HURRENGO EDIZIOAREN HASIERA: 2026ko IRAILEAN
Eman izena hemen
Lidera ezazu sommeliergintza berria: berrikuntza, esperientzia eta edari-munduaren ikuspegi estrategikoa
Sommeliergintza bilakaera izaten ari da. Kontsumitzaile berriek, edari berriek, NoLo edarien goraldiak eta esperientzia bereizgarriak sortzeko beharrak profil berritzaileagoa, estrategikoagoa eta edarien negozioarekin lotura handiagoa duena eskatzen dute.
Sommeliergintzako eta Edari-munduaren Berrikuntzako Masterrak rol berri hori bultzatzen du. Balio handiko edari-proposamenak diseinatzeko, proiektu berritzaileak lideratzeko eta goi-mailako gastronomian eta sukaldaritza garaikidean aldea markatzeko esperientziak komunikatzeko, kudeatzeko eta garatzeko trebatuko zaitu.
ZERGATIK ERALDATUKO DU ZURE PROFIL PROFESIONALA MASTER HONEK?
- Sommeliergintza Berria, Ikuspegi Globala: Menderatu edari-unibertso garaikidea: ardoa, edari-kategoria berriak, NoLo edariak, eta mixologia, jasangarritasuna eta berrikuntza, egungo gastronomiari aplikatuta.
- Berrikuntza Edari-proposamenetan, eta Sommelierraren Rol Estrategikoa: Ikas ezazu edari-proposamen bereizgarriak diseinatzen, inpaktuz komunikatzen eta jantokiko zerbitzutik harago doazen rol estrategiak barneratzen, kudeaketa-ikuspegia txertatuz.
- Ikasi Onenengandik: Treba zaitez gaur egun sektorea lideratzen duten goi-mailako gastronomiako, edari-berrikuntzako eta aholkularitza espezializatuko profesionalez osatutako erreferentziazko klaustro batekin.
- Metodolofia hibridoa eta praktikoa: Online bidezko prestakuntza eta dastatze teknikoetan, benetako kasuetan eta testuinguru profesionalera aplikatutako proiektuen garapenean oinarritutako metodologia esperientziala konbinatzen ditu.
- Berreizgarritasuna, nazioarteko proiekzioarekin: Indartu zure profila, WSET Ardoari buruzko 3. Mailako ziurtagiriarekin.
INFORMAZIO ERABILGARRIA
- Hasiera-data: 2026ko irailak 21
- Hizkuntza: Espainiera
- Iraupena: 60 ECTS kreditu
- Gehienez 20 plaza
- Master honek FUNDAEren hobaria jaso dezake zati batean
- Modalitate erdi-presentziala
- Eskolak emango diren lekua: egonaldi presentziala Basque Culinary Center-en.
- Eskola-aldia: 2026ko irailaren 21etik 2027ko martxoaren 19ra.
- Online-aldia: 2026ko irailaren 28tik 2027ko urtarrilaren 31ra.
- Presentziala: 2027ko otsailaren 1etik martxoaren 19ra (bi hilabete)
- Praktika-aldia: 2027ko apirilak 26tik uztailaren 16ra. Praktikak baliozkotu egin daitezke, esperientzia profesionalaren arabera,
- Titulu mota: Mondragon Unibertsitatearen Etengabeko Prestakuntzako titulua, Basque Culinary Center-ek emandakoa
- Titulazioa: Sommeliergintzako eta Edari-munduko Berrikuntzako Etengabeko Prestakuntzako Masterra eta Ardoei buruzko 3. mailako WSET® Ziurtagiri ofiziala
Kontsultak egiteko eta informazio gehiago eskuratzeko, bete inprimakia, hemen.
ZER GAITASUN GARATUKO DITUZUN MASTER HONETAN
- Sommeliergintza profesionalaren oinarri sendoak: Mendera itzazu zerbitzua, upategiaren kudeaketa, analisi sentsoriala eta lanbidearen oinarri klasikoak, gaur egungo ikuspegi profesional batekin.
- Edari-mundu garaikidearen ikuspegi globala: Uler itzazu ardoak, destilatuak, hartzituak, NoLo edariak eta kategoria berriak, duten balio gastronomikoa, kulturala eta komertziala txertatuz. Barruan sartzen da Ardoari buruzko 3. mailako WSET ziurtagirirako prestakuntza.
- Berrikuntza eta edari-proposamenen diseinua: Ikas ezazu proiektu gastronomikoaren nortasunarekin bat datozen zeure edariak, karta bereizgarriak eta esperientzia likidoak sortzen.
- Edarien departamentuaren kudeaketa eta errentagarritasuna: Planifikatu erosketak, kontrolatu inbentarioak, txertatu tresna digitalak eta hartu erabakiak ikuspegi ekonomiko eta estrategiko batetik.
- Esperientzia, komunikazioa eta lidergoa: Diseina itzazu uztartze eta harmonia gogoangarriak, komunika ezazu inpaktuz eta har ezazu sommelier rol estrategiko bat exijentzia handiko inguruneetan.
MASTERRAREN AUKERA PROFESIONALAK
1. Sommelierra goi-mailako gastronomian eta bikaintasunezko sukaldaritzan
2. Upategiaren kudeaketa eta edari-eskaintzaren arduraduna
3. Edarietan espezialista, F&B departamentuetarako
4. Edariei buruzko aholkularitza
5. Esperientzia likidoen eta ekitaldi enogastronomikoen garapena
6. Dibulgazio espezializatua
7. Ekintzailetza edarien sektorean
MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK
1. Sommeliergintzaren ikuspegi berritzailea eta diziplina anitzekoa
Sektorearen eraldaketaren aurreko zuzeneko erantzun gisa aurkezten da masterra, ardoetan eta zerbitzuan oinarritutako ikuspegi tradizionala gaindituz. Sommeliergintza garaikide baten aldeko apustua egiten du, barne hartuko dituena edarien unibertso osoa, berrikuntza edarien eta esperientzien sorkuntzan, kudeaketa integrala, bai eta analisi sentsorial zientifikoa bezain pertzeptiboa.
2. Edari-munduaren 360º-ko ikuspegia
Ardotik haragoko ikuspuntua: edari espiritudunak, edari hartzituak, NoLo edariak, sagardoak, kafeak, infusioak, urak, bermutak eta beste hartzen ditu, horien prozesuak, kultura, dastatzeak eta bisitak barne. Ikuspegi hedatu eta zeharkako horrek bere izaera aitzindaria indartzen du.
3. Profesionalei zuzendutako modalitate hibridoa
Masterrak duen formatu erdi-presentzialari esker (5 hilabete online + 2 hilabete presentzial), prestakuntza eta jarduera profesionala eta pertsonala uztartu daitezke.
4. WSET 3 ziurtagiria txertatuta
Masterraren barruan sartzen dira ardoei buruzko WSET 3 ® ziurtagiri ofizialerako materialak, prestakuntza eta azterketa-tasak; ziurtagiri horrek onarpen handia du nazioarte mailan. Era horretan, indartu egiten da ikaslearen enplegagarritasuna, eta balio erantsia ematen zaio titulu nagusiari.
5. “Learning by Doing” metodologia
Tailer praktikoak, benetako erronkak, esperientzien diseinua, ekoizpen-eremuak ezagutzeko bisitak, dastatze-saioak, uztartzeak eta proiektu integratzaileak hartzen ditu barne masterrak. Metodologia esperientzial horrek sendotu egiten du ikaskuntza aplikatua, eta merkaturako funtsezkoak diren gaitasunak sustatzen ditu.
6. Goi mailako nazioarteko klaustroa
Ikasleak sektoreko abangoardiekin harremanetan jarriko duen prestigio akademiko eta profesionaleko talde bat izango du: goi mailako sommelierrak, edarien garapenean adituak, Master of wine tituludunak eta askoz gehiago.
7. Eboluzionatzea eta zure profil profesionala eguneratzea
Masterrak irtenbide profesional ugaritarako trebatuko ditu ikasleak, esperientzia likidoen sortzaile, goi mailako gastronomiako sommelier, upategiko kudeatzaile, aholkulari estrategiko edo edari-munduko ekintzaile izateko, besteak beste. Profesional berri globalagoen eta moldakorragoen eskariari erantzuten dio.
8. Esperientzia finkatua eta BCCren errekonozimendua
BCCk sommeliergintzan egin duen hamar urteko prestakuntza-ibilbidearen ondoren sortu da master berri hau. Erakundearen sendotasun instituzionala, nazioarteko errekonozimendua eta komunitate profesionalaren eta akademikoaren know-how-a jartzen ditu tituluaren izenaren eta kalitatearen berme gisa.
9. EDA Drink & Wine Campusarekiko lotura estrategikoa
Masterra lotuta dago EDA Drink & Wine Campusaren etorkizuneko egoitza berriarekin, edarietan eta ardoetan espezializatutako espazio gisa sortuko dena. Konexio horri esker, garatzen ari den eta berrikuntza, ikerkuntza aplikatua eta ardo eta edarietan adituak diren profesionalen nazioarteko aholku-batzorde bat izango dituen ekosistema baten erdigunean jarriko ditu parte-hartzaileak, programa edari-munduaren erreferentziazko ingurune baterantz proiektatuz.
10. Benetako ingurune profesionalean aplikatzea
Curriculumeko praktikak benetako inguruneetan egiteak eta Master Amaierako Proiektua garatzeak aukera ematen du ezagupenak praktikara eramateko, sektorearen egungo erronkekin esperimentatzeko eta prestakuntza norbere proposamen berritzaile batekin amaitzeko. Prozesu horrek profil profesional bereizgarri bat ezartzen du, etengabe bilakatzen ari den merkatu batean nabarmentzeko prestatuta egongo dena.
+1. Proiekzio profesionala eta lidergo-posizioetara iristea
Ikasleen proiekzio profesionala azeleratzeko diseinatuta dago masterra, sommeliergintzaren eta edarien munduan erantzukizun handiagoko rolak eskuratzen lagunduz. Duen ikuspegi estrategikoari, kontaktu-sareari eta ingurune profesionalarekin duen zuzeneko harremanari esker –praktiken, bisiten eta jardunean dauden irakasleen bitartez–, goi mailako gastronomian, hotel-taldetan, aholkularitzan edo ekintzailetzan posizio aurreratuak lortzeko aukera ematen du programak, parte-hartzailearen profila sendotuz, sektorean aldaketa lideratzeko prestatuta dagoen profesional gisa.

NORI ZUZENDUTA DAGO?
Bikaintasunetik, ezagutza espezializatutik eta berrikuntzatik, edari-munduaren eraldaketa lideratu nahi duten sektore gastronomikoko eta edarien sektoreko profesionalentzako diseinatuta dago programa.
Batez ere, ondorengo profilei zuzenduta dago:
- Sommelierrak eta ardoaren eta beste edari batzuen arloko profesionalak izanik, eboluzionatzea edo beraien espezializazioa areagotzea nahi dutenak: Jardunean dauden edo profesionalizatzeko prozesuan dauden sommelierrak izanik, beraien ezagutzak eguneratu, joera berrietan sakondu eta sukaldaritzaren, upategien edo denda espezializatuen arloetan proposamenak lideratu nahi dituztenak.
- Edarien edo antzerakoen inguruko esperientzia gastronomikoen arduradunak: Maitreak, jantoki-buruak, chefak eta Food & Beverage departamentuetako arduradunak izanik, ardoa eta beste edari batzuk modu estrategikoan txertatu nahi dutenak, esperientzia gastronomikoaren balio handiko proposamen gisa.
- Besteengandik bereiztu eta berrikuntzak egin nahi dituzten edarien sektoreko profesionalak: Mixologoak, baristak, marka-enbaxadoreak, aholkulariak eta edarien arloko beste espezialista batzuk, horeca kanalean proposamen berritzaileak diseinatzeko, komunikatzeko eta merkaturatzeko tresna aurreratuak eskuratu nahi dituztenak.
- Gastronomiaren eta edarien arloetako ekintzaileak eta kontzeptu berrien garatzaileak: Beraien proiektuak dituzten edo garatzen ari diren pertsonak, sommeliergintzarekin, koktelgintzarekin edo banaketa espezializatuarekin lotutako negozioak sortu edo sendotu nahi dituztenak, ikuspegi garaikide, jasangarri eta esperientzial batekin.
- Gastronomian, ostalaritzan edo horiekin lotutako beste diziplina batzuetan tituludunak, Edarien munduan garatu nahi dutenak.
Profil nagusiez gain, masterra bereziki aberasgarria da sukaldaritzaren eta edarien sektoreko profesionalak izanik eta zuzenean sommeliergintzarekin zerikusia duten eginkizunik izan gabe, berrikuntza likidoan espezializatutako prestakuntza ondo etor dakiekeen profesionalentzako.
Zure profila Masterrarekin bat ez datorrela uste duzu?
Masterra zure profilarekin bat datorren ez badakizu edo zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan , eta zure profila baloratuko dugu eta informazio pertsonalizatua emango dizugu.
- IRAUPENA: 60 ECTS
- IKASKETA ALDIA: 2027ko iraila-martxoa
- ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 15:00etatik 20:00etara.*
- PRAKTIKALDIA: 2027ko maiatza-uztaila

Sommeliertza eta Enomarketin Masterra bertaratuta, aurrez aurre egingo da funtsean, praktika-jarduerak pisu handia baitauka bertan. Guztira 60 ECTS kreditu hartuko ditu.
AURREZ AURREKOA
Aurrez aurreko eskoletan dastatzeak, tailerrak, profesional ospetsuen master classak, arrakasta-kasuak eta mintegiak eskainiko dira.
Aurrez aurreko eskolez gain, prestakuntza osatzeko Kanpo Merkataritzari eta Marketing Digitalari buruzko 110 orduko modulu bat egingo da.
Ikasleak e-learning ikasteko plataforma izango du, erabilerraza, ikasgelan ikasitakoa ostau eta barneratzeko lagungarri izango dituen irakurgai eta ariketekin.
Ikasteko Bisitaldiak
Masterrean zehar, bisitaldiak egingo dira ardogintza-tradizio luzeko lurraldeetako upategi ospetsuetara, aurrez aurre ezagutzeko sektoreko esperientziak eta kasu arrakastatsuak.
Masterrean 1 eta 4 egun bitarteko ikasteko bisitak egingo dira ardogintzan tradizio handia duten lurraldeetara, hala nola, Frantziara, Jerezera, Nafarroara, Txakolin-eremuetara eta Errioxara, ikasgelan barneratutakoa osatzeko asmoz.
Praktikak eta Proiektuak
Master-amaierako proiektua ikaskuntza-prozesuan zehar landuko da. Ikasleak proiektuko tutorea izango du, eta lan horretan gidaritza eskainiko dioten adituen laguntza. Ikasturtean zehar lanak eman eta berrikusteko hainbat mugarri finkatuko dira, ikaslea urratsez urrats aurrera dadin. Aurrez aurreko eskolak amaitu eta astebetera emango da bukaerako proiektua.
Master-amaierako proiektuan ikasleak benetako edo asmatutako produktu baten edo enpresa baten marketin-plana egin beharko du, eta ardoarekin, sommeliertzarekin uztarketekin eta abarrekin lotutako alderdiak ere landuko ditu bertan.
Kredituen % 50 burutu ondoren hasiko da praktika-aldia, eta 480 orduko iraunaldia izango du guztira. Praktikak 2020. urtea amaitu aurretik abiarazi beharko dira.
*Ikasleek praktikak baliozkotzeko aukera izango dute, gaitasunak egiaztatuz.
Talde txikien formatuari esker, irakaslearekiko edo hizlari gonbidatuarekiko elkarrekintza eta eztabaida errazagoak izango dira.
EQUIPO DOCENTE
El máster cuenta con un equipo docente compuesto por profesores expertos en cada una de las áreas del programa: expertos en cata y análisis sensorial, enólogos, sumilleres, mixologos, desarrolladores de bebidas, pommeliers, expertos en las diferentes bebidas del programa, wset educator, masters of wine, comunicadores de bebidas, etc. Además, personas de referencia internacional compartirán a través de ponencias y masterclass su visión sobre la sumillería y la innovación en el mundo líquido.
EQUIPO DE COORDINACIÓN
(1).jpg)
KORO SANTOS
Coordinadora académica
Licenciada en Psicología, vinculada al mundo del Servicio en Restauración y a la Sumillería, con más de 15 años de experiencia docente. Formadora homologada en vinos de Jerez, y Cava. WSET nivel 3. Profesora de Sala y Servicios en Basque Culinary Center.
.jpg)
Esther Merino
Miembro del equipo de coordinación del Máster
Graduada en Gastronomía y Artes Culinarias en Basque Culinary Center, eligió la especialidad de Vanguardia Culinaria. Ha trabajado para Ikea Food Valladolid, Grupo Hostelero Gastroleku, ha diseñado los departamentos de Sala, Barra y Coctelería de dos restaurantes en Manila y en la Isla de Palawan (Filipinas). También creó la consultoría gastronómica BOWS, fue profesora adjunta en el Curso de Experto Bartender y Coctelería Moderna de BCC. Ha trabajado en Copenhage en el equipo de sala de Noma y POPL. En la actualidad, trabaja en Alchemist, con dos estrellas Michelin y número 58 en el Top 100 mundial de la lista ‘The World’s 50 Best Restaurants’.
.jpg)
Nicolas Boise
Miembro del equipo de coordinación del Máster
Formado entre grandes templos gastronómicos europeos, Nicolas Boise es un sumiller originario de Borgoña que ha hecho del País Vasco su hogar y escenario profesional. Con una trayectoria que abarca 17 estrellas Michelin, ha trabajado en restaurantes emblemáticos como The Fat Duck en Inglaterra o Mugaritz en España, donde fue nombrado jefe de sumiller con tan solo 25 años. Actualmente, lidera la bodega del Restaurante Elkano, referente mundial en cocina marina, desde una filosofía centrada en la autenticidad, la diversidad y el respeto al comensal.
.png)
Onneca Guelbenzu
WSET nominated educator
Con una sólida formación internacional, Onneca es Diplomada WSET Nivel 4 en Vinos, WSET Nivel 3 en Sake y certificada como Sommelier de Sake por la SSI (Kikisake-shi). También posee el título de "Basque Sumiller" y un Máster en Enología, Viticultura y Marketing del Vino. Actualmente cursa el prestigioso programa Master of Wine. Ha trabajado como sumiller en un restaurante con dos estrellas Michelin y como educadora y escritora especializada en vino.
PROFESORES/AS Y COLABORADORES/AS
Algunos de los profesores/as y colaboradores/as de ediciones anteriores son:
- Patxi Troitiño – Especialista en coctelería y bebidas mixtas.
- David Mora – Consultor en enoturismo y diseño de experiencias enogastronómicas.
- Pilar García Granero – Enóloga, experta en viticultura y procesos de vinificación.
- François Chartier – Creador de la teoría de armonías moleculares; ha colaborado con chefs como Ferran Adrià.
- Miguel Ángel Millán – Sumiller jefe en DiverXO*** y Mejor Sumiller del Mundo 2023 por The World's 50 Best Restaurants.
- Paz Levinson – Directora de Vinos en Groupe Pic (restaurantes con estrellas Michelin en Europa y Asia), jurado internacional y autora.
- Luis Baselga – Sumiller y maître en Smoked Room (Grupo Dani García), reconocido como Mejor Sumiller 2024 por la Academia Madrileña de Gastronomía.
- Fernando Moret – Director de sala en Ambivium y uno de los Top 5 Young Sommeliers en España.
- Dra. Adela Balderas – Especialista en liderazgo, marca personal y coaching ejecutivo aplicado al sector del vino.
- Julián Palacios – Ingeniero agrónomo y referente en viticultura sostenible y poda tradicional.
- Pepe Rodríguez de la Vera – Viñador y estudiante del Master of Wine, con enfoque artesanal y comunicativo.
- Jaume Gramona – Productor de espumosos de larga crianza, referente internacional en sostenibilidad y elegancia técnica.
- Ainhoa Oyanguren – Q Grader y experta en café de especialidad, copropietaria de Trike Koffee Roasters.
- Natalia Santamaría - Experta en el análisis sensorial de bebidas e investigadora en un centro de investigación vitivinícola.
- Dani Corman - Especialista en viticultura, enología y marketing del vino y propietario de una tienda especializada en vino.
- Xabi Iturralde - Experto en gestión y operaciones en los ámbitos de hospitalidad y turismo y profesor del área de gestión y negocio de Basque Culinary Center.
Sesiones impartidas por Bodegas y/o asociaciones del sector vitivinícola como Grandes Pagos de España, Vega Sicicilia, Bodegas Muga, Galicia Calidade y Marqués de Murrieta.
MASTERRAREN PREZIOA
Masterraren prezioa 11.970 € eurokoa da, eta zenbateko hori honela ordaindu beharko da:
- 3.105 € onarpena baieztatzean, plaza gordetzeko kontzeptu modura.
- Gainontzeko zenbatekoa 2.955 € -ko hiru kuotetan ikasturtean zehar.
FINANTZAKETA-AUKERAK
Basque Culinary Center-en, ikasten jarrai dezazun laguntzen dizugu, masterreko azken 3 kuotak (masterraren % 60a) 12 hilabetetan finantzatzeko aukera eskainiz.
Prozesua oso erraza da. Ezagutu Basque Culinary Centerreko ikaslea izateagatik Sabadell Consumer Finance S.A.U.-k eskaintzen dituen finantzaketa-baldintza bereziak.
Informazio gehiago HEMEN.
DIRU-LAGUNTZA AUKERAK
Diru-laguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Tripartita fundazioaren bidez:
IKASLEA ENPLEGAGARRITASUNEAN LAGUNTZEA
Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.
Era berean, egonaldiak iraun bitartean, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa- eta lan-bekak eskatzeko aukera izango dute, eta horrela, hainbat departamentutan lan egin dezakete: I+G, operazioak, kafetegia, etab.
Aurreinskripzioa egiteko pausuak:
1 AURREZ IZENA EMATEA
Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute ekainetik aurrera eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da
admisiones@bculinary.com helbidera:
• Curriculum Vitaea.
• Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa.
• NAN edo pasaportearen fotokopia.
• Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna.
2 HAUTAKETA PROZESUKO FASEAK GAINDITZEA
1. fasea: Prestakuntza eta esperientzia egiaztatzea
Onarpen Batzordeak baloratuko ditu honako baldintza hauek betetzen dituzten eskabideak:
• Hainbat diziplinatako unibertsitate-gradudunak (Enpresa Zientziak, Turismoa, Agronomoak, Komunikazioa, Humanitateak, etab.).
• Ardoaren munduarekin lotutako enpresetako marketineko, banaketako edo merkataritzako profesionalak, prestakuntza berezia behar dutenak.
• Sukaldaritzako erdi edo goi mailako tituludunak.
• Jardunean ari diren profesionalak, arlo horretan trebatu nahi dutenak.
2. fasea: Kontrastea egiteko elkarrizketa
Ezagutza zehatzak baloratu ahal izateko, Hautapen Batzordeak elkarrizketa pertsonala egingo dio 1. fasea gainditu duen hautagaiari, emandako datuak kontrastatu eta prestakuntzarekiko ardura hobeki ezagutzeko
3. fasea: Motibazioa eta gaitasun pertsonalak baloratzea
Ikasleak prestakuntza-prozesua arrakastaz gainditzeko zer motibazio eta gaitasun pertsonal duen baloratuko du Hautapen Batzordeak. Horretarako, aurkeztutako motibazio-eskutitza hartuko da aintzat.
Hautaketa-prozesuaren hiru faseak bukatu ondoren, hautagaiak azken puntuazioa eskuratuko du. Puntuaziorik onena eskuratu duten 20 hautagaiak onartuko dira eta ondoren plazak betetzen hasiko dira, plaza gordetzeko ordainketak iristen diren ordenaren arabera.
3 PLAZA GORDETZEKO ORDAINKETA
Hautagaiak prozesua gainditzen badu emaitzaren berri emango zaio, eta onartua izan den edo erreserban dagoen adieraziko zaio.
Onartutakoei plaza gordetzeko zenbatekoa ordaintzeko eskatuko zaie, izen-ematea gauzatzeko.
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
- Ikuztegia
- Gimnasioa
- Sukalde komunak edo txokoak
- Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
- Musika entseatzeko gelak
- Coworking guneak
- Aparkaleku pribatua
Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.
Ostatuari buruzko informazio gehiago
hemen
Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak
Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.
Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes
EGOITZA LAIKOAK
Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.
EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.
BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN
Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen.
APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei.
Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa
Europar Batasuneko, Norvegiako, Suitzako, Liechtensteingo eta Islandiako ikasleei ez zaie bisarik eskatuko Espainian bizitzeko.
Gainontzeko ikasleek epe luzerako ikasketa-bisa eskatu beharko dute, 180 egunetik gora Espainian bizitzeko baimena emango diena.
Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatuetan eskatu beharko dute bisa. Garrantzitsua da beharrezko dokumentazioaren berri izatea, lehenbailehen prestatzen joateko, izan ere, bi hilabete arteko epea dute agintariek bisa-ematea jakinarazteko.
Donostiara iritsi ondoren, ikasleek hilabeteko epea izango dute atzerriko ikasleen txartela izapidetzeko Donostiako Atzerritarren Bulegoan. BCCko ikasleen bulegoak emango die ikasleei izapide horren berri.
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Ondoren, Donostiako BIZI KOSTUARI buruzko informazioa emango dugu.
Entretenimendua
Garraioa
Hiri-barruko autobusen sarea erabiltzea da hirian batetik bestera joateko modurik onena. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori.
www.dbus.es web-orrian ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio guztia eskaintzen du. Gainera, bi tokiren arteko autobus-ibilbidea ikusi eta iraupena kalkulatzeko aukera ere ematen du.
Eguneroko erosketak
Ostatua
Egoitzak eta ikastetxe nagusiak ere badira Donostiako ostatu-eskaintzan. Mota horretako ostatua nahi izanez gero, erreserba lehenbailehen egitea komeni da.
Hirian diren egoitza batzuei buruzko informazioa biltzen duen dokumentua duzu ondorengoa.
Behera kargatu: Ostatua Donostian
Ikasleek hileko garraio-bonoak erabil ditzakete, autobusaren kostua merkatzeko.
Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.
Kantauri itsasoaren ertzen,
Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.
Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
- Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
- Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
- Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
- Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
- Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
- Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.
Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.
Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.
Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
Donostia Turismok utzitako irudiak
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.