Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ikus-Entzunezko Teknikaria

07 Azaroa 2025

Deskribapena

Ikus-entzunezko mundua gustuko duzu? Esperientzia duzu arlo honetan lan egiten? Nazioarte mailan aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi al duzu? Irakurri aurrera, eskaintzen dizuguna ezagutzeko! 

Zure lana funtsezkoa izango da Basque Culinary Centerrek bultzatzen duen gastronomia ekosistemaren berrikuntza, aniztasuna eta bikaintasuna islatzen dituzten  eduki fotografiko eta audiobisualak sortzeko. 

Zure eginkizun nagusia sare sozialetarako, webgunerako eta erakundeko proiektuetarako argazkiak, bideoak eta multimedia piezak ekoiztea izango da, markaren nortasun bisual eta narratiboari sendotasuna emanez. 

Hauek dira gure lan ildo nagusiak:  

  • Argazkiak eta bideoak egitea testuinguru ezberdinetan (ekitaldiak, erretratuak, produktuak, sukaldaritza, ikerketa, etab.). 
  • Material audiobisuala editatzea: muntaketa, kolorearen zuzenketa, soinua eta postprodukzioa. 
  • Material grafiko eta audiobisualaren kudeaketa eta artxibatzea. 
  • Sare sozialetarako eta kanal digitaletarako edukiak sortzen laguntzea. 
  • Komunikazio, marketin eta proiektu taldeen lankidetza edukiak planifikatu eta ekoizteko. 
  • Ekipamendu teknikoaren oinarrizko mantentze-lanak eta konfigurazioa egitea (kamerak, optikak, grabagailuak, argiztapena, etab.). 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Komunikazio Audiobisualean, Argazkigintzan, Zineman edo antzeko unibertsitate-titulazioa duzu. 
  • Edizio-tresnak menderatzen dituzu (Adobe Premiere, After Effects, Photoshop, Lightroom edo baliokideak: Final Cut, DaVinci Resolve...). 
  • Argazkigintza eta bideoaren ezagutza sendoak dituzu: kamerak, optikak, soinua eta argiztapena erabiltzen jakin. 
  • Gustu estetiko eta narratiboa duzu, gastronomiaren eta haren atzean dagoen lanaren esentzia jasotzeko gaitasuna. 
  • Sare sozialen hizkuntza eta formatuak ezagutzen dituzu (Reels, Stories, TikTok, YouTube...). 
  • Taldean lan egiteko gaitasuna, jarrera proaktiboa eta proiektuen kudeaketan autonomia erakusten dituzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Motion Graphics edo animazioari buruzko ezagutzak izatea. 
  • Sormen, kultura edo gastronomia inguruneetan esperientzia izatea. 
  • Euskara eta ingelesaren maila ertaina izatea. 
  • Zure lanak erakusten dituen portfolioa bidaltzea. 

Basque Culinary Centerretik eskeintzen duguna... 

  • Ingurune sortzaile, dinamiko eta berritzaile batean lan egitea. 
  • Gastronomia, zientzia eta berrikuntzarekin lotutako inpaktu handiko proiektu audiobisualetan parte hartzea. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Etengabeko hazkundean dagoen proiektu baten parte izatea, ikuspegi global eta diziplina anitza edukiz.  
  • Lan-giro ona sortzeari garrantzia ematen diogu: gure taldekideak zaintzen ditugu. 
  • Ingurune inklusiboan lan egitea. Desgaitasun-ziurtagiria baduzu, jakinarazi, behar duzun laguntza bermatzeko. 

Talde honetan lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza, zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia