15 Azaroa 2017
Gastronomiaren eta jatetxeen sektorea bere prozesuetan jasangarritasun-irizpideak barne hartzera bultzatzeko eta etorkizuneko chefei jatetxe jasangarrien onura ekonomiko, ingurumeneko eta sozialak erakusteko helburuarekin, datorren azaroaren 21ean Basque Culinary Centerrek Gastronomia Jasangarriari buruzko VI. Jardunaldia egingo du.
Profesionalei eta Basque Culinary Centerreko ikasle eta irakasleei zuzendutako jardunaldia izango da –Basque Culinary Centerrek bultzatutako jasangarritasunaren arloko prestakuntzaren barruan sartzen da– eta erreferente izan daitezkeen kasu arrakastatsuak ezagutaraziko dira.