Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Negozioaren eta Aliantzen Garatzailea Ardo eta Edarien Arloan

01 Urria 2025

Deskribapena

Basque Culinary Center (BCC) eta EDA Drinks & Wine Campus-en Negozioen eta Aliantzen Garatzaile baten bila gabiltza. Pertsona hau ardo eta edarien arloaren garapenean zentratuko da.  

Ardoaren eta edarien sektoreko enpresekin aliantza estrategikoak sortzea eta sendotzea izango da zure zeregin nagusia,  proiektu berritzaileak eta esperientzia positiboak sustatuko dituzu babes-akordioak kudeatuz. 

Ikuspegi komertziala baduzu, negoziatzeko trebetasuna eta sektorearekiko pasioa, lan eskaintza hau interesgarria izan daiteke zuretzat! 

Gure lan-ildo nagusiak hauek dira: 

  • Ardoaren eta edarien merkatua aztertu eta aukerak identifikatzea: upategiak, spirit-ak, nolo-ak eta osagarri-enpresak. 
  • EDA eta BCC-eko Ekosistemara gehitu nahi diren enpresak erakartzea eta laguntzea. 
  • Zerbitzu-proposamen berritzaileak diseinatzea, negozio-unitate ezberdinekin lankidetzan arituz. 
  • Bezeroekin akordioak negoziatu eta aktibatzea, betearazpena egokia dela bermatuz. 
  • Bezeroekin harreman sendo eta iraunkorrak eraikitzea, konfiantzazko erreferentea bihurtuz. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara? 

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Marketineko Gradua duzu. 
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia duzu arlo komertzialean. 
  • Komunikazio- eta harreman-gaitasun garrantzitsuak dituzu. 
  • Helburuetan oinarrituta lan egiteko orientazioa duzu. 
  • Denbora modu autonomoan antolatzeko eta eginkizunak modu eraginkorrean gauzatzeko gaitasuna duzu. 
  • Estatu mailan bidaiatzeak motibatzen zaitu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Euskara eta ingelesa maila altuan menderatzen dituzu (C1). 
  • Gastronomia, HORECA edo Elikagaien Industriaren sektorean lan egin duzu. 
  • Babesletza-proiektuekin esperientzia duzu. 

Zer eskaintzen dizugu Basque Culinary Center-en? 

  • Gastronomian pasioz beteriko eta etengabe hazten ari den proiektu aitzindari batean parte hartzea. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Lantokia: Donostia, Gasteiz edo La Guardia izan daiteke. 
  • Lan giro onari garrantzia ematen diogu.  Taldekideak zaintzen ditugu. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Desgaitasun ziurtagiria baduzu, jakinarazi, behar duzun laguntza eskaintzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko balitzaizu,  ez izan zalantzarik eta bidali zure hautagaitza! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia