Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ekintzailetzako Arduraduna

09 Maiatza 2025

Deskribapena

Gastronomiaren eta haren balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakundearen kidea izatea gustatuko litzaizuke? Ba al duzu esperientziarik ekintzailetza, berrikuntza eta startupak sortzeko proiektuetan? 

Zure eginkizun nagusia ekintzailetzaren arloko balio proposamena eta jarduerak garatzea izango da, start-upen hazkundea eta finkapena erakarriz eta ekosistemaren  barruan konexio berriak sustatuz. 

Gure lan ildo nagusiak honako hauetan oinarritzen dira: 

  • Heldutasun fase desberdinetan startupekin harremanak ezartzea eta mantentzea,  BCC ekosistemaren helburu estrategikoekin hazkunde potentziala dutenak identifikatuz.  
  • Startupak hedatzeko laguntza-ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea, inbertsore,  mentore eta sektoreko adituekin batera.  
  • Startupen eta ekosistemako funtsezko eragileen (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak) arteko aliantza estrategikoak sustatzea, elkarlanerako eta  garapenerako aukerak sustatuz. 
  • Parte hartzen duten startupentzako finantzaketa publiko eta pribatuko aukerak identifikatzea, proposamenak prestatzen lagunduz eta programa garrantzitsuetarako sarbidea erraztuz. 
  • Aliantzen eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egitea emaitzetan oinarritutako hobekuntzak eginez eta eredu bat finkatuz. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • EAZ-ko Unibertsitate Gradua, Erakunde Ingeniaritza edo antzekoak dituzu. 
  • Gutxienez 4 urteko esperientzia duzu ekintzailetza sailetan lanean, baita startup-en arloan ere.   
  • Esperientzia duzu enpresa-kudeaketan, bereziki estrategiarekin, plangintzarekin eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako arloetan. 
  • Esperientzia duzu startup komunitateak eta/edo ekintzailetza proiektuak sortzen eta kudeatzen. 
  • Ekintzailetza ekosistemei buruzko ezagutza duzu. 
  • Ingelesez mintzatzeko eta idazteko  gaitasun handia duzu (C1).  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Ekintzailetza, Berrikuntza, Estrategia edo antzeko master bat duzu. 
  • Zure ekintzailetza-prozesua bizi izan duzu, eta beste pertsona batzuei bidean laguntzea gustatzen zaizu. 
  • Sektore gastronomikoaren inguruan ezagutza duzu.   
  • Lorpenera eta emaitzetara bideratutako ikuspegia duzu. 
  • Euskera maila altua duzu (C1).  

Zer espero dezakezu Gastronomy Open Ecosystem (GOe)-tik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari batean parte hartzea, (https://goe.bculinary.com/).  
  • Kontratu mugagabearekin eta  lanaldi osoan inkorporatzeko aukera.  
  • Telelana egiteko aukera.  
  • Gure taldeko pertsonei garrantzia ematen diogu, lan-giro ona mantenduz.  

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza helarazteko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia