Gastronomiaren eta haren balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde bateko kide izan nahi duzu? Gastronomiaren eta elikaduraren arloan enpresek eta ekintzaileek dituzten erronketako batzuei erantzuten lagundu nahi duzu?
BCC GOe (Gastronomy Open Ecosystem) zentro berriaren zerbitzuei forma ematen dien taldeko kide izan nahi duzu? Basque Culinary Centerren Garapen Globalaren arloak profil profesional hau izan behar du bere taldean:
Enpresen Diseinu, Berrikuntza eta Hazkunderako zerbitzu eta proiektuen garatzailea
Lanpostuaren testuingurua eta helburu nagusia:
Enpresa eta erakundeekin estrategia- eta berrikuntza-proiektuak diseinatzeaz, koordinatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko da, eta eginkizun nagusi hauek izango ditu:
- Gastronomy Open Ecosystem (GOe) zentro berriaren elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko enpresa, erakunde eta startupentzako zerbitzu aurreratuen metodologia eta proposamena sortzen laguntzea.
- Esku-hartzearen metodologia eta edukiak definitzea, balioa emateko.
- Eskaini beharreko zerbitzuen definizioa eta hedapena.
- Berrikuntza- eta hazkunde-proiektuetan jarduteko gaitasuna:
o Berrikuntza- eta hazkunde-erronkak definitzea enpresentzat
o Enpresentzako venture building proiektuak garatzea
o Ekintzailetza korporatiboko proiektuei laguntza ematea
o Trends & foresights-ei buruzko ekitaldi eta mintegiak
- Ekosistemarekiko eta nazioarteko goi-mailako gastronomiako eragileekiko lotura (aliantzen proposamena, erronka handiak)
- Proiektuen, taldeen eta bezeroekiko harremanen koordinazioa eta kudeaketa.
- Bezero potentzialak identifikatzea eta erakartzea.
• Unibertsitateko titulazioa, ahal dela enpresa-kudeaketa eta -garapeneko arloetan (ADE, LEINN)
• Deskribatutako funtzioetan 5-10 urte inguruko lan-ibilbidea.
• Definizio estrategikoko, eraldaketa korporatiboko, negozio-eredu berrien diseinuko, produktuetako, zerbitizazioko eta esperientzietako proiektuetan esperientzia izatea.
• Bideragarritasun ekonomikoko eta merkatuko planetako esperientzia
• Enpresa eta erakunde publikoetan gerentzia mailan elkarreraginean aritzeko ohitura duen pertsona.
• Estrategia, marketin eta/edo aholkularitza estrategikoko enpresetako lanbide-esperientzia.
• Esperientzia nazioarteko proiektuetan.
• Elkarrizketarako eta idazteko gaitasun handia (C1), ingelesez eta gaztelaniaz.
Baloratuko da:
• Honako hauetan frogatutako esperientzia:
o Metodologia arinak: Design Thinking, Lean Startup, Agile
o Nazioarteko esperientzia egiaztatua gastroelikagaien balio-kateko enpresetan.
o Euskarazko elkarrizketarako gaitasun handia (C1).
• Gaitasun handia:
- Talde multikulturaletan eta diziplina anitzekoetan lan egitea
- Aldi berean hainbat jarduera garatzea
- Etengabeko ikaskuntza
• Pertsonen arteko komunikazio- eta negoziazio-trebetasunak
• Aztertzeko eta antolatzeko gaitasuna
• Jarrera erabakitzailea eta sortzailea
• Orientazio komertziala eta negozio-garapenekoa
ZER ESKAINTZEN DIZUGU:
- Elikagaien ekosistemaren eta gastronomiaren garapenarekin konprometitutako profesional talde dinamiko bateko kide izatea.
- Jarduera diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean garatzea.
- Bere esparruan mundu mailan erreferentziazko zentro batean lan egitea, inpaktu-proiektuetan parte hartuz.
- Lanpostuarekin eta emandako esperientziarekin bat datorren ordainsaria.
- Ordutegi malgua, telelana egiteko aukerarekin.