Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Fagor Industrial Basque Culinary Centerreko partaide izango da aktuazio ardatzak bezalako berrikuntza eta garapenekin

29 Uztaila 2019

Fagor Industrial Basque Culinary Centerren (BCC) patronatuko partaide izango da ostalaritzako eta sukaldaritza kolektiboko ekipamenduetako garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apostua egiteko.

Basque Culinary Center mundu mailako akademia-instituzio aitzindaria da, eta goi-mailako formazioa, ikerketa, berrikuntza eta gastronomiaren eta elikaduraren sustapena ditu helburu. Asmo horietako asko bat datoz Fagor Industrialen xedeekin, eta akordio honi esker instituzioaren patrono izango da, Basque Culinary Centerren organo gorena. Modu horretan, Fagor Industrialek produktuaren eta zerbitzuaren bikaintasuna bilatzeko duen estrategia gastronomiaren sektorean erreferente den instituzioarekin elkarbanatuko du. 

2011ko irailean sortu zenetik, Basque Culinary Center lanean ari da nazioartean formazio akademikoan eta ikerketan erreferente izateko eta, Zientzia Gastronomikoen Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikorako palanka gisa sustatzeko.

Desarrollado por: GureMedia