16 Urtarrila 2019
Basque Culinary Centerrek Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko VI. Foroa egingo du datorren otsailaren 4an eta 5ean. Bi egun horietan, hogeita hamar bat aditu, enpresa ekintzaile eta abangoardiako produktuen startup bilduko dira Donostian, elikagaien sektoreko ekintzailetzaren arloko Iberiar penintsulako ekitaldi nagusienetako batean, «Non dago berrikuntza gastronomiaren sektorean?» galderari erantzuteko asmoz.
Foroak agertoki berera eramango ditu chefak, ikerketa-zentroak, enpresak, startupak eta profesionalak, berrikuntzari eta gastronomiari buruzko beren esperientziei eta ikuspegiei buruz eztabaidatzeko.
Foro honetan nazioartean elikagaien sektorean joko-arauak aldatzen ari diren startupen ezagutzak jasotzeko aukera izango dugu.
Banakoen hitzaldiak eta mahai-inguruak uztartuko dituen 2019ko edizioan, honakoak izango dira gako nagusiak: berrikuntza, produktu berrien garapena, jatetxe txikien eta handien mundu digitalerako egokitzapena, aurrerapen teknologikoaren eta produktu onaren benekotasunaren uztarketa, bazterkinen berrerabilera, ekosistema gastronomikoaren jasangarritasuna eta ekintzaileen benetako esperientziak.