Espezializazio-programa hau sektore profesionalentzat da, aurretiaz sektorean prestakuntza edo/eta lan-esperientzia dutenentzat.
Programak honako ezagutza-alor hauek jorratuko ditu:
1. ZENTZUZKO SUKALDARITZARAKO SARRERA:
Historia, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, elikagaien kalitatea.
2. SUKALDARITZA TEKNIKAK:
Oinarriak, aplikazioak eta gaiari loturiko platerak prestatzea.
• Elikagaiak manipulatu eta kontserbatzeko teknikak.
• Sukaldaritzan aplikatutako egosketa-teknikak.
• Jatetxeetako gozogintzako oinarrizko elaborazioak: bizkotxoak, oreak, izozkiak eta sorbeteak.
• Okintzako oinarrizko elaborazioak: metodologia, teknika eta makinak.
• Beste teknika batzuk:
- "Abangoardiarako bidean... sukaldaritza modernistari keinu txikia”.
- Teknika berriak: gelak eta loditzaileak, aparrak eta emultsioak.
- Produktu berriak: obulatoa, carta fata, matodextrina.
- Platereratzea eta eszenaratzea: sukaldeko tresneria.
- Sortze-prozesuak.
Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu azken edizioko Programa:
PROGRAMA