Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldaritza Berrikuntzako Chef-a

13 Azaroa 2025

Deskribapena

Gastronomiaren eta bere balio-kate osoaren arloan nazioarte mailan aitzindaria den erakundearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Sukaldaritza berrikuntza interesatzen zaizu? 

Basque Culinary Center-eko GOe Tech Center-en, diziplina anitzeko ikerketa eta berrikuntza zentroan, Sukaldaritza Berrikuntzako Chef bat inkorporatzea gustatuko litzaizuke. 

Hauek dira gure lan-ildo nagusiak: 

  • Teknika aitzindariak identifikatzea gastronomiaren esparruan, nazioarteko ikuspegiarekin. 
  • Ezagutza tekniko-kulinarioa sortu eta sektore gastronomikoari zein gizarteari transferitzea. 
  • Lehengaiak balio gastronomiko handiko elikagai bihurtzeko modu berriak ikertu eta dokumentatzea, oinarri zientifikoarekin eta prozesuen kontrol zorrotzarekin. 
  • Produktu eta kontzeptu berritzaileak garatzea, eskalagarritasun ikuspegiarekin eta sormen kulinario handiarekin. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Garapen eta prototipo kulinarioak pentsatu, formulatu eta probatzea. 
  • Produktu eta errezeta berritzaileak garatzea eta emaitzak bezeroei aurkeztea. 
  • Proiektuak koordinatzea, dokumentazioa kudeatzea eta bezeroekin harremana mantentzea. 
  • Zentroko beste talde batzuekin batera proiektu anitzetan parte hartzea. 
  • Bezero eta proiektu berriak identifikatzen eta erakartzen laguntzea, baita nazioartean ere. 
  • Noizean behin showcooking eta tailerrak egitea egindako berrikuntza-lanak partekatzeko. 

Betekizunak

Guretzat garrantzitsua da hau edukitzea:  

  • Sukalde profesionalean eta teknika aurreratuetan esperientzia sendoa, sukaldaritza tradizionalaren ezagutzarekin batera. 
  • 8 urte baino gehiagoko lan-esperientzia. 
  • Sukaldaritzarekin lotutako prestakuntza ofiziala. 
  • Ingeles maila altua (mintzatu eta idatzi). 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Diziplina anitzeko inguruneetan lan egiteko gaitasuna baduzu (zientzia, teknologia, osasuna, iraunkortasuna...). 
  • Pertsonak kudeatzeko eta taldean lan egiteko trebetasuna duzu. 
  • Komunikatzeko gaitasuna duzu, ahoz zein idatziz (txostenak, aurkezpenak, tailerrak, grabazioak...). 
  • Bulegoko tresnak maila aurreratuan erabiltzen dituzu. 
  • Prototipoak eta errezetak erregistratzeko zehaztasunez lan egiten duzu, errepikagarritasuna eta trazabilitatea bermatuz. 
  • Xehetasunetan arreta jartzen duzun pertsona zara, protokoloak zorrotz jarraitzen dituena. 
  • Gidabaimena baduzu eta, ahal bada, ibilgailu propioa baldin baduzu, kontuan hartuko da. 

Guk eskaintzen duguna:  

  • Nazioarteko loturak dituen ingurune dinamiko batean sartzea. 
  • Diziplina anitzeko eta kultura arteko talde-lana. 
  • Ordutegi malgua eta urruneko lana egiteko aukera. 
  • Autonomia eta hazkunde profesionalerako aukera. 
  • Ingurune inklusiboan lan egitea. 
  • Gainera, desgaitasunen bat baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza bermatzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza! Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia