Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Foro Gastronómico Internacional Alimentarte

22 Maiatza 2019

Donostiako Basque Culinary Centerrek, goi mailako prestakuntza eta gastronomiari buruzko ikerketa, berrikuntza eta sustapena helburu dituen erakundeak, eta Corazón Verde Fundazioak Alimentarte Nazioarteko Foro Gastronomikoa aurkezten dute, 2014az geroztik Latinoamerikan egiten den topaketa berritzaile erreferentea.

Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria: “Gure ibilbidean, Kolonbia ezinbestekoa izan da eta da. Urte hauetan gure graduan, masterretan eta abarretan Kolonbiako ikasleak izan ditugu. Herrialde horretako zenbait sukaldari ere etorri zaizkigu beraien ezagutzak eta esperientzia azaltzera. Horregatik, duela urte batzuk,
Corazón Verde Fundazioarekin nazioarteko foro gastronomiko hau antolatzeko lankidetza hasi genuen”.

Alimentarte foroaren edizio berria maiatzaren 22an eta 23an izango da, Bogotako (Kolonbia) Hall 74 auditorioan (Calle 74, 14-25). Doako topaketan maila goreneko profesionalak, askotariko erakundeetako eta instituzioetako ordezkariak, kazetariak eta adituak bilduko dira, guztira 700 inguru. Alimentarte foroak bi egun iraungo ditu,
tokiko eta nazioarteko gastronomiaren onenaz hitz egiteko eta ikasteko helburuaz.
Parte hartuko duten nazioarteko hizlarien artean ondoko hauek nabarmendu daitezke: Virgilio Martínez, Peruko Central-ekoa; Rodolfo Guzmán, Txileko Boragókoa; Rafael Costa e Silva, Brasilgo Lasaikoa; Michael Mina, Estatu Batuetako Mina taldekoa; Edgar Núñez, Mexikoko Sud 777koa; Josean Alija, Espainiako Neruakoa; Francis Paniego, Espainiako El Portal de Echaurren-ekoa; Germán Martitegui, Argentinako Teguikoa; Marcos Morán,
Espainiako Casa Moránekoa; José del Castillo, Peruko Isolinakoa, eta Tomás Kalika, Argentinako Mishiguenekoa.

Bestalde, Kolonbiari dagokionez, honako hauek izango dira, besteak beste: Harry Sasson, Leonor Espinosa; Alejandro Cuellar, Canastokoa; Antonuela Ariza eta Eduardo Martínez, Mini-malekoak; Alejandro Gutiérrez, Salvo Patriakoa; Alvaro Clavijo, El Chatokoa; eta Silvana eta Mariana Villegas, Masakoak.

Desarrollado por: GureMedia