2027-2028 ikasturteko matrikularen prezioa 11.903 €-koa da ikasturte bakoitzeko.
Ordainketa modua:
- Plazaren erreserba: 1.000 €, Graduko onarpenaren jakinarazpena jaso eta 7 egunen barruan ordaintzekoa.
- Matrikula: 1.700 €*, matrikulazioa egiteko unean ordaintzekoa.
- Gainerako zenbatekoa, bi ordainketa-aukerarekin:
- Ordainketa bakarra irailean: 9.201,96 €.
- 968,44 €-ko 10 hileko kuotatan ordaintzea, zatikako ordainketagatik % 4,5eko gehigarria barne.
*10 hileko kuotatan ordaintzea aukeratuz gero, matrikulazioa egiteko unean ordaindu beharreko zenbatekoa 1.709,01 € izango da.
Matrikularen barruan daude:
- Ikasmateriala
- Lanerako jantziak (lehenengo matrikula)
- Sukaldeko ekipamendua
- Norbere erabilerarako armairua
- Fakultatean antolatzen diren curriculumetik kanpoko konferentzia-ziklo eta mintegietarako parte hartzea
- Learning journey-ak
- Curriculum barruko eta curriculumetik kanpoko praktiken kudeaketa
Informazio osagarria:
- Urtero 112 ikasle berri onartzen dira.
- Ikaslea burutuko duen ikasturkeko kreditu guztietan matrikulatu beharko da (aurreko ikasketetan edo lan esperientzian aitortutako kredituak ez dira barne sartzen).
- Gradua jardunaldi partzialetan egiteko aukera ez da onartzen.
- Zuzenezko hezkuntza eredua da.