Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Sorkuntzako, Teknikako eta Produktuko Sukaldaritza


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

HURRENGO EDIZIOA 2025KO URRIAN HASIKO DA

Sukaldaritzan aritzen diren profesionalentzako erreferentzia-masterra

Master hau esperientzia profesionala duten sukaldariei zuzenduta dago eta, haren bidez, zeure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin ahal izango duzu. Ezagutu sakon produktuak: jatorria, barietateak, ezaugarri gastronomikoak eta sukaldaritzan duten portaera. Ezagutu teknika modernoak, alderdi fisiko-kimikotik hasi eta teknikez jabetzeraino.  Murgildu sukaldari ospetsuenen azken joeretan.

Sei hilabeteko programa da eta ondoren, trebakuntza-prozesua burutzeko, ikasle guztiek nazioko eta nazioarteko jatetxerik ospetsuenetan egonaldia egingo dute.

Lanbidean nahiz irakaskuntzan eskarmentu handia duten irakasleak biltzen ditu eta, mintegiak ez ezik, master classak ere sartzen dira tartean, produktuko aditurik onenen eta nazioarteko erreferentziako sukaldarien partaidetzarekin. Ikasketak osatzeko, ikasteko txangoak eta master bukaerako proiektua ere egingo dira.

• Hurrengo Masterreko edizioa 2025ko Urrian hasiko da!
• Iraupena: 60 kreditu.
• 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
• Mondragon Unibertsitateko berezkoa Titulua

 

10+1 arrazoi

MASTERRA EGITEKO ARRAZOIAK

Sukaldaritza-teknikako aditu bihurtuko zara, eta sukaldaritza-ezarpenik aurreratuenak menderatuko dituzu.

Sukaldaritza tradizionalaren, sukaldaritzaren bilakaera posible egin duen horren oinarriak ezagutuko dituzu.

Sukaldari globala bihurtuko zara, hurbileko eta urruneko sukaldaritza-teknikak menderatuta.

Mundu osoko produktuen ezarpen eta ezaugarri gastronomikoak ezagutuko dituzu.

Ezagutza horiek barneratuta, zoazen lekura zoazela ere, hobekien baloratutako profesionala izango zara.

 

Teknika sakon ezagutuz, hainbat negozio-eredutara egokitzeko aukera izango duzu.

Profesional hoberenekin ikasiko duzu; kongresuetako taulen gainean baino ikusten ez diren horiekin.

Instalaziorik eta baliabiderik hoberenak izango dituzu eskura, ahalik eta errealena den ingurune batean.

Zeure zentzumen-trebeziak garatu eta teknikaren eta produktuaren ezagutzan oinarritutako irizpidea eskuratuko duzu.

Errezeta koherenteak, nortasun handikoak sortzeko gaitasuna izango duzu, produktuak eta kalitateak erabiliz, bezeroaren esperientzia bateratuz eta plater biribilak lortuz.

Zure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egingo duzu; zeure negozioa hobetu eta kualifikazio handiko sukaldari bihurtuko zara, gaur egungo merkatuan nabarmentzeko.

Bideratua / Programa

NORENTZAT

Masterra honako profil hau duen pertsonei zuzenduta dago:

    Gastronomiako lizentzia.

    Sukaldaritzako eta jatetxe-alorreko goi- edo erdi-mailako gradua.

    Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak.

Beharrezkoa da hautagaiek sukaldari lanetan eta hainbat sailetan gutxienez hiru urteko esperientzia edukitzea.

PROGRAMA

Programari esker, ikasleak konpetentzia aurreratuak eskuratuko ditu honako ezagutza-esparru hauetan:

    Produktuen eta sukaldaritzako erabileraren ezagutza sakona.

    Jatetxeetako sortze-prozesuak.

    Sukaldaritzako joerak eta berrikuntzak.

    Sukaldaritza-teknika modernoak.

Egutegia

IRAUPENA: 60 ECTS.

ESKOLA ALDIA: 2025ko urritik 2026ko martxora

ORDUTEGIA: 15:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera

PRAKTIKA ALDIA: 2026ko apiriletik ekainera

Izen-ematea 2025ko martxoan irekiko da. 

Jatetxeetako praktikak (hala eskatzen duten ikasleentzat) masterra bukatu ondoren egingo dira. 

Ikasleak praktikak baliozkotzeko aukera izango du, baldin eta esperientzia profesionala egiaztatzen badu.

*Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 15:30etatik 20:30etara (txango gastronomikoak, master class-ak eta mintegiak goizez ere izan litezke, beharrezkoa izanez gero).

Metodología

Masterreko orduen zati handia praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotz, aktibo eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.

Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora bitartean ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko.

Ebaluazioa etengabea izango da eta, aldian-aldian, kanpoko profesionalek eta Basque Culinary Centerreko irakasleek baloratuko dituzten mugarriak gainditu beharko ditu ikasleak. Batzuetan, elaborazio horiek benetako bezeroei emandako zerbitzuetan probatuko dira.

Ikasketa-prozesua ikasgelatik kanpo ere egingo da, ikaskuntza-ibilaldi gastronomikoen bidez. Horiei esker, lehen eskutik ezagutuko dugu kozinatzen ditugun produktuen jatorria. Besteak beste, nekazaritza-, abeltzaintza- eta hegazti-ustiategiak bisitatuko ditugu: esnekiak, foiea eta produktu keztatuak ekoizten dituztenak, okela-ekoizleak, gozogintza- eta pastelgintza-enpresak, upategiak, mahastiak, etab.

Prestakuntzan zehar, ikasleek Master Bukaerako Proiektua prestatuko dute eta profesional adituek benetako zerbitzuan baloratuko dituzte ikaslearen sormena eta sukaldaritza-proposamenaren koherentzia.

Enpresetako praktikak eskola-aldia eta master bukaerako proiektua burutu ondoren izango dira. Hiru hilabeteko (480 orduko) iraupena izango dute eta honako leku hauetan burutuko dira:

    Michelin izarra duten jatetxeetan. Adibidez: Arzak, Mugaritz,  El Celler de Can Roca eta Basque Culinary Centerren laguntzaileak diren beste askotan.

    Gastronomia alorreko I+G departamentuetan.

    Gastronomia-berrikuntzako proiektuetan. Adibidez, Bulli-Lab.

    Elikagaien industriako I+G unitateetan edota ikasleak bere gaitasunak garatzeko aukera izango duen beste negozio batzuetan.

Ikasleek praktikak baliozkotzeko aukera izango dute, baldin eta gaitasunak egiaztatzen badituzte.

Irakasleak

Esperientzia eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek osatzen dute irakasle multzoa.

Antolamendu-egiturak honako hauek hartzen ditu:

    Masterraren diseinu-taldea.

    Masterraren koordinatzailea.

    BCCko irakasleak, irakasle adituak zentzumen-analisian, sukaldaritzako kimikan, segurtasunean eta higienean, ekoizpenean eta abarretan.

    Produktuaren area bakoitza ezin hobeto ezagutzen duten irakasleak: nutrizionistak, ingeniari agronomoak, itsas biologoak, albaitariak, ekoizleak, etab.

    Nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak.

    Proiektu- eta praktika-tutoreak.

    Ikasleen Bulegoa.

Sukaldari gonbidatuak eta produktu-adituak bilduko dituzten mintegietara joateko aukera izango duten ikasleek. Arroz, txerriki iberiko, esneki, espezie, arrain eta abarreko sukaldaritzari buruzko ikuspegia partekatu eta xehetasun osoz azalduko dituzte sukaldaritza-teknika tradizional eta modernoak. 

Honako hauek dira sukaldaritzako, teknikako eta produktuko masterreko aurreko edizioetako sukaldari gonbidatuetako batzuk: Manolo De la Osa, Fernando Bárcenas, Ricard Camarena, Eneko Atxa, Josean Alija, Xabier Gutiérrez, Marcelo Tejedor, Oswaldo Oliva, Mateu Casañas, Juan Fra Valiente, Albert Raurich, Rodrigo de la Calle, etab. 

Ikasketen ukitu aparta dira master class-ak. 2 eta 4 ordu bitarteko saioak, nazioarteko ospea duten sukaldariekin: Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Quique Dacosta eta Joan Roca, besteak beste.

Master class-en programaren bidez, gaur egungo sukaldaritzako chefik ospetsuenek euren ikuspegia, kontzeptua, sorkuntza-bideak eta azken sukaldaritza-proposamenak erakutsiko dizkiete ikasleei.  

Hoberenekin ikasiko duzu!

Matrik. / Laguntzak

Masterrak 14.860 € euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

  • 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
  • 3.667.5 €  hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
  • Gainerakoa, 3.667.5 €   euroko hiru kuota urrian, abenduan eta otsailean ordaintzeko.

 

FINANTZATZEKO AUKERAK

Ikastetxeak finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.

DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO AUKERA

Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez:

IKASLEAK ENPLEGUA BILATZEKO LAGUNTZA

Ikasketak egiten dituen bitartean eta ondoren ikasleari enplegua bilatzen laguntzeko asmoz, Masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzen berri jasoko dute.

Era berean, egonaldian zehar, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G sailean, eragiketen sailean, kafetegian, etab.

 

Onarpena / Baldintzak

1. AURREZ IZENA EMATEA

Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute on line, eta izena emateko tasa ordaindu behar dute. Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:

  • Curriculum Vitaea
  • Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa
  • NAN edo pasaportearen fotokopia
  • Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna.

2. HAUTAKETA PROZESUKO FASEAK GAINDITZEA

1. fasea: prestakuntza eta esperientzia egiaztatzea
Onarpen Batzordeak honako hauek baloratuko ditu:  
  Sukaldaritzako edo jatetxe-alorreko prestakuntza.
  Sukaldaritzako edo/eta jatetxe-alorreko esperientzia profesionala  (aurretik gutxienez hiru urteko esperientzia izatea lehenetsiko da). 
  Gomendiozko gutunen bidez eskainitako erreferentziak.
2. fasea: Ezagutza-probak
Ezagutza zehatzak baloratzeko, Hautapen Batzordeak elkarrizketa pertsonala egingo dio 1. fasea gainditu duen hautagaiari, emandako datuak kontrastatzeko.
Beharrezkoa bada, hautagaiari informazio osagarria eskatuko zaio; adibidez, bideo bat edo ezagutza-test bat egitea bere gaitasuna, trebezia eta ezagutzak frogatzeko.
3. fasea: motibazioa eta gaitasun pertsonalak baloratzea 
Ikasleak prestakuntza-prozesua arrakastaz gainditzeko zer motibazio eta gaitasun pertsonal duen baloratuko du Hautapen Batzordeak. Horretarako, aurkeztutako motibazio-eskutitza hartuko da aintzat.
Hautaketa-prozesuaren hiru faseak bukatu ondoren, hautagaiak azken puntuazioa eskuratuko du. Puntuaziorik onena lortzen duten 18 hautagaiak onartuko dira.

3. PLAZA GORDETZEKO ORDAINKETA

Hautagaiak prozesua gainditzen badu, horren berri emango zaio, onartuta edo erreserban dagoen zehaztuta.
Onartutakoei plaza gordetzeko zenbatekoa ordaintzeko eskatuko zaie, izen-ematea gauzatzeko.
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta konpetentzia pertsonalak dituztela egiaztatzeko.
Onarpen Batzordea arduratuko da ikasleak hautatzeaz, honako prozesu honen arabera:
Garrantzitsua
    Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da irekita. Gehienez 18 ikasle onartuko dira.
    Matrikula irekitzen denean aurkeztutako hautagaiekin lehen aukeraketa bat egingo da, 2023ko uztailaren erdialdera arte. Batzordeak hautagaitzak aztertu ahala emango zaie erantzuna.
    Horren ondoren aurkeztutako hautagaitzen kasuan, albait arinen erantzungo zaie.
    Atzerriko ikasleei dagokienez, izen-emateko tasa ordaindu ondoren emango zaie onartutako hautagaitzei onarpen-eskutitza eta bisa tramitatzeko behar den laguntza.

 

Alojamientos

Culinary House
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

BESTE ALOJAMENDU AUKERAK


Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.

Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes

EGOITZA LAIKOAK

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
fachada
estudio
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.

BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN


Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak


Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.

Deportes
Deportes
Deportes

Bizi Kostuaren Info


Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
  • Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
donostia Donostia Turismok utzitako irudiak


BCC Students

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.


Catalogo

SORKUNTZAKO, TEKNIKAKO ETA PRODUKTUKO SUKALDARITZA Masterra interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Masterraren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia