Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ardogintzaren eta mahastizaintzaren sektorean gure eskualdea mundu mailan posizionatu duen biltzar aitzindari bat egin du Wine Shapersek Araban, nazio

06 Martxoa 2026

Lehen aldiz egin zen atzo Gasteizen Wine Shapersen jardunaldia: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko nazioarteko 200 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten Gasteizko ekitaldian, sektore horretako profesionalen belaunaldi berria ikusgai egiteko, sustatzeko eta konektatzeko.

Eskualdean honelako elkargune bat antolatzen den lehen aldia da. Hala, ardoaren talentu gazteen arteko nazioarteko elkarrizketarako erreferentziagune gisa sendotu da Araba. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izan zuen EDA Drinks & Wine Campusek garatutako ekimen honek. 

Prestakuntzan eta eztabaidan zentratu zen irekitze-jardunaldia: Frantziatik, Italiatik, Argentinatik, Mexikotik, Txinatik eta beste herrialde batzuetatik etorritako gazteek parte hartu zuten mahai-inguruetan; hala, lurraldeak erreferentziazko nazioarteko gune gisa duen posizionamendua indartu zen. Sektorearen erronka handietako batzuk landu zituzten: mahastizaintza birsortzailea, ardogileen belaunaldi berriak sustaturiko paradigma-aldaketa eta enoturismoak garapen-tresna estrategiko gisa izandako bilakaera.   

“Ardo birsortzailea: jasangarritasunetik harago” ikuspegia oinarri harturik, parte-hartzaileek gogoan erabili zuten nolakoa izan behar duen trantsizioa mahastian eredu jasangarrietatik paisaian eta komunitatean inpaktu positiboa eragiteko gai izango diren eredu benetan birsortzaileetara heltzeko. Testuinguru horretan, mahai-inguruko parte-hartzaileek —Carlos López de Lacalle (Artadi, Rioja Alavesa); Roc Gramona (Gramona, Penedès); Paul Chevreux (Vizinho Vinhateiro, Portugal); Ana Laura Rodríguez (Puerta del Lobo, Mexiko); eta Santiago del Pópolo (PerSé, Argentina)—, Gonzaga Santestebanek (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea) gidatutako elkarrizketa saioan, adierazi zuten mahastizainaren lanaren zati handi bat batez ere mahastia behatzean eta hura interpretatzeko garaian umiltasuna izatean oinarritzen dela.


 

Era berean, “Ardoa birplanteatu: belaunaldi berri bat arauak nola aldatzen ari den” izeneko bigarren mahai-inguruan —Federica Boffak (Pio Cesare, Piemonte), Neza Skrtek (Aiurri, Rioja Alavesa), Charly Gotchac-ek (Indiano, Gredos), Ian Hongjing Daiek (XiaoPu, Txina) eta Manu Michelinik (Michelini i Michelini & Muffato eta Dominio del Challao; Argentina, Bierzo eta Rioja Alavesa)— parte hartu zuten, Amaya Cerverak (nazioarteko kazetaria eta Spanish Wine Lover-en sortzailea) gidatutako elkarrizketan. Bertan, belaunaldi berri bat sektoreko arauak zein modutan birplanteatzen ari den aztertu zen, ikuspegi enpresariala, ingurumenarekiko sentsibilitatea eta ikusle berriekin konektatzen duen narratiba moderno bat ekarriz. Horrez gain, aipatu zuten ardoaren sektoreruntz ematen ari den hurbilketa kulturala, esperientzia bereziak sortzea, komunikazio-kanal berriak eta lehiakortasuna direla sektoreak aurrean dituen erronka handietako batzuk.   

Enoturismoa, bisita hutsa baino gehiago esperientzia integral gisa ulertuta, kongresuko ardatz nagusietako bat izan zen. “Enoturismoa birplanteatu: esperientzia, jasangarritasuna eta bidaiarien belaunaldi berria” izenburua izan zuen hirugarren mahai-inguruan Rocío Sánchez Mahavek (Baigorri, Rioja Alavesa), Jesús Riverak (Vinos El Cielo, Mexiko), Paloma Sénéclauzek (Château Marquis de Terme, Bordele), Ester Cardús Llopartek (Llopart, Penedès) eta Filip Rossik (Vinarija i Destilerija Rossi, Kroazia) parte hartu zuten, David Morak (turismo gastronomikoko aholkularia eta Basque Culinary Centerreko irakaslea) gidatutako elkarrizketan. Elkarrizketaren ardatza bisitariak izan dira: funtsezkoa da bisitan zehar benetan eroso senti daitezen lortzea, ardoari buruz duten ezagutza maila edozein dela ere, funtsezkoa da ere oroimenean geratuko diren esperientziak sortzea.

Nazioarteko profesional ezagunak aritu ziren saioan, hala nola Federica Boffa (Pio Cesare, Italia), Santi del Popolo (PerSe, Argentina), Paloma Sénéclauze (Château Marquis de Terme, Frantzia), Roc Gramona (Gramona, Penedès), Neza Skrt (Aiurri, Arabako Errioxa) eta Manu Michelini (Michelini & Mufatto eta Dominio del Challao, Argentina eta Espainia).

Bazkari instituzionalean, inguruko hamar ardogile izan ziren protagonista: Lucía Abando (Las Orcas), Ángela Bello (Bello Berganzo), Judit Valdelana (Valdelana), Carmen Fernández (Carmen F. Uriarte), Andrea Vuelta (Baynos), Neza Skrt (Aiurri, Alma Carraovejas), Haizea Aretxabaleta (Magalarte Zamudio), Miren Martínez (Luberri), Maider Rezabal (Rezabal) eta Jade Gross (Jade Gross) ardogileek beren ardoak zerbitzatu zituzten, biltzarraren mezu nagusia indartuz: tokiko talentua etorkizuneko motor gisa. 

Lau erreferentziako dastatze batekin amaitu zen jardunaldia, Michelin Gidak 2026an Espainiako Sommelier Onena izendatu duen Luis Baselgaren zuzendaritzapean. Modu bikaina izan zen bikaintasun teknikoak eta ezagutza-trukeak markatutako eguna amaitzeko.

Wine Shapers lehen jardunaldiak erakutsi zuenez, munduarekin elkarrizketan jarduteko ez ezik, ardoa prest dago orobat jasangarritasunari, sektorearen birdefinizioari eta esperientzia enoturistikoa ulertzeko modu berriei buruzko elkarrizketa estrategikoak zuzentzeko. Nazioarteko parte-hartze handiak, edukien kalitateak eta ardogile gazteen inplikazioak berretsi dute hitzordu honek jarraipen luzea izango duela eta erreferente global izateko anbizioa duela.

Biltzar bat baino gehiago, etorkizuneko plataforma izan nahi du Wine Shapersek: gune bat ezagutzatik ekintzara igarotzen dena, lurraldea ikasteko agertoki bilakatzen duena eta Arabak gaur egungo ardoaren nazioarteko kokaleku gisa duen papera sendotzen duena.

 

Desarrollado por: GureMedia