Zure karrera profesionala Pertsonen Kudeaketaren eremuan garatu nahi duzu? Gozatu egiten duzu espektatiben eta proiektu profesionalen arteko ahokadura perfektua bilatzen? Gastronomiaren munduan nazioartean aitzindaria den erakunde bateko kide izatea gustatuko litzaizuke? Basque Culinary Centerren zure zain gaude!
BCCn, Pertsonak Kudeatzeko gure departamentuko kide izan nahi duen Pertsonen Kudeaketaren arloko teknikari bat sartu behar dugu.
Zure eginkizun nagusia erreklutamendu- eta hautaketa-prozesuak planifikatzea eta gauzatzea izango da, baita erakundeko pertsonen kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea ere. Zure egunerokoan, batez ere, hurrego funtzioetaz arduratuko zara:
• Barruko bezero bakoitzarentzat hautagaien tipologia desberdinak identifikatzea.
• Hautagaien tipologia desberdinak identifikatuta izateko sare bat sortzea.
• Aholku ematea eta eskaintza erakargarriak sortzea BCCn sartzeko beharretarako.
• Eskainitako proiektu profesionalarekin bat datozen pertsonak bildu eta hautatzea.
• Kalitatezko onboarding prozesu bat zaintzea, leialtasuna eta erabilitako esperientzia egokia bermatuko dituena.
Zer da izan behar duzuna?
• Psikologiako, ADEko edo antzeko unibertsitate-gradua izatea.
• Hautaketa-prozesuen kudeaketan 3 eta 5 urte arteko esperientzia izatea, hautatutako profilen aniztasun handiarekin.
• Eroso sentitza ingelesez eta euskaraz elkarreraginez (C1).
Aldea markatuko duzu BCCn, baldin eta:
• Pertsonen Kudeaketako master bat duzu.
• Ezagutzen duzu eta Inbound recruiting-en esperientzia duzu.
• Pertsonekin elkarreragin handia duen ingurune dinamiko batean lan egiten gozatzen duzu, helburuak lortzera eta bezeroaren gogobetetzera bideratuta.
• Etengabeko hobekuntzarako aldaketa-proposamenak egitea da zure ohiko egiteko modua.
Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?
• Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez.
• Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko.
• Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara.
Uste duzu zu zarela taldean behar dugun pertsona? Helaraz iezaguzu zure hautagaitza. Zure zain gaude!