Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Wine Shapers - Mundu osoko ardogile gazteak, Getarian eta Arabako Errioxan ibilbide enologikoak eta Arabako esperientzia gastronomikoak

12 Otsaila 2026

Hastear dago Wine Shapers-International Young Talents Summit kongresua, , EDA Drinks & Campusek sustatua, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera .Nazioarteko topaketa honek ardogintzaren alorreko talentu gazteak bilduko ditu, mundu zabaletik etorriak denak, eta, hala, berrikuntza, sormena eta jasangarritasuna bateratzen dituen gune bat sortuko dute. Wine Shapersek tokiko eta nazioarteko talentuak konektatzen du lehen mailako prestakuntza- eta gastronomia-esperientzien bidez, eta jardunaldi bakoitza aukera bikaina bilakatzen da mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen oraina eta etorkizuna birdefinitzen ari diren ideia eta joera berriak deskubritzeko.

Kongresuaren egitaraua finkatuta dago. Lehen jardunaldia martxoaren 5ean izango da (osteguna) Arkabian (Vitoria-Gasteiz). Saioa doakoa izango da eta ingelesez egingo da, nahiz eta itzulpen zerbitzu bat eskainiko den, saioa gaztelaniaz eta euskaraz entzun ahal izateko nahi izan ezkero. Nahi duenak eskura izango du aldibereko interpretazio-zerbitzua. Goiza sormenari buruzko keynote batekin hasiko da: “Jasangarritasunetik ekintza birsortzaileetara: ardoaren lekua gizartean”. Haren ondotik, ardo birsortzaileari buruzko lehen eztabaidari ekingo diote: aztergai izango dute eredu birsortzaileetarantz nola egin, jasangarritasunetik haratago. Profesional ezagunak ageri dira parte-hartzaileen artean, hala nola Carlos López de Lacalle (Artadi, Araba), Roc Gramona (Gramona, Penedès), Paul Chevreux (Vizinho Vinhateiro; Dão, Portugal), Santi Del Popolo (Per Se; Mendoza, Argentina) eta Ana Laura Rodríguez (Puerta del Lobo; Querétaro, Mexiko). Mahastizaintzan katedraduna den Gonzaga Santesteban izango da moderatzailea.

Ondoren, bigarren eztabaida hasiko da: “Ardoa birplanteatuz: belaunaldi berri bat nola ari den arauak aldatzen”. Parte-hartzaile hauek daude baieztatuta: Federica Boffa (Pio Cesare; Piamonte, Italia), Neza Skrt (Aiurri, Arabako Errioxa), Charly Gotchac (Indiano, Gredos), Ian DAI Hongjing (Nomad Winery & Slow Wine, Txina) eta Manu Michelini (Michelini, Michelini & Muffato eta Dominio del Challao; Arabako Errioxa, Bierzo eta Argentina). Amaya Cervera kazetari aditua izango da moderatzailea. Kafea hartzeko eta networkingerako tartetxo baten ondoren, enoturismoa aztergai duen hirugarren eztabaida batekin jarraituko dute: "Enoturismoa birpentsatzea: esperientzia, jasangarritasuna eta bidaiarien belaunaldi berria". Rocio Sánchez (Baigorri, Arabako Errioxa), Jesús Rivera (Vinos El Cielo; Valle de Guadalupe, Mexiko), Paloma Sénéclauze (Château Marquis de Terme; Bordele, Frantzia), Ester Cardús (Llopart, Penedès) eta Filip Rossi (Vinarija i Destilerija Rossi; Bajkini, Kroazia) arituko dira saio horretan. David Mora turismo gastronomikoko aholkularia eta Basque Culinary Center-en kolaboratzaileaizango da moderatzailea. Guztien artean, esperientziak, jasangarritasunak eta bidaiarien belaunaldi berriak ardoa bizitzeko modua nola aldatzen duten aztertuko dute . Arratsaldea osatzeko, saio interaktibo bat egingo dute ardoaren etorkizunerako proposamenak elkarrekin sortzeko, bai eta dastatze-saio bat ere, eguneko ikaskuntzak praktikan jartzeko.

Bigarren jardunaldia martxoaren 6an egingo da (ostirala), eta lurraldeko ekoizle gazteak izango ditu ardatz, anfitrioi-lanetan arituko baitira zein bere udalerrian. Bost ibilbide antolatu dira, bakoitza tokiko talentu horiek gidatuta, eta parte-hartzaileek Arabako Errioxako eta inguruko upeltegiak eta herri enblematikoak zeharkatuko dituzte. Eltziegon, Judit eta Juan Valdelanak gidatuko dituzte parte-hartzaileak Luberri, Valdelana eta Marques de Riscal upategietan. Samaniegoko eta Villabuenako ibilbidea, berriz, Sáenz de Samaniego familiak gidatuko du, eta Ostatu, Remirez de Ganuza eta Luis Cañas bisitatuko dituzte. Getarian, Mikel Txuekak Txomin Etxaniz eta K5 txakolindegien sekretuak kontatuko ditu, eta Bastidan, berriz, Alain Quintanak gidatuko ditu parte-hartzaileak Bodegas Tierra, Manuel Quintano eta Remelluri upategietan. Biasteri aldean, azkenik, Patricia López de Lacallek Artadi, Las Orcas, Ukan eta Javier San Pedro upategietara eramango ditu bisitariak.

Martxoaren 7an, larunbata, biltzarrak afaria eskainiko du esperientzia gastronomiko esklusiboekin, ArabaK0 sukaldaritza-kolektibo emergenteak koordinatuta. Esperientzia bakoitzean, bertako chef batek menu bat sortuko du Wine Shapersen parte hartzen duen nazioarteko ekoizle gazte batekin elkarlanean. Hala, produktuaren, lurraldearen eta ardoaren arteko elkarrizketa arakatuko dituzte. Jatetxe hauek parte hartuko dute: Kromatiko eta Kea (Gasteiz), El Puntido en Páganos (Arabako Errioxa), eta Sua Basque Fusionek eta Kimuak proposamen bat prestatuko dute eskuz esku hiriburuan bertan ere. Gaualdiak 75 € balioko du pertsonako, eta menu oso bat eskainiko dute, uztartze eta guzti; formatu hori bereziki diseinatua da, sukaldaritzako eta ardogintzako talentuen arteko topaketa ospatzeko.

Esperientzia guztietarako plazak mugatuak dira, eta interesa dutenek Wine Shapers webgune ofizialaren bidez eman dezakete izena, talentu gazteen, ardoaren eta gastronomiaren arteko topaketa berezi honetan parte hartzeko. Aipatutakoaz gain, ekitaldiak DIAM Bouchage enpresaren bebesa izango du. 

 

Desarrollado por: GureMedia