Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldeko Solasaldiek gastronomia jarriko dute 2019ko buruan

25 Urtarrila 2019

Sukaldeko Solasaldiak ekimenaren zazpigarren edizioa Donostian egingo da datorren martxoaren 11n eta 12an, eta sukaldaritzako zale biziak eta jakin-mina dutenak «jatera!» gonbidatuko ditu. Burua jatera... eta mokadu baten atzean dagoen guztia jatera. Nortasuna, lurraldea, desira, teknologia, ingurumena, gizartea eta, jakina, kultura.

Euro-Toquesen, Mugaritzen eta Basque Culinary Centerren eskutik, gastronomiaren ospakizun oparoa izango dugu, eta publikoaren konplizitateari dei egingo zaio, jarduera-agenda bete-bete batekin. Munduaren txoko guztietatik etorritako zientziaren, filosofiaren, soziologiaren, literaturaren eta sormenaren adituek gastronomia aztertuko dute hainbat diziplinaren ikuspegitik, eta bi egunez batera arituko dira beti probokazioa sustatzen duen elkartrukerako gune bat partekatuz.

Sukaldeko Solasaldietan izango dira, besteak beste, Carlo Petrini, 150 herrialdetan baino gehiagotan presente dagoen eta gastronomiaren inguruko kultura eta ezagutza babesteko xedea duen Slow Food nazioarteko mugimenduaren sortzailea; Mikel Iturriaga kazetari eta «filologo frustratua», El País egunkariko «El Comidista» blog heterodoxoaren sustatzailea eta koordinatzailea; Bela Gil aktibista brasildarra, janari osasungarria norbere buruarenganako eta ingurumenarekiko erruki-ekintza gisa defendatzen duena; edo Mariela Michelena idazlea, Mujeres malqueridas eta beste bestseller batzuen sortzailea eta Googleren garaiko bikote-harremanetako aditua, beste gai batzuen artean.

Programaren parte dira erreferentziako chef batzuk ere, hala nola, Enrique Olvera, Pujol jatetxeko burua, Mexikon, betiko sukaldaritza mexikarra berrinterpretatzen eta garatzen ari dena; Tomás Kalika, Mishiguene jatetxeko gastronomia judutarraren sortzailea; Thomas Troisgros, Brasilgo Olympe jatetxe saritukoa, gastronomiari ekarpen ugari egin dizkion familia baten azken ordezkaria; eta Renzo Garibaldi perutarra, Osso jatetxea zuzentzen duen harakina, haragijaleen unibertsora hurbiltzeko beste modu bat eskaintzen duena. Horiekin batera jardungo dira Diego Guerrero, DSTAgE jatetxean gastronomiaren luxua gertutasunaren eta sinpletasunaren bidez berrasmatzen ari dena; eta Begoña Rodrigo, Espainiako «Top Chef»en lehen edizioaren irabazlea, esparru mediatikoa gainditu duena talentuz eta borrokarako grinez beteriko proiektuen bidez, besteak beste la Salita (Valentzia) eta Nómada.

Desarrollado por: GureMedia