Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

Aparkaleku publikoa

100 plazako aparkaleku publikoa.

Basque Culinary Centerretik oso gertu 100 plazako aparkaleku publikoa duzu erabilgarri.

Aparkalekura iristeko, Miramon Teknologia Parkean sartu behar duzu, Doctor Begiristain kalean barna ospitaletatik etorriz gero; eta Oriamendi Ibilbidean barna, Gureak gasolindegiaren ondoko biribilgunetik edota Oriamendi Lorezaintza Zentrotik bazatoz.

Bi sarbideetako batetik parkera sartutakoan, jarraitu aurrera parkearen erdiguneko biribilgunera iritsi arte. Biribilgunearen inguruan, egoitza bat, Cedetec Fundazioa eta Fatronik-TECNALIA daude.

- Doctor Begiristain kaletik bazatoz, biribilgunearen hirugarren irteera hartu beharko duzu eskuinetara.

- Oriamendi ibilbidetik bazatoz, biribilgunearen laugarren irteera hartu beharko duzu eskuinetara.

Behin irteera hartutakoan, jarraitu zuzen, eta aurrean izango duzu aparkalekua. Ibilgailua utzitakoan, atzera egin gabe sar zaitezke Basque Culinary Centerren, aparkalekuaren sarreraren kontrako norabidean, oinezkoentzako egindako bideari jarraituz.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com