Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

IT Arduraduna

02 Azaroa 2022

Deskribapena

IT Arduradun bat bila gabilz, antolaketa-ingurune eraginkor eta efizientea sortu eta optimizatzea ahalbidetuko duen estrategia definitzea eta BCCren estrategia babestuko duten informazio-sistemak eta komunikazio-teknologiak garatzea helburu duena.

Bere erantzukizun nagusiak izango dira sistemen eta IKTen mailako beharrak zehaztea, informazio-sistemen eta -teknologien proiektuak planifikatzea eta inplementatzea eta erakundearen garapenean modu erabakigarrian parte hartzea.

Bere jarduera gauzatzeko, sailen arteko harremanak, hornitzaileekiko harremanak, harreman instituzionalak, taldeen lidergoa eta prozesuen etengabeko hobekuntza behar ditu.

 

Eginkizunak:

  • BCCren behar teknologikoak ebaluatzea eta digitalizazio-estrategia definitzea, ahalik eta segurtasun-maila handiena bermatuz.
  • Sail desberdinen helburuek eskatzen dituzten sistemen plana egitea, eta negozioaren beharrei erantzuten dieten proiektu informatiko guztiez arduratzea.
  • Baliabideak antolatzea, giza baliabideez zein baliabide materialez arduratuz.
  • Aurrekontua definitzea eta kontrolatzea.
  • Sail guztiekin elkarreragitea, haien beharrak identifikatzeko.
  • Zerbitzuak eman ditzaketen eta zaintza teknologikoari laguntzen dioten kanpoko hornitzaileekin harremanak izatea.

Betekizunak

  • Kudeaketako eta Informazio Sistemetako Informatika Ingeniaritzako Graduko prestakuntza edo antzekoa. Kudeaketa-sistema informatikoetan masterra edo espezializazioa duten enpresa-kudeaketako prestakuntza baloratuko da.
  • 3 urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatua erakundeen eraldaketa digitalean eta soluzio teknologikoen inplementazioan.
  • Pentsamendu analitikoa eta erabakitzailea: negozio-estrategiak aztertzeko eta maila teknologikora eramateko gaitasuna izatea, emaitzak bultzatuko dituzten irtenbideak eskainiz. Gai izan behar du arazo potentzialak identifikatzeko eta konponbiderako proposamen zehatzak aurkezteko.
  • Ikuspegi eta plangintza estrategikoa: epe labur, ertain eta luzerako ikuspegia izatea, aurrerapen teknologikoekin bat datozen proiektuak modu argi eta malguan planifikatu ahal izateko, merkatuak atzean utzi gabe.
  • Bezeroarenganako orientazioa: negozioari erantzunak eta irtenbideak emateko gai izan behar du, eta, beraz, haren beharra ezagutu behar du eta zerbitzuaren kalitate handia eman behar dio.
  • Lidergo-trebetasunak, talde-lana eta komunikazioa. Adituak ez diren pertsonei teknologiaren alderdiak erraz komunikatzeko gaitasuna izan behar du.
  • Elkarrizketarako gaitasuna euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia