Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldaritza Arloko Irakasle eta Koordinatzailea

10 Ekaina 2025

Deskribapena

Sukaldaritza gustuko baduzu eta esperientzia baduzu erreferentziazko jatetxeetan Sukaldaritza Zuzendaritzako postuetan, proiektu honen parte izatea gonbidatzen zaitugu! 

Zure helburu nagusia formakuntza-jardueraren garapena koordinatzea eta lideratzea izango da, Gastronomia Fakultateko sukaldaritza-arloko operatiba eta estrategia gidatuz, eta ikuspegi instituzionalarekin bat datorren formakuntza eskainiz.  

Honek esan  nahi du formakuntza eskaintza diseinatzeaz eta eguneratzeaz gain, irakasle taldea eta talde teknikoa kudeatu behar direla, baliabideak modu eraginkor batean planifikatuz eta ikaslearen esperientzia gainbegiratuz.  

Zure egunerokotasunean...  

  • Arloko formakuntza-eskaintza diseinatu eta eguneratu, hezkuntza-programak berrikusiz eta behar bezala ezartzen direla gainbegiratuz, kalitate pedagogikoa ziurtatuz.  
  • Irakasle-taldea eta aditu laguntzaileak koordinatu eta dinamizatu formakuntza-helburuekin bat datorren jarduera koherentea sustatuz. 
  • Baliabide tekniko eta materialen esleipen eraginkorra ziurtatu, segurtasun eta higiene araudiak betetzen direla bermatuz.  
  • Formakuntza praktikoak ematea, ikasleentzako erreferente profesional gisa jardutea eta ikaskuntza motibatzailea, aktiboa eta esperientziala sustatzea. 
  • Arloa barne batzordeetan eta kanpo ekitaldietan aurkeztea, eta gastronomia sektoreko chef, aditu eta profesionalekin loturak sendotuz. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Sukaldaritza Zuzendaritzako goi-mailako gradu bat duzu, edo sukaldaritzaren eta irakaskuntzaren arloekin lotutako beste titulazio batzuk dituzu.  
  • Gutxienez 10 urteko esperientzia duzu sukaldaritzako zuzendaritza postuetan/gastronomian erreferentzia diren jatetxeetako Executive chef postuetan. 
  • Irakaskuntza  arloan esperientzia duzu, bai esparru akademikoan bai hitzaldiak eta abar ematen. 
  • Sukaldaritza tradizionalari, sukaldaritza modernoari eta joera gastronomikoei buruzko ezagutza sakona duzu. 
  • Eroso sentitzen zara ingeles arinean hitz egiten, (C1). 
  • Irakasteko grina, komunikatzeko trebetasunak eta lankidetzarako jarrera. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Irakasleen formakuntzarako masterra duzu.  
  • Bezeroarenganako orientazioaren arabera definitzen duzu zeure burua, eta pertsonekiko harremanak kudeatzeko gai zara.  
  • Formakuntzaren eta gastronomiaren sektorea guztuko dituzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea.  
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea.  
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen dugu.  
  • Telelana egiteko aukera. 
  • Lan giro ona sustatzea garrantzitsua da guretzat. Gure taldeko pertsonak zaintzen ditugu. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Gainera, Desgaitasunaren Ziurtagiria baduzu, horren berri eman iezaguzu, laguntza egokia duzula ziurtatzeko. 

  Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik izena emateko 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia