Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gestor/a Cadena Suministro

11 Maiatza 2023

Deskribapena

Basque Culinary Centerren, BCC osatzen duten eraikinetako lehengaien eta tresnen erosketa-, hornikuntza- eta logistika-kudeatzaile bat sartu behar dugu. Horregatik, gastronomiaren mundua maite baduzu eta nazioarteko erakunde aitzindari batean parte hartu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen zer dugun eskaintzeko!

Helburu nagusia da BCCren eraikinetan egiten diren jarduera guztietarako beharrezkoak diren lehengaiak erosi, jaso, biltegiratu eta banatzeko hornidura-katea gidatzea eta koordinatzea.

Gestore gisa, zure saileko pertsonen kudeaketaz eta barruko bezeroaren arretaz, emaitza ekonomikoez, logistika-guneen kudeaketaz eta jardueraren garapenaz arduratuko zara, bere osoan.

Zure eginkizun nagusia sailak behar bezala funtzionatzen duela eta honako eginkizun hauek betetzen dituela ziurtatzea izango da:

  • Hautaketa-irizpideak eta -prozesuak zehaztuko dituzu: kudeatzaile gisa, sailaren beharrak identifikatuko dituzu, eta irizpideak eta enplegu-aukera berriak ezarriko dituzu, sailaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko.
  • Logistika saileko lantaldea kudeatzeaz arduratuko zara, lan-giro atsegina mantenduz eta ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatuz.
  • Hornitzaileak homologatzeaz arduratuko zara, hornitzaile horiek bete beharreko zerbitzua egiteko egokiak diren edo produktua erakundearen eskakizunetara egokitzen den zehazteko, analisi integral baten bidez.
  • Erosketa- eta hornikuntza-prozesua behar bezala definituko duzu, gure zentroen multilokalizazioa kontuan hartuta.
  • Hornitzaileei erosteko prozesuak planifikatu eta gauzatuko dituzu, bai eta lehengaiak eta menajeak behar bezala jaso, biltegiratu eta banatu ere.
  • Datu-basea eguneratuko duzu, erosketa-softwareak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatuz.
  • Arlo bakoitzeko gastuen eta lehengaien hileko itxierak sortu eta aztertuko dituzu.

Betekizunak

Profil honetan nabarmenduko zara...

  • Arduradun gisa esperientzia finkatua duzu jatetxeetako, hoteletako edo elikadura-kateetako jaki eta edari edo sukaldeen departamentuetan eta bezeroarentzako arreta eta zerbitzuan deskribatutako funtzioetan.
  • Kudeaketarekin eta lan-fluxuekin lotutako unibertsitate-gradua (ADE, antolakuntzako ingeniaritza...)
  • Zure burua etengabeko hobekuntzarako eta helburuak lortzeko orientazio handia duen pertsona gisa definitzen duzu, BCCn horrela egiten baitugu gure lana.
  • Ofimatikako ezagutzak dituzu; Office 365, Google eta Project sistemak, eta ERPrekin lan egitera ohituta zaude.
  • Ingelesez eta euskaraz elkarreragiteko gai zara (B2).


Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?

  • Konfiantzan oinarritutako lan eta kudeaketa giro ona duen talde batean sartzea. Autonomia handia eskaintzen dugu, helburua lortzeari garrantzia emanez, kontziliaziorako erraztasunak eskainiz, hala nola ordutegi-malgutasuna eta telelana.
  • Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizuna.
  • Garrantzi handia ematen diogu gure taldeari; horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu lan-giro ona sortzea eta mantentzea, gure taldeak zainduz eta haietaz arduratuz.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia