Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukalde Arloko Teknikaria

14 Uztaila 2025

Deskribapena

Sukaldaritzako formakuntza duzu eta hezkuntzaren munduan murgiltzea gustatuko litzaizuke? Gastronomia sektoreko erakunde aitzindarian lan egitea interesatzen zaizu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Basque Culinary Center-en gure taldea handitzen jarraitzen dugu, eta 2025-2026 ikasturtean Gastronomia Zientzien Fakultatean lan egiteko, ikuspegi pedagogikoa, kudeaketa-gaitasuna eta sukaldaritzarekiko grinari garrantzia emanez.  

Zure eginkizun nagusia irakasleei sukaldaritza-jardueretan laguntzea izango da, eguneroko lan operatiboak eginez eta espazioen zein baliabideen kudeaketa egokia bermatuz, Graduko eta Unibertsitate Masterretako klaseak behar bezala gauzatzeko. 

Egunerokoan, honako hauek egingo dituzu: 

  • Irakasleen jarraibideen arabera, osagaiak prestatzen, mise en place-a egiten eta errezetak exekutatzen lagunduko duzu. 
  • Inbentarioen kudeaketan lagunduko duzu, eskuragarritasuna, kalitatea eta lehengaiaren administrazio egokia bermatuz. 
  • Lan-eremua garbi eta ordenatuta mantenduko duzu: ekipoak, gelak, makinaria eta tresnak egoera ezin hobean egon daitezen. 
  • Ikasleen tailer eta proiektuak antolatzen eta garatzen parte hartuko duzu. 

Betekizunak

Zure burua identifikatuta sentitzen duzu hauetako batzuekin? 

  • Goi Mailako Sukaldaritza titulazioa edo gastronomia arloko bestelako tituluak dituzu. 
  • 3 urteko esperientzia edo gehiagokoa duzu gastronomia sektoreko enpresetan sukaldari gisa. 
  • Gaitasun sozial eta interpertsonal nabarmenak dituzu, beti giro positiboa sortuz. 
  • Antolaketa-gaitasuna eta ordena-zentzua dituzu. 
  • Hezkuntza arloan sartzeko gogoa eta gastronomiarako grina duzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Sukaldaritzan esperientzia interesgarria baduzu, taldeari balio handiagoa eskainiz. 
  • Euskara eta ingelesa maila aurreratuan (B2/C1) menderatzen badituzu. 
  • Testuinguru desberdinetara erraz egokitzen bazara eta malgutasuna erakusten baduzu. 

Zer eskaintzen dizu Basque Culinary Center-ek? 

  • Gastronomia berrikuntzaren motor den proiektu aitzindari batean parte hartzea. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu, beharrezko laguntza bermatzeko. 

Gure taldearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Zure hautagaitza jasotzea gustatuko litzaiguke! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia