Ostalaritzako, gastronomiako eta beste diziplina batzuetako tituludunak, koktelgintzan espezializatu nahi dutenak, bai eta berritzeko eta gehiago ikasteko interesa duten sektoreko profesionalak (tabernariak, aretoko langileak...) ere.
• Barraren, bezeroarekiko arretaren eta talde-kudeaketaren eta -motibazioaren inguruko funtsezko ezagutzak ikastea.
• Barrari lotutako produktu nagusiak sakon ezagutzea: alkoholik ohikoenak (pattarrak, likoreak eta hartzituak), ardoa eta kafea. Besteak beste, lehengaiak, ekoizpen-eremu nagusiak, prestatzeko sistemak, ezaugarriak, deribatuak eta zerbitzua.
• Koktelgintzako ohiko eta abangoardiako teknikez jabetzea.
• Egile-koktelak eta elaborazio propioak (alkoholak, bitterrak eta abar) prestatzeko sormena eta zentzumen-trebeziak garatzea.
• Sukaldaritza-aukerak ezagutu eta koktelgintzan aplikatzea, bai gozogintzan bai uztarketa gazietan.
• Ekoizpen-prozesuak (plangintza, hornikuntza, kostuak...) zehaztu eta aztertzea, zerbitzu motaren arabera, negozio motaren arabera eta bezeroen aurreikuspenen arabera (ekitaldi handiak, bezeroaren aurreko showak, serieko koktelak...).
IRTENBIDE PROFESIONALAK:
Berme osoz har dezake tabernari eta barra-buru kargua, besteak beste.
Beste irtenbide batzuk: koktelgintza-eskaintzaren aholkularitza, marketarako “brand ambassador” eta produktu berrien garapena.
Ikuspegi globala emango dizun ikasketa-plana, koktelgintzako alderdi teknikoez jabetu eta establezimendu horietako negozioa eta bezeroak ulertzeko. Programa ikusi