Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jasangarritasun Arloko Ikerlaria

01 Iraila 2025

Deskribapena

GOe Tech Center-en, Gastronomia Jasangarriko Ikerketa eta Berrikuntzako Teknologikoan, gastronomia palanka garrantzitsua dela uste dugu elikadura-sistema jasangarri bat lortzeko. Horrela, ezagutza sortzea gustatuko litzaiguke sektorean aldaketa positiboa bultzatzeko, gizarte jasangarriago, osasuntsuago eta erresilienteagoa eraikitzen laguntzeko.  

Ezagutza sortzea gustatuko litzauzuke sektorean aldaketa positiboa bultzatzeko? Gizarte erresilienteago eta kontzienteagoa eraikitzen laguntzea gustatuko litzaizuke? Berrikuntzan eta jasangarritasunean konprometituta bazaude, zurekin lan egitea gustatuko litzaiguke! 

Zure egunerokotasunean... 

  • Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-eragina aztertuko duzu Bizitzaren Zikloaren Analisia bezalako metodologiak erabiliz. 
  • Parte-hartze metodologiak eta zientzia herritarra garatu eta aplikatuko dituzu ikerketa-proiektuetan. 
  • Ikerketa sozialak egingo dituzu metodologia kuantitatiboak (inkestak, datu-baseen analisia) eta kalitatiboak (elkarrizketak, taldeen eztabaidak) erabiliz. 
  • Hiri elikadura sistemak aztertuko dituzu jasangarritasuna eta erresilientzia hobetzeko. 
  • Produktu elikagarri jasangarriak garatzen lagunduko duzu ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko estrategien bidez. 
  • Ikerketa eta berrikuntza proiektuetan parte hartuko duzu, bai deialdi publikoetan (erregio mailako, nazional eta europar) bai enpresekin berrikuntza proiektuetan. 
  • Proiektuetako emaitzak zabaltzen lagunduko duzu: proposamenak prestatu, artikulu zientifikoak eta txostenak idatzi, eta zentroaren agente-sarea indartu.

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Doktoretza duzu Ingurumen Zientzietan, Elikagaien Industrietan, Biologian, Kimikan, Ingeniaritzan edo antzeko arloetan. 
  • Gutxienez 8 urteko esperientzia duzu ikerketa-proiektuetan edo berrikuntza kontsultan. 
  • Datuen analisian, metodo estatistikoetan eta datu-baseen kudeaketan trebea zara, Excela erabiliz.  
  • Bizitzaren Zikloaren Analisia egin duzu, SIMAPRO edo OPENLCA bezalako tresnak erabiliz. 
  • Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuekin ezagutza duzu, batez ere elikadura arloan. 
  • Ingelesez (C1) komunikatzeko eroso zaude. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Proposamen tekniko-ekonomikoak prestatu eta kudeatu dituzula finantzazio publiko eta pribatua lortzeko, baita kontsulta ingurumeneko, I+G eta teknologia-transferentzia proiektuetan ere. 
  • Proiektu europarretan parte hartu duzu. 
  • Tresna eta metodologia parte-hartzaileak ezagutzen dituzula, berrikuntza sozialeko proiektuetan, teknologiaren eta elikadura-prozesuen arloan eta HORECA kanalean esperientzia duzu. 
  • Euskara maila altua (C1) duzu.  

Zer espero dezakezu GOe Tech Centerretik? 

  • Jasangarritasuna eta garapen jasangarria ikerketaren eta ezagutzaren bidez lantzeko pasioa baduzu, hau zure aukera da. 
  • Taldean lan egiteko aukera izango duzu. 
  • Zereginak autonomiaz garatuko dituzu. 
  • Planifikatua eta antolatua izango zara entrega-epeak bete ahal izateko. 

Gainera, GOe Tech Center-eko taldeko kidea izanik: 

  • Talde dinamiko eta konprometituko batean sartuko zara, gastronomia arloko ikerketa eta berrikuntza kalitatezkoan lan egiten duten profesionalekin. 
  • Ingurune multidiziplinar eta kultural batean jardungo duzu. 
  • Nazioarteko erreferentzia duen zentro batean lan egingo duzu, proiektu eraginkorretan parte hartuz. 
  • Ordutegi malgua eta telelana egiteko aukera izango duzu. 

¿Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik eta eman izena lan-eskaintzan! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia