duten beren jatorrizko herrialdeetako instituzioetatik.  

ERASMUS+ BEKAK

Ikasleek Erasmus+ programa barruan dagoen nazioarteko higikortasunerakobeka eska dezakete Europan praktikak egiteko.

IKASLEARI ENPLEGUA AURKITZEKO LAGUNTZA 

Ikasten ari den bitartean edo ikasketak amaitu ondoren ikasleari enplegua aurkitzen laguntzeko, fakultatera iristen diren lan eskaintzen informazioa jasoko dute Master honetako ikasleek.

Era berean, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan beketara aurkeztu ahal izango dira eta sail desberdinetan: I+G, jarduerak, kafetegia eta abar, zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte ikasleek. 

 

Onarpena / Baldintzak

Basque Culinary Centerrek duen onarpen sistemaren helburua da gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz hau arrakastaz gainditzeko beharrezko ikasketa maila eta gaitasun pertsonala dituztela bermatzea.

Onarpen Batzordea arduratuko da onartutako hautagaiak aukeratzeaz.

1 Izena ematea

Interesa duten ikasleek online eman beharko dute izena. NAN/NIEren edo pasaportearen kopia igo behar da izen ematea baliozkoa izan dadin.

2 Dokumentazioa bidaltzea

Izena online emateaz gainera, ikasleek honako dokumentazio hau bidali beharko dute eskaneatua masteruni@bculinary.com helbidera:

DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA:
GRADU EDO LIZENTZIA BATEKO AZKEN URTEAN ARI DIRENEK:
    Ikasketa espedientea, ordura arte lortutako kalifikazio guztiak erakuktsiko dituena.
ESPAINIAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
    Tituluaren fotokopia konpultsatua edo unibertsitateak emandako ziurtagiria, ikasketak amaituak daudela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNEKO ESTATU KIDE BATEAN, NORVEGIAN, ISLANDIAN, LIECHTENSTEINEN ETA SUITZAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
    TGE (Tituluaren Gehigarri Europarra), edo bestela
    Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena.
EUROPAR BATASUNETIK, NORVEGIATIK, ISLANDIATIK, LIECHTENSTEINETIK ETA SUITZATIK KANPOKO ESTATU BATEAN LEHENAGO EGINDAKO UNIBERTSITATE IKASKETAK DITUZTEN IKASLEEK:
    Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, ikasleak Master ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duena. Bide diplomatikoz legeztatu beharko da egiaztapen hori.
HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTATZEA:
    Ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute B2 ingeles maila edo handiagoa dutela (hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua (EEMB))
    Ama hizkuntza gaztelania ez duten ikasleek B2 ingeles maila edo handiagoa egiaztatzeaz gainera, DELE B2 gaztelania maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Aurreko dokumentazioaz gainera, honako hauek bidali beharko dituzte ikasle guztiek:
    CV gaztelaniaz edo ingelesez
    Prestakuntza programa gaztelaniaz edo ingelesez egiteko motibazio gutuna.
Elkarrizketa pertsonala (Skype bidez) 
Hautagaiei elkarrizketa pertsonala egin ahal izango zaie, duen motibazioaren eta ikaskuntza helburuen arabera hautagaia egokia den baloratzeko.

3 Plaza erreserba ordaintzea

Onartutakoei 1.000€ ordaintzeko eskatuko zaie plaza gorde ahal izateko.
Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea:
    Plazak bukatu arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. 20 ikasle onartuko dira gehienez.
    Atzerriko ikasleen kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisatua tramitatzeko beharreko erraztasun guztiak emango dira plaza erreserba ordaindutakoan.

 

Informazio gehiago nahi baduzu: masteruni@bculinary.com  

 

Permanencia

NORMATIVA DE PERMANENCIA EN EL MÁSTER:

La normativa de permanencia de la titulación se fundamenta en dos aspectos: la asistencia del aumno a las clases y su participación en el proceso de enseñanza-aprendizaje y los resultados académicos:

    Asistencia del alumno a las classe y participación en el proceso de enseñanza-aprendizaje: La falta injustificada de asistneica a clase por parte de algún alumno, de forma reiterada o por espacios de tiempo prolongados, debido a su interferencia en su ritmo formativo e incluso en el de sus compañeros, podrá ser motivo suficiente por sí solo para exigírsele la repetición de la asignatura (o varias asignaturas comprendidas en el semestre); o incluso el abandono de los estudios.

    Resultados académicos: Baja forzosa por no adquirir las competencias de un curso tras haberlo cursado tres veces.

calidad

SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, BCC-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

VERIFICA

Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

MONITOR

Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

Jarraipen Adierazleak     

2016-2017

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduan matrikulatuako ikasle berriak (zk)

12

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduaren graduatze-tasa

-

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduaren uzte-tasa

0,00

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduaren eraginkortasun-tasa

%100,00

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko ikasleen asebetetze maila

7,21

Grastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko ikasleen Gradu Amaierako Lanei buruz enpresen asetasun maila

-

DOCENTIA

Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

 

1.maila: 2018ko urriaren 8etatik 2019ko ekainaren 28a arte
2.maila: Iraila - urtarrila
Astelehenetik ostiralera
20 ikasle
9.200€ lehenengo kurtxoa 3.050€ bigarren kurtsoa
Basque Culinary Center
Catalogo

GASTRONOMIA ZIENTZIAK MASTERRA egitea interesatzen zaizu?

Sartu hemen zure helbide elektronikoa eta izena eta PDF bat bidaliko dizugu GASTRONOMIA ZIENTZIAK MASTERRARI buruzko informazio garrantzitsuenarekin
Bidali
Desarrollado por: www.dedomultimedia.com