Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

experimental

  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter
  • basqueculinarycenter

Mintegi esperimentala, sukalde eta aretorako ekipamendu berritzaile eta abangoardiazkoz hornitutako espazio berri bat. Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Artearen Graduko hirugarren mailako ikasleen prestakuntza-proiektu handietako bati izena ematen dion espazioa.

Ikasleen sukaldaritzako prestakuntza eta esperientzia aintzat hartuz eta ekintzailetzarekiko interesa bultzatuz, Mintegi esperimentala prestakuntza-proiektutzat har daiteke. Bertan zortzi ikaslez osatutako hainbat taldek beren proiektu gastronomiko bereziak sortzen dituzte, goi mailakoak; beti sukaldaritza, areto eta kudeaketa arloetako hiru irakasleren aholkuei jarraiki.

Hilabeteko epean kontzeptu gastronomiko berri bat diseinatu, burutu eta kudeatzen dute zerotik hasita, arlo guztiak garatuz (sukaldaritza, areto-diseinua, ekonomia- eta enpresa-kudeaketa, hornidura, komunikazioa, etab.) design thinking erako ariketa gidatuen bidez.

 

 

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com