Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ekintzailetza Programetako Laguntzailea

11 Azaroa 2026

Deskribapena

Ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuen garapenean lagundu nahi baduzu, jarduerak planifikatzea eta koordinatzea gustuko baduzu, pertsonak harremanetan jartzeko gaitasuna baduzu eta nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren sektoreekiko interesa baduzu, proiektu hau zuretzat da! 

Zure eginkizun nagusia GOeren ekintzailetza-programen plangintzan, koordinazioan eta jarraipenean laguntzea izango da, programen garapena erraztuz eta parte-hartzaileei behar duten laguntza eskainiz, beren ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuak bultzatzeko. 

Zure eginkizun nagusiak hauek izango dira: 

  • Ekintzailetza-programen egutegia, jarduerak eta zereginak planifikatzen eta koordinatzen laguntzea. 
  • Ekintzaileekiko komunikazioaren kudeaketan laguntzea, baita haien parte-hartzearen eta beharren jarraipena egitea ere. 
  • Saioak, mentoretzak eta laguntza teknikorako ekintzak koordinatzen laguntzea, profesionalekin eta barneko zein kanpoko taldeekin elkarlanean. 
  • Programekin lotutako deialdiak, hautaketa-prozesuak, topaketak eta ekitaldiak antolatzen laguntzea. 
  • Kudeaketa-tresnak eguneratuta izatea, eta txostenak eta justifikazioak egiteko adierazleak, emaitzak eta dokumentazioa biltzea. 
  • Gerta daitezkeen gorabeherak identifikatzea eta prozesuetan nahiz parte-hartzaileen esperientzian hobekuntzak proposatzea. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin bat egiten duzu? 

  • Goi-mailako Lanbide Heziketako edo unibertsitateko prestakuntza duzu, Enpresen Administrazioarekin, LEINNekin edo antzeko arloekin lotutakoa. 
  • Programak edo proiektuak koordinatzen hasierako esperientzia duzu, ahal dela ekintzailetzarekin edo berrikuntzarekin lotuta. Praktikak eta lehen lan-esperientziak ere kontuan hartuko ditugu. 
  • Ingeles-maila altua duzu (C1). 
  • Pertsona antolatua, ekimenduna, autonomoa eta xehetasunei arreta jartzen diena zara. 
  • Taldean lan egiteko eta ekintzaileekin, laguntzaileekin eta barneko taldeekin harremanak izateko gaitasuna duzu. 

Balio erantsia izango da: 

  • Gastronomia-sektorearekin lotutako proiektuekin lan egiteko esperientzia edo interesa izatea. 
  • Euskara-maila altua izatea (C1). 

Zer eskaintzen dizu Basque Culinary Centerrek? 

  • Basque Culinary Centerreko kide izatea eta gastronomiaren eta elikaduraren sektorearen eraldaketa bultzatzen duten ekintzailetza-proiektuen garapenean laguntzea. 
  • Startup-ekin, profesionalekin eta ekintzailetza-ekosistemako eragileekin harremanetan jartzea, nazioarteko proiekzioa duen berrikuntza-ingurune batean. 
  • Ezagutza espezializatua eskuratzea eta helburu argia duten proiektuetan parte hartzea, ikasten eta profesionalki garatzen jarraitzeko aukera emango dizutenak. 
  • Aldi baterako bi lanpostu eskaintzen dira, lanaldi erdira. 2027ko urtarrilean hasteko aurreikuspena dago, eta kontratuaren iraupena 2027ko iraila edo urrira artekoa izango dela aurreikusten da. 

Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloan zure ibilbide profesionala garatu nahi duzu, gastronomiarekin lotutako ingurune batean? Ez izan zalantzarik eta eman izena gure lan-eskaintzan! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia