Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Center-ek FineWaters Summit-en 8. edizioa hartu du

29 Apirila 2024

Ekitaldi historiko baten lekuko izan da Donostia, FineWaters Nazioarteko Ur-dastatze Lehiaketako TASTE & DESIGN AWARDS 2024 sariak hartu baititu, hain zuzen, ekimen paregabe horren lehenengo ekitaldian. Lehiaketa itzaltsu hori FineWaters SUMMIT 2024 goi-bileraren baitan ospatu dute, eta nazioarteko sei ur-sommelier profesional eta eskarmentudunek osatu zuten epaimahaia.

 

Ardoaren antzera, urak ere arreta merezi du. Ura ez da ura soil-soilik. Sorlekua du, benetako leku batetik dator, eta nortasuna du. "Premium ur” kategoriaren ordezkari gisa, FineWaters-ek eta Fine Waters Society elkarteak ur-dastaketak egiteko gidalerroak garatu dituzte, industria-estandar profesionala zedarritze aldera.

 

37 herrialdetako 110 urek hartu dute parte ur-dastatze lehiaketan; tartean, Hego Korea, Vietnam, Hego Afrika, Japonia, Australia eta Zeelanda Berriko urek. Espainiak, berriz, 4 ur izan ditu ordezkari; tartean, Solán de Cabras etxea, FineWaters-en edizio honetako babesle ofiziala baita.

GOI-BILERA

 

Urak hiru kategoriatan banatu dituzte: gasik gabeak, gasdunak eta naturalki karbonatatuak. Halaber, talde bakoitzean, banaketa gehiago izan dira, mineraltasunaren edo SDG delakoaren arabera, hots, ur bakoitzaren mineral-kantitatearen arabera. Mineral-kantitateak zaporea ematen dio urari, eta, ardoaren antzera, janari jakinekin uztartzeko aukera ematen du. Ur-sommelierraren lana da urarekiko esperientzia horiek hautatu eta zaintzea jatetxe batean, eta jatetxeek ur-menu bat izan behar dute, uraren inguruko esperientzien paradigmak izan duen aldaketari erantzuteko.

 

Ostiralean, apirilaren 26an, sariak iragarri zituztenean Basque Culinary Center-en, urre, zilar eta brontzezko sariak aurkeztu zituzten kategoria bakoitzeko.

 

Hona hemen aurtengo irabazleen zerrenda:

 

STILL Super Low minerality

Gold: Wossa (Austria)

Silver: Saratoga (USA)

Bronze: Lofoten (Norway)

 

STILL Low Minerality

Gold: Sembrancher (Switzerland)

Gold: La Sasse (France)

 

Silver: Crag (UK)

Silver: Aqua Prestige (Romania)

Silver: Tahoe Artesian (USA)

Silver: Oravida (New Zealand)

 

Bronze: Driftless Fine Water (USA)

 

STILL Medium Minerality

Gold: Pure One (New Zealand)

 

Silver: Balbin (Czech Republic)

Silver: Solan de Cabras (Spain)

 

Bronze: Miocen (Vietnam)

Bronze: Sant Aniol (Spain)

 

STILL High Minerality

Gold: Three Bays (Australia)

Silver: Marizia (Italy)

 

STILL Very High Minerality

Gold: Socosani

 

STILL CURATED

Gold: SaRangHae (South Korea)

Silver: GRS (South Korea)

 

SPARKLING Super Low Minerality

Gold: Wossa (Austria)

Silver: Kuohu (Finland)

 

Bronze: Montarcher (France)

Bronze: Saratoga (USA)

 

SPARKLING Low Minerality

Gold: Zaku (Latvia)

 

Silver: Crag (UK)

Silver: Sembracher (Switzerland)

 

Bronze: Waiakea (USA)

Bronze: Theoni (Greece)

 

SPARKLING Medium Minerality

Gold: Solan de Cabras (Spain)

Gold: Haage (Estonia)

 

Silver: Sant Aniol (Spain)

Bronze: Balbin (Czech Republic)

 

SPARKLING High Minerality

Gold: Marizia (Italy)

Silver: Three Bays (Australia)

 

SPARKLING Very High Minerality

Gold: Socosani (Peru)

Silver: Haanja (Estonia)

 

SPARKLING CURATED

Gold: Nevas (Germany)

 

SPARKLING Naturally Carbonated (Low to High)

Gold: Güitig (Ecuador)

Silver: Orezza (France)

Bronze: Tatranska Chamois (Slovakia)

 

SPARKLING Naturally Carbonated (Very High)

Gold: ROI (Slovenia)

Silver: Vichy Catalan (Spain)

Bronze: Radenska (Slovenia)

 

Design Awards

 

GLASS

Gold: La Sasse (France)

 

Silver: Fromin (Czech Republic)

Silver: ROI (Slovenia)

Silver : Vellamo (Finland)

 

Bronze: Balbin (Czech Republic)

Bronze: Nevas (Germany)

Bronze: Solan de Cabras (Spain)

 

PET

Gold: Fromin (Czech Republic)

 

Silver: Haage (Estonia)

Silver: Haanja (Estonia)

Silver: OSE (Finland)

 

Bronze: Sant Aniol (Spain)

 

ALUMINUM

Gold: Crag (UK)

Silver: Wossa (Austria)

Bronze: Perlage (Poland)

 

TETRA

Gold: Theoni

 

Bag in Box

Gold: OSE (Finland)

 

Silver: Thunderbird (Canada)

Silver: Mountain Falls (South Africa)

 

 

Uren integrazio epikurotarra

“Uren integrazio epikurotarra” gaia ardatz hartuta, premium ura mahai epikurotarraren lehen lerrora ekartzea izan du xede FineWaters SUMMIT 2024 goi-bilerak. Hidratazio hutsaz harago, solasaldi, hitzaldi eta pitch azkarren bitartez, hainbat arlo aztertu ditu konferentziak, hala nola uraren zaporea, gastrofisikaren artea, ur- eta janari-uztarketak, ur- eta ardo-uztarketak nahiz bestelako kontzeptu berritzaileak, ura sukaldaritzako esperientzia ahaztezinak sortzeko funtsezko baliabide bilakatzeko asmoz.

 

Askotariko programa

Egun eta erdi iraun duen konferentzian, marka itzaltsuen, banatzaileen, ur-sommelierren eta sukaldarien aurkezpen argigarriak entzun dituzte FineWaters SUMMIT goi-bilerara bertaratutakoek. Hainbat gai arakatu ditu programak: premium ur-kategoriaren atzean dagoen historia eta narratiba aberatsa, marka-posizionamendu estrategikoa, eta markek banaketa globala egiteko dituzten zailtasunei aurre egiteko moduak. Industriako liderren eta ur-zaleen arteko saretzea eta jakintza-trukea sustatzeko plataforma gisa balio izan du ekitaldiak.

 

FineWaters SUMMIT 2024 ekimeneko babesle ofiziala denez gero, nabarmentzekoa da Solán de Cabras etxearen parte-hartze aktiboa, Michael Tanousis-en aurkezpenaren bitartez; sektorearen inguruan duen jakintza nahiz eskarmentua partekatu ditu hizlariak, eta mahaian ur mineral naturala izatearen garrantzia azpimarratu du. Txorrotako urarekin eta iragazitako urarekin alderatu du, eta ur-dastaketa bat ere egin da, ur horren konposizio mineral bakar eta orekatua erakusteko. Horrez gain, Solán de Cabras izan da konferentziako ur ofiziala eta, haren testuinguruan, gaur, hilak 29, astelehenarekin, Euskadiko sommelier entzutetsuenei zuzendutako ura dastatzeko saioan parte hartuko du.

 

Desarrollado por: GureMedia