Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Herritarrentzako Tailerren Sukaldaritza Teknikaria

30 Uztaila 2025

Deskribapena

Sukaldaritza arloan eta formakuntza ematen esperientzia duzu? Hazkunde momentuan dagoen proeiktu berritzale bataen parte izatea gustatuko litzaizuke? Orduan, aukera hau zuretzat da! 

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) gure ekosistematik, gastronomia berrikuntzarekin, ikerketarekin eta gizartearekin konektatzen duten proiektuak sustatzen ditugu. Sukaldaritzan ibilbide luzea duen eta gaitasun pedagogikoak dituen pertsona bat bilatzen ari gara, GOe-n sukaldaritza, osasuna eta iraunkortasuna ardatz dituzten tailer praktikoak koordinatu eta emateko. 

Zure helburu nagusia tailerren garapen egokia bermatzea izango da, hasierako plangintzatik hasi eta tailerra bukatu arte egunerokotasuna kudeatuz . Horrez gain, BCCn eta GOen gastronomia zaleei zuzendutako beste jarduera batzuetan ere parte hartuko duzu, Bculinary Club taldeko kide bezala. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Tailerren helburuetara egokitutako errezeta berritzaileak garatuko dituzu. 
  • Eskaeren prozesua koordinatuko duzu, laguntzailearen lana gainbegiratuz eraginkortasuna eta kalitatea bermatzeko. 
  • Produktuak antolatuko eta kontrolatuko dituzu, egoera egokian mantentzeko. 
  • Biltegia eta produktuen zein tresnen stocka egoera onean edukiko dituzu. 
  • Ikastaroak prestatuko eta koordinatuko dituzu irakasleekin elkarlanean arituz. 
  • Ikastaroak emango dituzu. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Sukaldaritzako Goi Mailako Gradua edo arlo gastronomiko eta/edo hezitzailearekin lotutako  titulazioren bat duzu. 
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia duzu erreferentziazko eta/edo gastronomia-arloko jatetxeetan. 
  • Hezkuntza arloan esperientzia duzu: bai ingurune akademikoan, bai tailer, ikastaro edo antzeko jardueren bidez. 
  • Ingeles maila altua duzu (C1) eta eroso hitz egiten duzu hizkuntza horretan. 
  • Antolatzeko gaitasuna eta ikastaroak planifikatzeko eta koordinatzeko gaitasun teknikoa dituen pertsona zara. 
  • Libre zaude asteburuetan lan egiteko. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Irakaskuntza arloko Masterra baduzu. 
  • Osasuna eta jasangarritasuna bezalako gaietan ikasketak egin badituzu. 
  • Euskarazko maila altua baduzu (C1). 
  • Bezeroarekiko orientazioa garrantzitsua bada zuregan, eta harreman pertsonalekin erraz modaltzen bazara. 
  • Pertsona dinamikoa eta proaktiboa bazara, ekimen handikoa. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik – GOe-tik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea 
  • Lan giro ona mantentzea garrantzitsua da guretzat. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 
  • Bidaiak noizbehinka egiteko aukera. 
  • Telelana egiteko aukera. 
  • Inklusibitatea sustatzen dugu. Gainera, Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu zure beharrei egokitutako laguntza bermatu ahal izateko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik eta eman izena gure eskaintzan! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia