Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Sukaldaritzako Teknikak eta Sormena Baratzetik

Egin ezazu bat gorantz ari den joera honekin; nazioarte mailako jatetxerik onenek aplikatzen dute dagoeneko

Basque Culinary Center-en Sukaldaritza Teknikak eta Sormena baratzetik ikastaroak oinarria, lurra eta baratzezaintzaren oinarriak ezagutu nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta produktuei aplikatu beharreko sukaldaritza-tekniketan murgildu nahi dute, hala nola hartziduretan, ozpinetan eta botoetan.

 

Ezagutzen al duzu tokiko produktuen erabilera defendatzen duen eta jasangarritasunarekin oso lotuta dagoen nazioarteko from farm to table mugimendua? Espezializazio-ikastaro hau oso lotuta dago gaur egun horren boladan dagoen joera horrekin, eta oinarrirako itzulera bat da, sukaldean makina bat aukera ematen dizkiguna.

 

 

Ikastaro esklusibo honetan lehen ezerezetik baratze bat sortzen ikasi ahal izango duzu. Lurzorua ebaluatzea izango da abiapuntua, eta hura mantentzen ikasiko duzu, baratzea beti prest egon dadin. Baratzezaintzako ezagupenak izatea funtsezkoa da zure plateretan sormena lantzeko aukera emango dizun produktu on bat izateko. Sasoiko produktuak eta sukaldaritzako teknikak uztartzen ditu ikastaro honetan, barazkiak, landareak eta belarrak dira protagonista, eta mundu osoko gero eta jatetxe gehiagoren sormen-eredu horretara hurbiltzeko aukera ematen digu.

  • Lehenengo edizioa: 2021eko iraila
  • Lau asteko iraupena
  • Eskola eta tailer praktikoak sukaldean eta baratzean bertan
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
  • Plaza mugatuak
  • Izena emateko epea zabalik, plazak amaitu arte
  • Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateko titulazioa

 

Bizi ezazu esperientzia berezi hau; baratzezaintzaren oinarria eta funtsak eta lurra ezagutzeko aukera izango duzu, kalitate goreneko produktuak landu ditzazun, bai eta sukaldaritzako teknikak ere, hala nola hartzidurak, gatzunak eta keztaketak. 

Ba al zenekien zuk zeuk sortzea dela produktu batzuk eskuratzeko modu bakarra? Murgil zaitez baratzezaintzan zure alderdirik sortzaileena azaleratzeko, eta sor itzazu prestakinak, intuizioan oinarrituta. Mugagabeak dira aukerak.

 

Edozein kontsulta baldin baduzu, edo informazio gehiago eskuratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan cursos@bculinary.com helbidera idatzita; atsegin handiz erantzungo dizugu.

 

NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA? (ZABALDU ETA JAKIN EZAZU ZER BISA BEHAR DUZUN)

Hiru hilabetez azpiko iraupena duen ikastaro batean matrikulatutako ikasleek ez dute bisarik kudeatu behar izaten, kasurik gehienetan, behintzat. Kontsulta ezazu bisarik kudeatu beharra eskatzen ez duten herrialdeen zerrenda HEMEN.

Nazionalitateagatik bisa behar bada, C erako bisa eskatu beharko da (Schengen) Espainian sartu ahal izateko.

Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazio ofizialarekin eta Espainian dauden bitartean estaldura emango dien kontratatutako mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko dute. 

Bestelako zalantzaren bat baldin baduzu, gai horri buruzko ohiko galderak kontsulta ditzakezu.   

 

Zure ongizatea eta zure ikaskuntza-esperientzia ingurune seguru batean gara dadila da gure lehentasuna. Bizi ezazu ikaskuntza-esperientzia eraldatzaile, berritzaile eta segurua.

Ezagut itzazu COVID 19 neurri guztiak, eta kontsultatu ohiko galderak HEMEN

Prest gaude, eta zu?  

 

NORI ZUZENDUTA

 

Gehiago ikasteko eta, baratzeak eskaintzen digun sormenetik, jatorritik eta produktutik, sukaldaritzaren abangoardian posizionatu nahi duten sukaldariei, chefei eta sukaldaritzan prestakuntza duten pertsonei zuzenduta dago espezializazio-ikastaro hau.  

Deskubri ezazu baratzezaintzak eta landare-sukaldaritzak eskaintzen digun guztia, zure plateretan aplika dezazun.

 

EGITARAUA

 

Hauexek dira espezializazio-ikastaroaren edukiak:

- Baratzea, Gastronomiaren munduan sormen-eredu gisa.

  • Denboraldietan oinarritutako sukaldaritza.
  • Produktuen gehieneko kalitate-kontrola.
  • Inspirazioa naturan eta ingurunean barrena.
  • Produktu eta barietate ezezagun eta berrien erabilera.

- Sukaldaritzako Teknikak:

  • Baratzearen joera globalak goi mailako Gastronomian.
  • Abangoardiako teknikak eta produktu-sukaldaritza.
  • Landare-gozogintza.
  • Sukaldaritzako kontserbatze-teknikak: hartzidura, ozpinetakoak, poteratutakoak…
  • Aprobetxamendua, eta Zero Waste.

- Baratzezaintzako teknikak: Barazkien, belarren eta landareen oinarriak, landaketa eta mantenua.

  • Topografiaren eta lurzoruaren ebaluazioa.
  • Sukaldaritzarako baratze baten planifikazioa.
  • Lan praktikoa: baratzea prestatzea eta mantentzea.
  • Ereitea, ugaltzea eta birlandatzea.
  • Baso-belarren eta gutxi erabiltzen diren landareen munduan hastea.
  • Jasangarritasuna eta Zero Waste.

 

Learning by doing delakoa da ikastaroaren metodologia, praktikari eta gaitasun profesionalak eskuratzeari arreta berezia eskaintzen dien hezkuntza-eredua.

 

ESKOLA-ALDIA: 2021eko irailaren 13tik urriaren 8ra

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara

PLAZA KOPURUA: 16

Datorren ediziorako izen-ematea 2022an irekiko da.

 

Learning by doing hezkuntza-ereduaren bitartez ikasiko dute eta eskuratuko dituzte gaitasun profesionalak ikasleek; eredu hori praktikoa, osoa eta esperientzia bidezkoa da, eta honako alderdi hauetan oinarritzen da:

  • Sukaldaritzako tailer praktikoak: sukaldaritzako teknikak aplikatzea eta platerak prestatzea.
  • Basque Culinary Centerren baratzean lan egitea
  • Irakurketak, aurkezpenak eta hausnarketak.
  • Prestakuntza-saioa baino lehen ezagupenak aktibatzeko jarduerak.
  • Ikaskuntza-bisita.

 

Kontsultatu COVID neurri guztiak.

Philipp Walther chefa da ikastaro honetako irakasle-taldearen buru, Basque Culinary Centerreko Sukaldaritza Saileko irakaslea eta mundu osoko jatetxerik onenetako batzuetan esperientzia handia duena; gainera, "Royal Horticulture Society Certification for Practical Horticulture" ziurtagiria du.

 

Philipp Walther
Chef

 

Cón más de 12 años de experiencia en la vanguardia internacional, Philipp ha trabajado en restaurantes como Lorea (México), Koya (Londres), Mugaritz (España), Fischers Fritz, (Alemania), Nihonryori RyuGin, (Japón) y muchos  otros más. También cuenta con el premio YBF “Best Young Chef” en la categoría Verduras.

 

 

 

 

 

 

 

 

Leire Etxaide
Experta en horticultura
 
Persona clave en la evolución de Mugaritz y la responsable para el desarrollo de su huerta y la incorporación de hierbas y plantas silvestres. Es a su vez coatura del libro “Clorofilia” publicado por Mugaritz.

 

 

2.690 eurokoa da programaren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:

    150 €, hautagaitza aurkezterakoan (onartua ez izanez gero, osorik itzuliko zaio izangaiari).

    Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.016 €, izangaiari onartua izan dela baieztatzen zaionean, plaza erreserbatzeko kontzeptu gisa.

    Zenbatekoaren % 60, 1.524 €, programa hasi baino 2 aste lehenago.

Prezioan sartzen dira:

  • Material akademikoa
  • Sukaldaritzako eta baratzeko tailerrak garatzeko beharrezko produktuak, tresnak eta makineria.
  • Basque Culinary Centerreko uniformea.
  • BCCren ikaskuntza-plataformarako eta Liburutegirako sarbidea.
  • Basque Culinary Centerreko ikasleentzako aplikazioan erregistratzea
  • Tituluaren/Diplomaren jaulkipena

FINANTZAZIO AUKERAK

Ikastaroa egiteko finantzazioa behar baduzu, aukera ugari eskaintzen dizkizugu banku-finantzaketaren bidez. Jarri gurekin harremanetan cursos@bculinary.com helbidean eta informazio gehiago emango dizugu.

Basque Culinary Centerrek badu onarpen-sistema bat, eta haren helburua da gure ikasleek ikasketa-plana arrakastaz gainditzeko eskatzen diren aurretiazko ezagupenak dituztela ziurtatzea.

1 Aurretiko izen-ematea 

Lehenengo urratsa da izen-ematea online egitea, eta izena emateko tasa (150€) ordaintzea. Gainera, ondorengo dokumentazioa bidali beharko da admisiones@bculinary.com helbide elektronikora:
  • Curriculuma, eguneratuta.
  • Karnet tamainako argazki bat.
  • NAN agiriaren edo pasaportearen kopia.
  •  Motibazio-gutuna.

2 Hutagaitzak aurkeztea

Plazak amaitu arte egongo da irekita onarpen-prozesua. Hautagaitza aurkeztu ondoren, hilabete inguruko epean jakinaraziko zaio ebazpena izangaiari. 

Nazioarteko ikasleentzako oharra: Hiru hilabetez azpiko guztizko iraupena duen prestakuntza-programa bat egiteko, kasurik gehienetan ez da bisa behar izaten. Nazionalitateagatik (kontsultatu herrialdeen zerrenda) bisa beharrezkoa bada, C erako bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko. Iraupen laburreko prestakuntza-ekintza hauetarako, ikastaroan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta Espainian dagoen bitartean estaldura emango dion mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko du ikasleak.

Basque Culinary Centerrek bisa kudeatzeko beharrezkoa den ondorengo dokumentazio akademikoa emango die ikasleei:

  • Matrikularen ziurtagiria, Basque Culinary Centerrek sinatuta eta zigilatuta
  • Prestakuntza-programa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta E
  • gutegi akademikoa, Basque Culinary Centerrek zigilatuta
Astelehenetik ostiralera
2022 ediziaiari buruzko informazioa eskatu
16 pertsona
2.690€
Basque Culinary Center
Catalogo

SUKALDARITZAKO TEKNIKAK ETA SORMENA BARATZETIK IKASTAROA egitea interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Ikastaroaren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: www.dedomultimedia.com