Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Negozio Garapeneko Laguntzailea

30 Iraila 2026

Deskribapena

Negozioaren garapena interesatzen zaizu eta ingurune teknologiko eta nazioarteko batean lan egin nahiko zenuke? Jarraitu irakurtzen zuretzat dugun aukera ezagutzeko! 

Zure eginkizun nagusia negozioaren garapenaren arloarekin lotutako ekintzei laguntza ematea izango da. Merkataritza-taldearekin elkarlanean arituko zara, eta harreman estua izango duzu zentro teknologikoko ezagutza-arloetako koordinazio-lanez arduratzen diren pertsonekin, haien hazkundea bultzatzen lagunduz. 

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • GOe Tech Centerrek parte hartzen duen azoka, jardunaldi eta ekitaldien antolaketan laguntzea, plangintzan, materialen prestaketan, barne-koordinazioan eta logistikan parte hartuz. 
  • Komunikazio-materialak prestatzen laguntzea, hala nola buletinak, memoriak, aurkezpenak eta sare sozialetarako edukiak. 
  • Zentro teknologikoaren barne-kudeaketako hainbat prozesutan laguntzea, proiektuekin, aginte-taulekin eta datu-baseekin lotutakoetan. 
  • Zentroko hainbat talde eta ezagutza-arlorekin koordinatuta lan egitea. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Kudeaketaren, komunikazioaren eta/edo negozioaren garapenaren arloan lan-esperientzia, praktiketako esperientzia edo gutxi gorabehera urtebeteko esperientzia izatea. 
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (ADE), Komunikazioan edo antzeko arloren batean unibertsitateko gradua izatea. 
  • Komunikatiboa izatea, eta pertsonen arteko zein gizarte-trebetasun onak izatea. 
  • Ingeles-maila altua izatea (C1). 
  • Pertsona proaktiboa, malgua eta antolatua izatea, eta taldean lan egitea gustuko izatea. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Zentro Teknologiko batean edo gastronomiaren sektorearekin lotutako enpresetan praktikak egin badituzu edo lan egin baduzu. 
  • Euskara menperatzen baduzu (C1). 
  • Gastronomiaren, berrikuntzaren eta negozioaren garapenaren arloak interesatzen bazaizkizu. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Gastronomiarekiko pasioa duen eta etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea. 
  • Nazioarteko konexio eta harreman garrantzitsuak dituen ingurune anitz, berritzaile eta nazioarteko batean lan egitea. 
  • Gastronomia, teknologia, berrikuntza eta negozioa elkartzen diren ingurune batean garatzea. 
  • 2026ko abendutik 2027ko apirilera bitarteko aldi baterako kontratazioa, lanaldi osoan. 
  • Ordutegi-malgutasuna eta telelana egiteko aukera, lanpostuaren beharren arabera. 
  • Ingurune inklusibo eta anitz batean lan egitea. Desgaitasun-ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu, behar duzun laguntza egokia duzula ziurtatzeko. 

Gure taldearen parte izan nahiko zenuke? Ez izan zalantzarik eta eman izena! Zure zain gaude! 

 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia