Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Proiektu Bulegoko Koordinatzailea

06 Urria 2025

Deskribapena

Berrikuntzarekiko pasioa duzu eta gastronomiaren etorkizuna eraldatuko duten I+G proiektuak bultzatzeko motibazioa? 

Goe Tech Center-en, Basque Culinary Center-eko Teknologia Zentroan, elikaduraren arloan bereziki ikerketa-proiektuen kudeaketan eta koordinazioan ibilbide sendoa duen pertsona bat bilatzen ari gara. Zientzia eta sormena bat egiten duten ingurune aitzindari batean lan egitea ilusioz betetzen bazaitu, aukera bikaina izan daiteke zuretzat! 

Zure eginkizun nagusia izango da zentroko I+G proiektuen kudeaketa eta koordinazioa gidatzea, martxan dauden ekimenen jarraipena bermatuz, deialdien estrategia-lehentasunak zehazteko laguntza emanez eta entregagarrien eta txosten teknikoen kalitatea ziurtatuz. 

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • I+G proiektuen bilakaera kontrolatu eta gainbegiratzea. 
  • Proiektuen plangintza estrategikoa bultzatzea, ikerketa-ildoak deialdi nazional eta europarrekin lerrokatuz. 
  • Proiektuen egutegiak, baliabideak eta entregagarriak koordinatzea. 
  • Deialdi europar eta nazionaletarako memoria tekniko eta administratiboak prestatzen laguntzea. 
  • Kanpo-eragileekin harremanak izatea: finantzaketa-erakundeak, bazkide teknologikoak eta aliatu estrategikoak. 
  • Txostenak, emaitzen dokumentazioa eta proiektuen mugarriak prestatzea. 

Betekizunak

Zure berri izan nahi genuke baldin eta: 

  • Unibertsitateko prestakuntza baduzu arlo zientifiko-teknologikoetan (Ingeniaritza, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia edo antzekoak). 
  • I+G arloan 10 urte baino gehiagoko esperientzia baduzu, proiektuen kudeaketan ardurako postuak hartuz. 
  • Finantzaketa publikoko programak eta deialdiak ezagutzen badituzu (nazionalak eta europarrak). 
  • Taldeen kudeaketan, plangintzan eta ekimenen lidergoan gaitasun frogatua baduzu. 
  • Komunikazio-trebetasunak, pentsamendu analitikoa eta antolaketa gaitasuna badituzu. 
  • Ingeles maila aurreratua baduzu (C1). 

Alderik handiena markatuko duzu baldin eta: 

  • Zure esperientzia elikagai-industria edo sektore honekin lotutako teknologia-zentroetatik badator. 
  • Programa publikoko proiektuak gidatu badituzu (Horizon Europe, CDTI, Hazitek, etab.). 
  • Euskara maila aurreratua baduzu (C1). 
  • Europako entregagarri eta memoria teknikoak prestatzen esperientzia baduzu. 

Zer eskaintzen dizu Goe Tech Center-ek? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, berrikuntza gastronomikoarekiko grina duen diziplina anitzeko talde batean. 
  • Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea. 
  • Telelan egiteko aukera. 
  • Giro lan ona mantentzeko parte aktiboa izango zara. Taldeko pertsonak zaintzen ditugu. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Ezgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza bermatzeko. 

Gure taldean tokia duzula sentitzen baduzu, bidali zure hautagaitza zalantzarik gabe! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia