Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ikasle Bulegoko Kudeatzailea

13 Otsaila 2024

Deskribapena

Gastronomiaren munduan nazioartean aitzindaria den erakundearen kidea izatea gustatuko litzaizuke? Ba al duzu esperientziarik formakuntza zentro baten  Ikasleen Bulegoan edo Idazkaritza Akademikoan lanean? Jarraitu irakurtzen, zer eskain diezazukegun jakiteko! 

Zure eginkizun nagusia administrazio-laguntza ematea izango da, kudeaketa akademikoarekin lotutako jarduerak koordinatuz. 

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • Gradu amaierako eta Master amaierako lanen dokumentazio akademikoa kudeatzea, eta lan horiek biltzea eta artxibatzea. 
  • Tituluen eta Espedienteen eskaera kudeatzea. 
  • Ikasleak amaitzeagatiko bajak kudeatzea. 
  • Ziurtagiriak egitea. 
  • Ikasleei arreta eskaintzea. 
  • Eusko Jaurlaritzaren eta Hezkuntza Ministerioaren Beka Ofizialen kudeaketa. 
  • Nazioarteko Mugikortasunerako Bekak kudeatzea. 
  • Graduko, Unibertsitate Masterreko eta Doktoregoko kudeaketa akademikoko prozesuetan laguntzea. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Idazkaritzako, Administrazioko edo antzeko Goi-Mailako Gradua duzu.
  • Prestakuntza Arautua ematen den Prestakuntza Zentroetako Idazkaritza Akademikoan 3 eta 5 urte bitarteko esperientzia duzu. 
  • Office paketearen ezagutza aurreratua duzu. 
  • Elkarrizketarako eta erredakziorako gaitasun handia (C1) ingelesez eta euskaraz. 
  • Taldean lan egitea gustuko duzu. 

 Nabarmenduko zara...  

  • Moodle, Zoho CRM eta Business Central ERP bezalako ikaskuntza-plataformen ezagutza daukazu. 
  • Pertsonen arteko komunikaziorako, plangintzarako eta autokudeaketarako gaitasunak dituzu. 
  • Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala % 33koa edo handiagoa izatea. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?

  • Laneratze mugagabea lanaldi osoan. 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizuna. 
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara.  

Uste duzu gure taldearekin bat egin zenezakeela? Helaraz iezaguzu zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia