Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Profesionalentzako Sukaldaritza Irakaslea

03 Abuztua 2026

Deskribapena

Nazioartean gastronomiaren arloan erreferente den erakundean lan egitea gustatuko litzaizuke? Sukaldean lanean esperientzia duzu, eta ezagutza hori sektoreko profesionalei transmititzea gustatuko litzaizuke? Hala bada, proiektu hau zuretzat izan daiteke! 

Profesionalentzako Sukaldaritza Irakasle baten bila gabiltza, Etengabeko Formakuntza eta Neurrira Egindako Ikastaroen arloan lan egiteko. Sukaldaritzan ibilbide luzea duen, bere esperientzia partekatzea gustuko duen eta gastronomiako profesionalen garapenean lagundu nahi duen pertsona baten bila gabiltza formakuntza praktiko, eguneratu eta sektorearen errealitatearekin lotura eskainiz. 

Zure eginkizun nagusia arloko gainerako profesionalekin elkarlanean, gastronomiako profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak diseinatu eta ematea izango da. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Gastronomiako profesionalei zuzendutako formakuntza-programak diseinatu, garatu eta emango dituzu. 
  • Material didaktikoen garatu eta eguneratu. 
  • Irakasle eta adituekin elkarlanean arituko zara balio handiko ikaskuntza-esperientziak sortzeko. 
  • Sukaldaritzako joerak, berrikuntza eta ezagutza zientifikoa prestakuntzaren parte izango zara. 
  • Basque Culinary Center ordezkatuko duzu formakuntza-jardueretan eta proiektu espezifikoetan. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Goi Mailako Teknikari titulua Sukaldaritzan, Gastronomian edo antzeko arloetan. 
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia jatetxe gastronomikoetan edo Michelin Izarra duten jatetxeetan lanean. 
  • Ingeles-maila aurreratua (C1), hizkuntza horretan klaseak emateko gaitasunarekin. 
  • Sukaldaritza-teknika tradizional eta modernoetan ezagutza eta trebetasuna duzu. 
  • Zientzia eta sukaldaritzaren inguruko ezagutza. 
  • Ofimatikako tresnen oinarrizko erabileran gaitasuna. 
  • Bidaiatzeko prestasuna. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Gastronomiako, Turismoko edo antzeko arloetako unibertsitate-gradu bat baduzu. 
  • Formakuntza ematen esperientzia baduzu arautuan zein arautu gabekoan. 
  • Euskara-maila altua (C1) baduzu. 
  • Pertsona antolatua, erabakigarria eta komunikatzeko gaitasun bikaina baduzu. 
  • Egoera eta testuinguru desberdinetara egokitzeko malgutasuna erakusten baduzu. 

Zer espero dezakzu Basque Culinary Centerretik? 

  • Formakuntzaren eta gastronomiaren sektoreetan aitzindaria den proiektuan lan egiteko aurkera.  
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Lan-giro dinamikoa, elkarlanean oinarritua eta diziplina anitzekoa. 
  • Pertsonak zaintzen dituen eta lan-giro positiboa sustatzen duen ingurune profesionala. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Gainera, desgaitasun-ziurtagiria baduzu, kontuan hartuko dugu behar duzun laguntza egokia eskaini ahal izateko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik, eta eman izena lan-eskaintzan! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia