Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Zentzumen Analisiko Ikertzaile Juniorra

25 Ekaina 2026

Deskribapena

Zentzumen-analisian garatzeko aukera emango dizun lehen aukera baten bila zabiltza? Nazioarteko harremanak dituen Zentro Teknologiko baten parte izateak motibatzen zaitu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure eginkizun nagusia gure Zentro Teknologikan, GOe Tech Centerren, Zentzumen Analisiaren Arloko ikerketa eta berrikuntza-proiektuetan azterketa, exekuzioa eta laguntza teknikoa ematea izango da. 

Hauek dira gure lan-ildo nagusiak:  

  • Zentzumen-panelen kudeaketan laguntzea, parte-hartzaileen hautaketan, saioen antolaketan, laginen prestaketan eta zentroko dastatzaile eta kontsumitzaileen panelen monitorizazioan parte hartuz. 
  • Kontsumitzaileekin egiten diren ikerketa kualitatiboko (adibidez, Focus Group-ak) eta kuantitatiboko saioen antolaketan eta exekuzioan laguntzea, egindako produktuen probak (HUT) eta dastaketa-geletan egindako azterketak kontuan hartuz. 
  • Datuen tratamenduan eta analisian laguntzea, teknika estatistiko espezifikoak erabiliz (adibidez, ANOVA, Osagai Nagusien Analisia - PCA, besteak beste). 
  • Emaitzen interpretazioan eta txosten teknikoen prestaketan laguntzea, datu konplexuak ondorio argi eta gomendio praktiko bihurtuz. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentizen zara? 

  • Gastronomiako, Giza Nutrizio eta Dietetikako, Elikagaien Teknologiako edo antzeko Gradua duzu. 
  • Urtebetera arteko esperientzia duzu, praktiketan edo antzeko lanpostuetan lortutako esperientzia profesionalaren bidez. 
  • Ingeleseko komunikazio- eta idazketa-gaitasun handia duzu (C1). 
  • Taldean lan egitea eta diziplina anitzeko inguruneetan kolaboratzea gustuko duzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Gastronomia Zientzietan, Giza Nutrizio Aurreratuko Zientzietan, Elikagaien Kalitate eta Segurtasunean edo antzeko arloetan masterra egin baduzu. 
  • Pertsonen arteko komunikazio-gaitasun onak badituzu eta erraz moldatzen bazara ingurune dinamiko eta aldakorretan. 
  • Euskarako maila altua baduzu (C1). 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Aldi baterako kontratua, lanaldi osoan.  
  • Hazkunde momentuan dagoe proiektu baten parte izatea, ingurune, diziplina eta kultura anitzeko taldean lan eginez, gastronomiaren sektorearen ikuspegi globala lortzeko aukera emango dizuna. 
  • Inklusioa sustatzen duen ingurunea eskaintzen dugu. Gainera, Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza egokia bermatzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia