Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerren gradua eskuratzen duen ia % 100ek lortzen du lana

05 Apirila 2018

%100eko enplegagarritasuna. Horietako 10etik 7 zuzendaritza-postuetan edo erdi-mailakoetan daude, gazte-gazteak izan arren. Basque Culinary Centerrek azterlan bat egin du «Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko titulatuen garapen profesionala» gaiari buruz. Lehen hiru promozioen egoera aztertu da -2015, 2016 eta 2017-, eta ikusi da tituludunen laneratzea ia % 100ekoa dela oraindik ere. 

Lehen promozioan (2015ekoan) langabezia-tasa % 2koa baino ez zen, eta azken bi urteetan ia ez da kasurik erregistratu (% 1). Gainera, erantzukizuneko lanpostuetan ari direnen kopuruak gora egin du. Horrela, zuzendaritzako edo erdi mailako postu batean daude azken promozioko tituludunen % 68, aurreko ikasturteko % 55en aldean. Guztira, hiru promozioetan % 63 inguru dira, batez beste, erantzukizuneko postuetan lanean ari direnak. 

Datu horiek are esanguratsuagoak dira bi datu hauei erreparatzen badiegu: gradudunek lana eskuratzeko behar izan duten denbora oso laburra izan dela –azken promozioak duela bederatzi hilabete eskas amaitu zituen ikasketak– eta tituludunak oso gazteak direla –haien batez besteko adina 24 urtekoa da–. Horrela, sumatzen da langile horiek ibilbide oparoa izango dutela beren lanbidean. 

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiaren ustez, «datu horiek bermatu egiten dute Gastronomiako Graduko geure ikasleei ematen ari gatzaizkien hezkuntza». «Gure fakultatean –dio ikastetxearen arduradun nagusiak– beti izan dugu argi zein garrantzitsua den uztartzea kualifikazio goreneko hezkuntza, ikasketa-prozesua sendotuko duten ezagutza teorikoekin hornitua, eta prestakuntza praktikoa, ikasleei lan-merkatuan azkar eta malgutasunez sartzeko aukera emango diena.  Lortutako datuek gure eredua bermatzen dute, eta erakusten digute zein den gure gradudunen ibilbide profesionala eta askotariko lanbideetan ari direla lanean»

 

Desarrollado por: GureMedia