Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ekitaldietarako Ekoizpen Gastronomikoa

14 Urria 2026

Deskribapena

Gastronomia interesatzen zaizu, eta sukaldaritza, plangintza eta koordinazioa uztartzeak motibatzen zaitu? Kalitatezko eta sasoiko produktuekin lan egitea motibatzen zaitu, eskuragarri dauden baliabideak optimizatuz? Basque Culinary Centerren, gure ekitaldietako ekoizpen gastronomikoan parte hartu eta gure eskaintza hobetzen lagundu nahi duen pertsona baten bila gabiltza. 

Zure eginkizun nagusia Basque Culinary Centerren antolatzen diren ekitaldietako ekoizpen gastronomikoa planifikatzea eta koordinatzea izango da. Proposamenak eta menuak zehaztuko dituzu, produktuen eskuragarritasuna eta izakinak kontuan hartuta, kalitateari eta eskandalloei arreta berezia eskainiz. Era berean, ekoizpeneko denborak eta zereginak antolatuko dituzu, eta ekitaldi bakoitzean parte hartzen duten taldeak koordinatuko dituzu. 

Zure ardura nagusien artean, honako hauek egongo dira: 

  • Ekitaldietako ekoizpen gastronomikoa planifikatzea eta gauzatzea, produktuen eskuragarritasuna, urtarokotasuna, izakinak eta eskandalloa kontuan hartuta proposamenak eta menuak zehaztuz. 
  • Ekitaldi bakoitzean parte hartzen duen taldearen egutegiak, ekoizpen-denborak eta zereginak koordinatzea. 
  • Eskaintza gastronomikoa hobetzen eta berritzen laguntzea, sormena, sukaldaritza-irizpidea eta kalitatezko nahiz sasoiko produktuekiko arreta baliatuz. 
  • Ekoizpen bakoitzerako beharrezkoak diren lehengaien eta baxeraren eskaerak egitea, ekoizpenaren beharrak eta eskuragarri dauden baliabideak kontuan hartuta. 
  • Kostuen eta aurrekontuaren jarraipena eta kontrola egitea, eraginkortasuna bilatuz eta baliabideak optimizatuz. 
  • Sukaldean erabakiak hartzea eta ustekabeko egoerak autonomiaz eta irizpidez konpontzea. 
  • Sukaldeko instalazioak egoera egokian mantentzea, araudia eta elikagaien segurtasunari eta higieneari buruzko prozedurak betez. 
  • Ekoizpenen stocka antolatzea eta kontrolatzea. 

Betekizunak

Zure burua ezaugarri haukin identifikatuta ikusten duzu? 

  • Gutxienez urtebeteko esperientzia duzu sukaldari gisa lanean. 
  • Sukaldaritza Zuzendaritzako Goi Mailako Teknikari titulua, Gastronomiako prestakuntza edo sukaldaritzaren arloko antzeko prestakuntza baliokidea egin duzu. 
  • Komunikaziorako trebetasunak, plangintzarako eta antolaketarako gaitasuna eta lanean autonomiaz aritzeko ahalmena dituzu. 
  • Talde-lana motibagarria egiten zaizu, eta talde baten parte izatea gustatzen zaizu. 
  • Ofimatikako tresnak erabiltzen dituzu, hala nola Excel eta Word, eta erosketak eta kontrol ekonomikoa kudeatzeko plataforma digitalekiko interesa edo esperientzia duzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Euskarazko eta ingelesezko maila altua (C1) baduzu. 
  • Sukaldaritza-teknika tradizionalak, garaikideak eta abangoardiakoak ezagutzen badituzu. 
  • Pertsona proaktiboa eta moldakorra bazara, eta taldeari ezagutza eta ideia berriak eskaintzeko gogoa baduzu. 
  • Sormen handiko eta oso dinamikoak diren inguruneetan esperientzia baduzu. 

Non eta nola lan egingo duzu? 

Lanpostuaren egoitza Basque Culinary Centerren dago. Ekitaldiak gure eraikinetako edozeinetan egin daitezke, eta, noizean behin, Donostiatik kanpo ere bai. Ordutegia aldatu egin daiteke jardueren eta ekitaldien egutegiaren arabera. Aurrez aurreko lana lehenesten dugu, baina independentzia, autonomia eta autoantolaketa baloratzen ditugu, pertsona bakoitzak bere zereginak kudeatu eta helburuak lortzen lagun dezan. 

Zer eskaintzen dizu Basque Culinary Centerrek? 

  • Konfiantzan oinarritutako lan-giroan lan egiteko aukera. Autonomia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzi berezia emanez. 
  • Kontratu mugagabea, lanaldi osoan. 
  • Hazkunde momentuan dagoen proiektu baten parte izango zara, ingurune diziplina anitzeko eta kulturaniztun batean. Horrek mundu gastronomikoaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizu. 
  • Lan-giro ona mantentzen aktiboki parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonak zaintzen ditugu, eta haien ongizateaz arduratzen gara. 
  • Aniztasunarekin eta inklusioarekin dugun konpromisoa. Desgaitasun-ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu, ahalik eta laguntza eta arreta egokiena eskaintzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude!

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia