Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Berriak

Nabigazio-menura joan

Detalle de la Noticia Zerrendara itzuli

“El Hortelano” 2012 gastronomia-saria, Nafarroako gastronomiaren “Oskarra”, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegarentzat

23 Martxoa 2012

  • Tuterako Gastronomia Elkarteen Federazioak Joxe Mari Aizegari, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiari, eman dio “El Hortelano” 2012 gastronomia-saria
  • Basque Culinary Centerreko arduradunak “gure herrian eta Europan gastronomiaren alde” egin duen lana aitortu nahi izan dute
  • Aizegak gaur jasoko du saria, Tuterako “La Tafurería” gastronomia-elkartean egingo den afarian zehar
  • Basque Culinary Centerrek urrian ireki zituen ateak. Era horretako Europako lehen Gastronomia Zientzien Fakultatea da, eta sukaldaritzako I+G zentroa duen munduko fakultate bakarra

Donostian, 2012ko martxoaren 22an. “El Hortelano” Tuterako Gastronomia Elkarteen Federazioak bere izeneko saria Joxe Mari Aizegari, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiari, eman dio aurten, “gure herrian eta Europan gastronomiaren alde” egin duen lanarengatik. Irabazlea Nafarroako Michelin izarrekin, Ostalaritza Elkartearekin, sukaldariekin eta hainbat elkarte eta talderekin batera aukeratu ohi du Federazioak, bere saria Nafarroako sukaldaritzaren “Oskarra” izatea nahi duelako.

Basque Culinary Centerrek gaur jasoko du saria, Pedro Jordán eskultoreak sortutako ortuzain baten irudia, Tuterako “La Tafurería” gastronomia-elkartean egingo den afarian zehar. Saria eman duen elkartearen buruak, José Aguadok, Joxe Mari Aizega zergatik aukeratu duten azaldu zuen: besteak beste, enpresa-zientzietako lizentziatu eta zuzenbide-dotore horrek “urte asko daramatzalako borrokatzen Gastronomi Zientzien Fakultatea sortzeko”. Bera da, izan ere, Mondragon Unibertsitateari atxikitako Fakultate berriaren zuzendaria.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com